Bizkaiko Eleizbarrutia %90 baten autofinantzietan dala. Aurton
lehenengoz krisiak eraginda Caritasen aurrekontua Bizkaiko 300 parrokiei
eskaintzen jakena baino handiagoa izan da.
On Mario Izeta gotzainak
adierazo dau herrialde baten errealidadea azaltzean ez jakola bakarrik
egoera makroekonomikoari erreparatu behar. Jendartea gero eta ustelkeria
kasu gehiagoren lekuko danean, Eleizbarrutitik batzuek galdu dabezan
baloreak berreskuratzeko deia egin dabe.
Gasteizko alkateak, Maroto jaunak, diru sarreren errentarako bermeari buruz esandakoen harira, Izeta gotzainak honakoa esan dau.
Bizkaian gaur egun 305 abade dagoz,
horreen artean 200 abade 65 urtetik gorakoak. Gaur egun pastoralaza
lanetan dagozan 120 laikoek hametik aurrera ardura handiagoa eukiko
dabe.
Iturria: Bizkaia Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario