Gorbeia 2020 San Inazio Meza

martes, 31 de marzo de 2020

Erramu domekea A urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.  



lunes, 30 de marzo de 2020

Ez zaitez jaitsi gurutzetik No te bajes de la cruz: Jose Antonio Pagola


Ebanjelioen kontaerak dioenez, Jesus gurutziltzatuaren aurretik igarotzen zirenek iseka egiten zioten, eta, beraren sufrimenaz barre eginez, bi iradokizun sarkastiko egiten zizkioten: Jainkoaren Semea bazara, «salba ezazu zeure burua» eta «jaitsi zaitez gurutzetik».

domingo, 29 de marzo de 2020

Apocalipsis: Joxe Arregi

San Joan. Arantzazuko parrokiko erretaula
 
Covid-19. Un verdadero apocalipsis, el mayor jamás conocido por el Homo Sapiens en sus 300.000 años de historia. Digo "el mayor", porque nunca hemos sido tantos y porque ningún fenómeno ha tenido tanto impacto global y mediático como este virus submicroscópico, tan pequeño que no se ve en los microscopios. 

Cuando digo "apocalipsis" no lo entiendo en el sentido común de cataclismo, sino en el sentido propio del término griego: "revelación". 

sábado, 28 de marzo de 2020

Umeen biblia interaktiboa 2020.03.28

Umeentzako Bilbia interaktiboa.
Ezagutu Itun Zaharra zein berria.
Jolastu itaun kuriosoak erantzunez.
Ikasi era dibertigarri batean Bibliaren liburu eta pertsonaia nagusiak.
Bigarren katekesia. Segunda catequesis 


viernes, 27 de marzo de 2020

Aitagurea errezatzea koronabirus aldian: Jose Antonio Pagola




Aitagurea otoitz laburra da. Jesusek bere jarraitzaileei ondaretzat utzi zien bakarra. Otoitz bitxia da. Kristau guztiek errezatzen dute, baina ez du Kristori buruz hitz egiten. Eliza guztietan errezatzen da, baina ez da inongo elizarik aipatzen. Katolikoek igandeko mezetan esaten dute, baina ez du hitz erdi bat esaten inolako erlijiori buruz. J.D. Crossanek dioen bezala, “otoitz iraultzailea da, historiaren ikuspegi berria aldarrikatzen duena. Errotikako adierazpena eta itxaropen-ereserkia da, lur guztiari zuzendutako hizkeran esana”.

jueves, 26 de marzo de 2020

Rezar el Padrenuestro en tiempos del coronavirus, por José Antonio Pagola

La oración del Padrenuestro es una oración breve. La única que Jesús dejó en herencia a sus seguidores. Es una oración extraña. La rezan todos los cristianos, pero no habla de Cristo. Se reza en todas las iglesias, pero no se menciona a ninguna iglesia. Los católicos la pronuncian en la misa del domingo, pero no dice nada de ninguna religión. Como dice J. D. Crossan, es “una oración revolucionaria que proclama una nueva visión de la historia. Se trata de un manifiesto radical y un himno de esperanza en un lenguaje dirigido a toda la tierra”.

Dios y el coronavirus


 

Jesús Martínez Gordo


Ahora que nos hemos dado cuenta de que Dios y rezar no sirven para nada, sería la ocasión para dar el presupuesto de la Iglesia a la sanidad”. Así se leía en uno de los whatsapps que he recibido estos días. Más allá de que siempre haya quien, aprovechando que San José era carpintero, quiera hablar de la confesión, me interesa reflexionar en voz alta sobre una vieja cuestión que, formulada hace más de dos milenios por Epicuro, reaparece en estos tiempos con particular fuerza y que se puede reformular en estos términos: “¿Quiere Dios evitar el coronavirus, pero no puede? Entonces es impotente. ¿Puede, pero no quiere? Entonces es malévolo. ¿Sí puede y quiere? Entonces, ¿por qué existe el coronavirus?”. 

miércoles, 25 de marzo de 2020

Garizumako 5. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.  

martes, 24 de marzo de 2020

Oscar Romero: profeta zela ez zekien profeta



“Casaldaliga ta Boff,
ta Camilo Torres,
Angelelli, Romero,
beste hainbat jendez,
pobreen alde azaldu
dira su ta garrez,
Ebanjelioari
erantzun beharrez.
Angelelli, Romero,
San Camilo Torres”

(Bitoriano Gandiaga).

lunes, 23 de marzo de 2020

Ate bat zabalik Una puerta abierta: Jose Antonio Pagola

Harrapatuegi gauzka «honakoago» [oraingo mundu] honek, «haratago» [geroko mundu] hartaz arduratu ahal izateko. Nahasten eta esklabotzen gaituen bizi-erritmoak mendean harturik, eguneroko albisteen eta gertaeren informazio itogarriak josirik, garapen teknikoak eskura jartzen dizkigun erakargarritasunez liluraturik, ematen du, ez dugula mugitzeko leku dugun «bizitza hau» baino zeruertz zabalagoren beharrik.

sábado, 21 de marzo de 2020

El juego de la Oca en Cuaresma

Oso egokia etxean, KTn eta klasean jolasteko. Klikatu irudian handiago ikusteko.
Etxeko KT 1. ekitaldia. Primera sesión de KT.

Día 7. eguna Etxean luzaro: aukera eta arazo




Sarritan egon dira Arratian Lagungo Fundazinokoak hitzaldiak eta mintegiak emoten. Etxean luzaro egon beharko dogunez, horren lagungarri, gida bat atara dabe. Zoritxarrez ez dago euskeraz. Eta otoitza guk ipiniko deutsagu. Lagungarri izango jatzuelakoan. Klikatu behean, irudian, eskuratzeko.


viernes, 20 de marzo de 2020

Mendira joan gura eta ezin mendira

San Inazioren otoitza, Pier Paul Berzaitzen bertsioa.
Bigarren pisuko bizilaguna mendizale amorratua da. Jubilatu zanetik ez dago egunik mendira edo ibiltzera urten ez dauenik. Atzo atarian topau neban izerditan blai...

Horma bako parrokiak 06 Besarkatu ezin

Hildakoak agurtu behar doguz eta etxeko eta familikoei gure doluminak emon. Parrokiak itxita, tanatorio eta kanposantuetan egiten dogu agurra. Hileta mezak atzeratu egin dira. Arantzazun egon naz gaur. Keinu batek hamaika hitz baino gehiago balio dau. Eta ezin besarkatu! Ezin laztandu! Gure otoitza eta doluminak...

jueves, 19 de marzo de 2020

San Jose: aitaren eguna



Zuen haurrak ez du
hau ta hori ta beste hura nahi,
zuen haurrak zuek nahi zaituzte;
ez du ilhargirik ez izar hatzemanezinik eskatzen;
askoz ilhargiago,
askoz izarrago baitzaituzte zuek…

Aitari

 

Hamaika izen daukaz Jainkoak
Aita deritza gurea,
izen berea mundura sortu
ninduan aita nirea;

Horma bako parrokiak 05 Etxeko katekesia

Nicaraguatik etorri ziran Julia eta Maurico beharrean Euskal Herrira. Juliak edadeko andra bat jagoten eban Arratiako herri baten. Orain seme-alabak dagoz amagaz eta behar barik geratu da bera. Asti gehiago dauko eta lobeari katekesia emoten hasi da etxean. Etxeko parrokia, Parrokia etxean. Horma bako parrokiak.

miércoles, 18 de marzo de 2020

Horma bako parrokiak 04 Non hartu otoitz orritxoak

Eguerdiko kanpai-hotsa = otoitza. Gaur be jarraitu dogu kanpai-hotsen bitartez jendea animatzen. Nahiz eta mezatan ezin alkartu, osasun arazoak dagozalako, ez deutsagu itxiko alkarte izateari, otoitzari, Jaunagan gure konfiantza jartzeari. Otoitz orritxoak be banandu doguz. Non aurkitu? Igorren eliz portalean. Arantzazun eliz portalean. Artean Piliren etxe aurrean. Zeanurin San Isidron. Seme-alaba batzuk, eurek inprimitu eta, gurasoei emon deutsie. Jarraitu daigun eraikitzen horma bako parrokia!

martes, 17 de marzo de 2020

Garizumako 4. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.  

Horma bako parrokiak 03 Otoitz orritxoak

"Horma bako parrokiak" osatzen goaz astiro astiro. Parrokira ezin joan eta etxean eta lanean hasi gara otoitzean egiten, hasierako kristauen antzera. Edadeko jendeak internet gitxiago erabiltzen dauenez, orritxo batzuk atara doguz, otoitzagaz,  eurentzako lagungarri. Eta otoitz bisitak, eten gabe, gorantza doaz. Izan bihotz!  

lunes, 16 de marzo de 2020

Begi berriak Ojos nuevos: Jose Antonio Pagola

Siloeko itsuaren kontaeraren egiturak kontraste bortitz bat du giltzarri. Dena dakitela uste dute fariseuek. Ez dute ezeren dudarik. Beren egia ezarri ohi dute. Itsu izandako gizajoa sinagogatik kanporatzeraino iritsi dira: «Guk badakigu Moisesi Jainkoak hitz egin ziola». «Badakigu sendatu zaituen gizon horrek ez duela larunbata gordetzen». «Badakigu bekatari dela».

Horma bako parrokiak 02 Otoitz sarea josi

Eguerdiko 12etan parrokiko kanpaiak joko dabe. Ordu horretan, etxean ala lanean egon, bakarrik ala familian, danok egin otoitz bat. Parrokia itxita egonda be, danok bat egin otoitzean. Horma bako eleizea osatzen dogu.
A las 12 del mediodía tocarán las campanas de la parroquia. A esa hora, ya sea en casa o en el trabajo, ya sea solo o en la familia, todos recemos una oración. Al estar cerrada la parroquia, todos nos uniremos en la oración. Somos la iglesia sin paredes.

domingo, 15 de marzo de 2020

Santa Agedako elkartasuna Peruraino iritsi da Igorretik

Herriko koruak egun horretan bildutako diru guztia hango eskola batentzako izango da, idazten dau Iker Ugartek gaurko DEIAn.
"Hemengo haur pobreen irribarrea izango da zuen poza". Juanita Agirreren hitzak dira, Perun bere lana egiten duen misiolari igorreztarra. 

La parroquia de Igorre ya ha habilitado dos pisos sociales

Se aplaza la bendición prevista para este domingo por el cierre de centros de culto y actividades con motivo del coronavirus. Un reportaje de Iker Ugarte en DEIA:

La parroquia de Igorre comenzó hace unos meses la tarea para habilitar dos viviendas sociales al lado de la iglesia, en la antigua casa cural, un pequeño y bonito edifico situado anexo a la parroquia. Joseba Segura Etxezarraga, obispo auxiliar de Bilbao presidirá la misa con la que se dará inicio a la jornada de puertas abiertas y bendición de los dos apartamentos habilitados en la primera planta de la citada casa cural, "denominada Landakoetxebarri, según recuerdan los más mayores de nuestra anteiglesia", indica el párroco Jose Mari Kortazar. 

Horma bako parrokiak 01 Otoitz sarea josi





Josi daigun otoitz sarea. Beste herritarrak legez bakartuta gagozan egunotan, batu gaitezen otoitzean. Proposamena oso erreza da. Familian edo bakarka otoitz hau egin egunero, gaixo honek jotako eta euren familiak gogoan izanik, eurek jagoten dabezanak, osasuna zaintzen dabenak eta birusa borrokatzen...  

Eta gura dozuenok, konpartidu ekimen hau familia edo persona ezagun bati bialduz sare sozialen bitartez. Iturriak ura emoten dauan lez zabaldu daigun otoitzaren ura. Iturri zaharreko ur barria.

sábado, 14 de marzo de 2020

Arratian ez da egongo ez mezarik ez ospakizunik


Los consejos pastorales de Arantzazu, Artea, Igorre y Zenauri han decidido cerrar las Iglesias y animar a la gente a estar en sus casas. La medida se ha tomado también en todas las parroquias de Arratia.

Arantzazu, Artea, Igorre eta Zeanuriko pastoral batzordeak parrokiak ixtea ebatzi dabe eta jendeari euren etxean egoteko aholkatu. Arratiako parrokia guztietarako be ebatzi bardina hartu da.

Se aplaza la Jornada de puertas abiertas en la parroquia de Igorre


Se aplaza. Atzeratuta. 
Joseba Segura, obispo auxiliar de Bilbao, bendecirá las obras para habilitar dos apartamentos para alquiler social

El próximo domingo, 15 de marzo, a las 12:30, Joseba Segura Etxezarraga, Obispo auxiliar de Bilbao, presidirá la misa con la que se dará inicio a la Jornada de puertas abiertas y bendición de los dos apartamentos habilitados en la primera planta de la antigua casa cural, anexa al edificio parroquial, denominada Landakoetxebarri, según recuerdan los más mayores de nuestra anteiglesia.

jueves, 12 de marzo de 2020

Atzeratu egin da Liturgia 4.0 ikastaroaren bosgarren ekitaldia

Se pospone la sesión formativa.
Monitores de liturgia y acompañantes de las celebraciones de la palabra de Arratia tienen una invitación este sábado, 15 de marzo, para continuar el cursillo de formación permanente Liturgia 4.0 en Arratia. Liturgia 4.0 hace referencia a que es el cuarto curso que se lleva a cabo este curso en colaboración con el IDTP de Bilbao. Este sábado, en Dima, la quinta sesión de este curso 19/20.

miércoles, 11 de marzo de 2020

Beharrezko isiltasuna El silencio necesario



Gabriel Mª Otalora



Nonahi zabaldu da ustea eze isiltasuna absentzia bat dela, berbarik eza besterik ez; isiltasunaren gailurra da, ustez, logurea sartu eta lo gelditzea. Baina behin izartu eta konortera etorrita, bi barriketaren arteko beharrezko tartearen balioa emoten deutsagu, besterik ez. Inportantzia kendu deutsagu besteari entzuteari zeozer esateko daukanean, gure solaskideaganako interes-erakutsi modura, eta halan jokatzen dogu, sarritan, gehien gura doguzanakaz. Entzuteko atentzinorik ez jartea errespetu falta bat da, hedabideetako foro eta tertulia askotan ohitura bihurtu dana.


Atzeratu egin dabe gaztetxoen Bikaritzako topaketea

Adi eta erne! Atzeratu egin dabe topeketa hau!
Bikaritzako gaztetxoen topaketea, Gora Zu Jauna aita santuaren entziklikaren aritik. Ermuan, martxoaren 15ean. Zeanuriko eta Igorreko gaztetxoak bertan izango dira euren monitoreekin.

martes, 10 de marzo de 2020

La Amazonía en el limbo




Jesús Martínez Gordo

“Querida Amazonía” es el título del texto papal que ha sucedido al Sínodo celebrado el pasado mes de octubre en Roma. Francisco, en sintonía con el famoso sueño de M. Luther King, formula los suyos, referidos a lo social, cultural, ecológico y eclesial. Los tres primeros han preocupado, de manera particular, a los poderes fácticos de siempre. La denuncia de la violencia y depredación que asolan a la Amazonía es algo que acabará afectando, más pronto que tarde, a sus bolsillos y a la política devastadora que despliegan en aquella parte del globo. Esta tierra y su riqueza son “nuestras” y no de “todos”, ha recordado inmediatamente J. Bolsonaro, el presidente de Brasil.

Garizumako 3. domekea A


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.  


lunes, 9 de marzo de 2020

Bada Elizan ondo ez doan zerbait Algo no va bien en la Iglesia: Jose Antonio Pagola

Joanen ebanjelioak birsortu du eszena, baina Jesus nolako zen ezagutzeko aukera demaigu. Profeta bat, bakarrik eta adiskideki emakume samariar batekin hitz egiteko gai dena, herri likits eta juduek gorroto duten herri batekoarekin. Gizon bat, giza bihotzeko egarriari entzuteko eta pertsonaren bizitza eraberritzeko gai dena.

domingo, 8 de marzo de 2020

Zeanuri: zortzi neska-mutilek lehen penitentzia ospatu dabe

Domekean, Ellene, Alaine, Jon, Arrate, Nerea, Aitana, Paule eta Oierrek euren lehen penitentzia ospatu dabe gurasoak lagundurik. Zorionak! Ereilearen parabolea erabili dogu abiapuntu legez. Etxetik ekarri dogu, papertxo baten idatzita, kontzientzia azterketea, eta guraso eta abadearen parkamenaren ostean erre egin doguz paper guztiak.

sábado, 7 de marzo de 2020

Emakumearen kredoa Credo de la mujer

Sinisten dut Jainkoa.
Gizona eta emakumea egin zituen bere antz eta irudiko
eta biei eman zien lurra zaintzeko ardura...


Las mujeres y el porvenir de la Iglesia: Joseph Moingt

Normalean ez dogu testu luzerik argitara  emoten gure blogean, baina noiz behinka holako batzuk sartu gura doguz "recortes" gure etiketan. Astiro irakurteko, ikasteko... Tartetxo bat libre euki arte gordeteko. Harribitxi bat benetan guregana heldu eta zuekin konpartitu gura dogun hau! 



jueves, 5 de marzo de 2020

Los ecos de las makilas de Igorre llegan hasta Perú



“La sonrisa de los niños pobres de aquí será vuestra alegría” (Juanita Agirre, misionera igorreztarra en Perú).

Los ecos rítmicos de las makilas, la víspera de Santa Ageda, se escuchan mucho más lejos de lo que creemos. Los caminos de la solidaridad recorren kilómetros en unos pocos acordes. Si la solidaridad es la sonrisa de los pueblos, la música es su alma.

miércoles, 4 de marzo de 2020

Barnetasun eta isiltasun asteburua



Irungo Egiluzen EUSKARAZ egingo dugun Barnetasun asteburua 2020ko Maiatzaren 29 arratsaldean (ostirala) hasi eta Maiatzaren 31n, igandean bazkariarekin bukatuko dugu. Joxe Arregik lagunduko du.

martes, 3 de marzo de 2020

Garizumako 2. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.


lunes, 2 de marzo de 2020

Beldurra Elizan Los miedos en la Iglesia: Jose Antonio Pagola


Segur aski, beldurra da Jesusi leial jarraitzean, kristauak gehienik gerarazten dituena. Gaur egungo Elizan bada bekaturik eta ahuldaderik, baina nagusiki arriskuarekiko beldurra dago. Hirugarren milurtekoa kristau-fedearen bizipena berritzeko ausardiarik gabe hasi dugu. Ez da zaila beldur horietakorik seinalatzea.

domingo, 1 de marzo de 2020

Igorre: familia ospakizuna Garizumaren hasieran

Garizuma giroan ospatu dogu familia meza Igorren zapatu honetan. Horregaitik buruan hautsak ipini deuskuez. Eta umeok etxetik ekarri doguz bihotzak eskuz eginda, Jesusek bedeinkatu eta gero, gure eredu diren pertsonei opari legez emoteko.