miércoles, 28 de junio de 2017

San Pedro Apostolua: Arantzazu eta Dimako Jaiak





San Pedro Apostoluaren jaiak: Arantzazu, Dima, Zeanuriko Undurragan eta Lemoako Elorrian.

Hona hemen liturgia lagungarriak euskeraz (aukera bi) eta irakurgaiak. 
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Santuaren bizitzaren zertzalada batzuk egokiak homilia edo gogoeta egiteko.
Diman: 12:00etan; Arantzazun 12:30etan; Undurragan 11:00etan. Elorrian uztailaren 1ean, zapatua, 12:00etan.

Arantzazuko San Pedro
SAN PEDRO ETA SAN PAULO, APOSTOLUAK
Ekainak, 29

SARRERAKO OHARKIZUNA


            Egunon guztioi, eta ondo etorriak Eukaristiaren ospakizun honetara.
Arantzazu Ojanguren argazkia
            Apostoluek toki berezia dabe salbamenaren historian: eureak izan ziran Kristoren testigu, rebelazinoaren zaintzaile eta Kristoren Eleizaren eregile. Eta apostoluen artean aparteko lekua daukee gaur ospatzen ditugun San Pedro eta San Paulok. Jesusek berak aukeratu eban Pedro bere Elizearen oinarri eta buru izateko. Eta Paulo izan zan Jesusen Ebanjelioa jentilen artean zabaltzen gehien lan egin ebana.

            Apostoluen testigantzeari esker heldu gara gu sinismenera. San Pedro eta San Pauloren martiritza eta zeruratzea ospatzean, barriztatu dagiguzan geure fedea eta Jesusen jarraitzaile zintzoagoak izateko gogoa.

            “Zein gozo ta eder dan...”

DAMU-OTOITZA


            Pekatari gareala gogoan izanik, jaso dagiguzan gure bihotzak Jaungoikoagana, errukia eta parkamena eskatuz:

-         Jesus Jauna, Pedro zure apostoluari parkatu zeuntsona. ERRUKI, JAUNA.

-         Jesus Jauna, Paulo zure erasotzailea apostolu izateko aukeratu zenduana.KRISTO ERRUKI

-         Jesus Jauna, pekatari damutuak beti onartzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA


Ap Eg 12, 1-11:

            Apostoluek hasieratik aurrean erabiliak izan ziran. Irakurgai honetan, Pedro apostolua espetxean ikusten dogu. Elizea bere alde otoitzean dago eta Jaunak Herodesen eskuetatik askatu egiten dau.

Erantzun-salmoa:  33. Salmoa


             Elizan eta guztiongan egiten dituan harrigarri guztiakaitik,poztasunez beterik goratu eta eskertu dagigun Jainkoa.

            “Bedeinkatua Jauna gure Jainkoa...”





2 Tm 4, 6-8. 17-18:

            Damaskora bidean Jaunagana bihurtu zan Paulok, bere burua hilzorian dagoala ikusita, karta bat idazten deutso bere ikasle Timoteori. Berba gitxitan, bere bizitzea zein izan dan eta Jaungoikagan daukan itxaropena agertzen deutsoz. Entzun dagiguzan bere berbak
           

Mt 16, 13-19


            Pedro, Eliza osoak Kristogan daukan fedearen lekuko eta oinarri lez agertzen jaku gaurko ebanjelioan.

            Goratu dagigun Jauna, “Aleluia” abestuz

JAINKO HERRIAREN OTOITZA


            Lehenengo kristinauen antzera, Eliza lez alkartuta, gure beharrizanak agertu deioguzan Jaungoiko Aitari:

-         Elizaren alde: Pedroren ondorengo dan Erromako Aita Santuaren gidaritzapean batasunean eta maitasunean aurrera egin dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

-         Arrantzale guztien alde: San Pedroren antzera, itsasoan aurkitu dagiela bizimodua aurreraatarateko behar daben guztia eta, euren zaindaria lez, fededun jatorrak izan daitezela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-         Geisorik dagozanen alde, espetxeratuen alde, aurrean erabiliak diranen alde eta gure laguntzaren beharrizanean dagozan guztien alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-         Elizea egiten dogun kristau guztion alde, dohai lez hartu dogun fedea gure familian, herrian eta mundu guztian zabaldu dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Jaungoiko Jauna, San Pedro eta San Paulo bitarteko jarrita, egiten deutsuguz eskari honeek. Entzun eta onartu egizuz, Aita. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen

AZKEN AGURRA


            Senideok, Eukaristia amaitu dogu; goazen orain geure zereginetara. Eta gogoan izan dagigun geu ere, gure bateoan, Pedro eta Pauloren antzera, Jesusen ikasle, jarraitzaile eta apostolu izatera deituak izan ginala.

            “Eskerrik asko, Jauna...”






Dimako San Pedro
SAN PEDRO ETA SAN PAULO, APOSTOLUAK       Ekainak, 29

SARRERAKO OHARKIZUNA


            Egunon guztioi, eta ondo etorriak Eukaristiaren ospakizun honetara.
Parrokia eta Piedadea. Ojanguren argazkia
            Apostoluek toki berezia dabe salbamenaren historian: eureak izan ziran Kristoren testigu, rebelazinoaren zaintzaile eta Kristoren Eleizaren eregile. Eta apostoluen artean aparteko lekua daukee gaur ospatzen ditugun San Pedro eta San Paulok. Jesusek berak aukeratu eban Pedro bere Elizearen oinarri eta buru izateko. Eta Paulo izan zan Jesusen Ebanjelioa jentilen artean zabaltzen gehien lan egin ebana.
            Los apóstoles Pedro y Pablo, cuya fiesta celebramos hoy, sufrieron el martirio bajo el emperador Nerón. Pedro fue crucificado cabeza abajo. Pablo, como ciudadano romano, fue decapitado. Hasta su muerte tuvieron que recorrer un largo camino.
            Apostoluen testigantzeari esker heldu gara gu sinismenera. San Pedro eta San Pauloren martiritza eta zeruratzea ospatzean, barriztatu dagiguzan geure fedea eta Jesusen jarraitzaile zintzoagoak izateko gogoa.               

 “Zein gozo ta eder dan...”

DAMU-OTOITZA


            Pekatari gareala gogoan izanik, jaso dagiguzan gure bihotzak Jaungoikoagana, errukia eta parkamena eskatuz:

-         Jesus Jauna, Pedro zure apostoluari parkatu zeuntsona. ERRUKI, JAUNA.

-         Jesus Jauna, Paulo zure erasotzailea apostolu izateko aukeratu zenduana.KRISTO ERRUKI.

-         Jesus Jauna, pekatari damutuak beti onartzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA


Ap Eg 12, 1-11:

            Apostoluek hasieratik aurrean erabiliak izan ziran. Irakurgai honetan, Pedro apostolua espetxean ikusten dogu. Elizea bere alde otoitzean dago eta Jaunak Herodesen eskuetatik askatu egiten dau.
            Dios cuida a la Iglesia perseguida. Gracias a la oración de la Iglesia, Pedro recobra la libertad.

Erantzun-salmoa:  33. Salmoa


             Elizan eta guztiongan egiten dituan harrigarri guztiakaitik,poztasunez beterik goratu eta eskertu dagigun Jainkoa.
            El salmo respira un agradecimiento cordial por el amor que Dios muestra a sus fieles. Oremos con este salmo bendiciendo y alabando al Señor.

            “Bedeinkatua Jauna gure Jainkoa...”

2 Tm 4, 6-8. 17-18:

            Damaskora bidean Jaunagana bihurtu zan Paulok, bere burua hilzorian dagoala ikusita, karta bat idazten deutso bere ikasle Timoteori. Berba gitxitan, bere bizitzea zein izan dan eta Jaungoikagan daukan itxaropena agertzen deutsoz. Entzun dagiguzan bere berbak
            Los sufrimientos de Pablo en al cautividad, al asociarlo a la pasión de Cristo, hacen más fecunda la difusión del Evangelio.

Mt 16, 13-19


            Pedro, Eliza osoak Kristogan daukan fedearen lekuko eta oinarri lez agertzen jaku gaurko ebanjelioan.
            En Pedro se hará visible la piedra angular invisible del edificio eclesial: Cristo resucitado

            Goratu dagigun Jauna, “Aleluia” abestuz

JAINKO HERRIAREN OTOITZA


            Lehenengo kristinauen antzera, Eliza lez alkartuta, gure beharrizanak agertu deioguzan Jaungoiko Aitari:

-         Elizaren alde: Pedroren ondorengo dan Erromako Aita Santuaren gidaritzapean batasunean eta maitasunean aurrera egin dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

-         Por los mensajeros del Evangelio  en todo el mundo; para que sus palabras y sus obras den a conocer a Jesús. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-         Geisorik dagozanen alde, espetxeratuen alde, aurrean erabiliak diranen alde eta gure laguntzaren beharrizanean dagozan guztien alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-         Por todos los que creemos en Cristo; para que seamos piedras vivas de la Iglesia. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Jaungoiko Jauna, San Pedro eta San Paulo bitarteko jarrita, egiten deutsuguz eskari honeek. Entzun eta onartu egizuz, Aita. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA


            Senideok, Eukaristia amaitu dogu; goazen orain geure zereginetara. Eta gogoan izan dagigun geu ere, gure bateoan, Pedro eta Pauloren antzera, Jesusen ikasle, jarraitzaile eta apostolu izatera deituak izan ginala.
            Es asunto nuestro pasar de las palabras de la fe a las obras de la fe. La gran distancia entre palabras y hechos sólo la podemos superar en pequeños pasos. Los apóstoles con sus tropiezos y caídas nos dan ánimo.

            “Eskerrik asko, Jauna...”


SAN PEDRO ETA SAN PAULO
Undurragako San Pedro. Zeanuri

Egunon guztioi, eta ondo etorriak ospakizun honetara.

Apostoluek toki berezia dabe salbamenaren historian: eurak izan ziran Kristoren testigu, eta Kristoren Elizearen eregile. Eta apostoluen artean aparteko lekua daukee gaur ospatzen ditugun San Pedro eta San Paulok. Jesusek berak aukeratu eban Pedro bere Elizearen oinarri eta buru izateko. Eta Paulo jentilen artean ebanjelioa zabaltzen gehien lan egin ebana.

Apostoluen testigantzari esker heldu gara gu sinismenera. San Pedro eta San Pauloren martiritza ospatzean, barriztau dagiguzan geure fedea eta Jesusen jarraitzaile zintzoak izateko gogoa.
       


Damu-otoitza

Pekatari gareala gogoan izanik, jaso dagiguzan gure bihotzak Jaungoikoagana, errukia eta parkamena eskatuz:

-     Jesus Jauna, Pedro zure apostoluari parkatu zeuntsona. ERRUKI, JAUNA.
-     Jesus Jauna, Paulo zure erasotzailea apostolu izateko aukeratu zenduana. KRISTO, ERRUKI.
-     Jesus Jauna, pekatari damutuak beti onartzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
.



                                           HITZAREN LITURGIA



Apostoluek aurrean erabiliak izan ziran. Gaurko lehenengo irakurgaian, Pedro espetxean ikusten dogu. Elizea bere alde otoitzean dago.

Apostoluen Eginak liburutik (12, 1-11)
Egun hareetan, Herodes erregea gogor erasoten hasi zan eleiztar batzuen aurka, eta Joanen anaia zan Santiagori ezpataz samea ebagi eutson. Eta judeguei poz emoten eutsela ikusirik, preso egin eban Pedro ere. Pazko astea zan, eta, loturik, espetxean sartuazo eban, eta launa gudaritako lau taldek jagon egiela agindu. Pazko ostean, herriaren aurrean hilazoteko asmoa eukan. Pedro giltzapean ondo jagonda euken bitartean, Eleizea otoitzean ebilkion Jaungoikoari haren alde, eten barik.

Herodesek atara behar eban aurreko gauean, lotan egoan Pedro, gudari biren erdian, euroi kateaz loturik. Eta espetxe zainak ate aurrean egozan, ha zaintzen.

Bat-batean Jaunaren aingerua agertu zan, eta gela barrua argitu egin zan. Eta saietsean ikutuz, iratzartu eban Pedro, esanez: “Jagi arin!” Kateak eskuetatik jausi egin jakozan. Eta aingeruak barriro: “Lotu gerrikoa eta jantzi oinetakoak”.

Halan egin eban Pedrok; eta aingeruak barriro: “Jantzi soin gainekoa eta jarraitu egidazu”. Pedro, urten eta atzetik joakon. Ez eban uste, ostera, aingeruak egiten ebana egia zanik; begitzanzinoa zala eritxon. Eta lehenago eta bigarren zaintzaile taldeak igarotakoan, herrira daroan burdinazko ateraino heldu ziran, eta hau berez zabaldu jaken. Urten, eta kale bat igaro eben; orduan, aingerua bat-batean ezkutatu egin jakon.

Pedrok, bere senera etorririk, honan inoan: “Bai, egia zan; Jaunak bere aingerua bialdu dau, Herodesen eskuetatik eta judeguen ikusi nahi guztietatik ni atarateko”.


Erantzun Salmoa: 33. Salmoa 
                       


Bedeinkatu dagidan aldi oro Jauna,
nire ahoan beti Haren gorespena.
Gailendu bekit bihotza Jaunarekin,
poztu beitez apalak hori entzutearekin.

Handietsi nirekin Jauna,
ospatu daigun batera Haren izena.
Jaunaren bila nenbilen eta entzun ninduan,
bildur guztietatik atara ninduan.


Jaunagana bihurtu zan Paulok, hilzorian dagoala ikusita, karta bat idazten deutso bere ikasle Timoteori. Berba gitxitan, bere bizitzea zein izan dan eta Jaungoikoagan daukan itxaropena agertzen deutsoz. Entzun dagiguzan bere berbak.

San Paulo Apostoluak Timoteori (2 Tm 4,6-8.17-18)


Anaia maite hori: Ni neure odola isurtzeko zorian nago; nireak laster egingo dau. Borroka ona egin dot, ibilaldia amaitu dot, gorde dot sinismena. Orain gertauta dago niretzat zuzentasunaren koroia, Jaunak, epaile zuzenak, egun haretan emongo deustana; ez, ostera, niri bakarrik, baita Haren etorrerea maite daben guztiei ere.

Jauna nire alde neban, eta Berak indartu ninduan, barri on osoa nire bidez zabaldu zedin, eta herri guztiak entzun egien; Berak atara ninduan leoiaren ahotik. Jaunak atarako nau barriro ere gatx guztietaik; salbatuko nau eta bere zeru erreinura eroango. Berari aintza gizaldiz gizaldi. Amen!


Pedro, Eliza osoak Kristogan daukan fedearen lekuko eta oinarri lez agertzen jaku gaurko ebanjelioan.

Zutunduta, goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

    

Zu Harria zara;´
Harri horren gainean eregiko dot Nik neure Eleizea;
eta heriotzearen indarrak ez jakoz naguzituko. R/.
Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 16, 13-19)

Aldi haretan, Jesusek, Filipoko Zesarea aldera etorrita, honan itandu eutsen bere ikasleei: “Gizonaren  Semea, nor dala dino jenteak?”

Eta hareek: “Batzuk, Joan Bateatzailea dala; beste batzuk, Elias; besteak, Jeremias edo profetaren bat”.

Jesusek orduan: “Eta zuek, nor nazala dinozue?” Eta Simon Pedrok erantzun eutson: “Zu Mesias zara, Jaungoiko biziaren Semea”.

Jesusek orduan: “Zorionekoa zu, Simon, Jonasen seme hori! Ez haragiak, ez odolak, ez deutsu adierazo hori zuri, zeruan dagoan nire Aitak baino. Eta horra Nik zuri esan: Zu “Harria” zara; harri horren gainean eregiko dot Nik neure Eleizea; eta heriotzearen indarrak ez jakoz nagusituko. Zeuri emongo deutsudaz zeruetako erreinuaren giltzak. Eta zuk lurrean lotua, zeruetan ere lotua izango da; eta zuk lurrean askatua, zeruetan ere askatua”.








HERRI OTOITZA

Lehenengo kristinauen antzera, Eliza lez alkartuta, gure beharrizanak agertu deioguzan Jaungoiko Aitari:

-     Elizearen alde: Pedroren ondorengo dan Erromako Aita Santua, mundu zabaleko gotzain guztiekin bat eginda, Barri Onaren lekuko eta autorle izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-     Bizkaiko langile guztien alde: San Pedroren arrantzalearen antzera, bizi ogibidea lanaren bitartez lortu izateko egoera barriztau daiten, gaur eguneko krisialdiaren erdian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-     Gaisorik dagozanen alde, espetxeratuen alde, aurrean erabiliak diranen alde eta gure laguntzaren beharrizanean dagozan guztien alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-     Eleizea egiten dogun kristinau guztion alde: dohai lez hartu dogun fedea gure familian, herrian eta mundu guztian zabaldu dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

+        Jaungoiko Jauna, San Pedro eta San Paulo bitarteko jarrita, egiten deutsuguz eskari honeek. Entzun eta onartu egizuz, Aita. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. 







Artzai edo gotzai mota bi dagoz. Bata artaldearen atzetik doa. Ziur. Arriskatu barik. Ardiren bat desbideratzen bada artaldera bueltatzeko prest.

         Bestea aurretik doa, arriskua uxatuz. Bideak zabalduz. Jarraibide eta eredu.
         Lehen motako segurola asko ezagutu doguz, dotrinan eta egian oinarrituta. Ez zan izan holakoa Pedro. Huts egin eban, egia da. Pekatari legez ezagutzen dogu Jauna hiru aldiz ukatuz. Baina berbiztuaren Espirituaz jantzirik, bizia emon eban, dotrinaz eta egitez, berba zeta eginaz. Bere martirioa gogoratzen dogu gaur eta bere betiko bizia ospatu.
         Zorionez, holakoa gertatu jaku Frantzisko aita santua be. Bideak urratuz. Errukiz jantzirik. Ebanjelioan beti egon diran baina ahaztuta izan doguzan gaiak gogoratuz: errukiaren urtea, Laudato Si’ entziklika ekologikoa edota errefuxiatuenganako jarrera ebanjelikoa.
         Laudato Si’, hemen Undurragan hasi ginan lantzen iaz. Ehunka liburu zabaldu doguz, alkarte penitentzia, garizumako hitzaldia, errogatiban urrezko ospakizuna…
         Errefuxiatuak. Parroki etxe bat eskaini geuntsan harrera etxe egiteko Mankomunitateari; kontzentrazioak, ospakizuna Arratiako parrokia guztietan, diru-batzea… Italian parrokien erantzun aparta, motelago gabiz gurean. Futbolean eta alkartasunena aurretik ditugu. Egiteko bidea…
         Gaurko San Pedro jai honek poz handi hau dakarkigu ez dago indarrik munduan Jaunaren Berbea itoko, zapalduko dauenik. Horren lekuko bizia dogu Pedro. Bere erantzun zoragarria ebangelioan: “Eta zuek, nor nazala dinozue?” Eta Simon Pedrok erantzun eutson: “Zu Mesias zara, Jaungoiko biziaren Semea”.
         Biziaren Jauna gurtu dagigun, Biziaren alde ekin dagigun, ahul eta txikien, gaixo eta errefuxiatuen bizitza duinaren alde lan egiten ez gaitezen inoiz aspertu! Pedroren jarraibideaz, gure erantzuna ez dadila berba hutsen geratu, egintzaz be gauza bera aitortu dagigula:
“Zu Mesias zara, Jaungoiko biziaren Semea”.
     


        
 



Pedro eta Paulo Apostoluen jaia ospatzen dau gaurkoan gure eleizeak, gure fedearen oinarri biak, osagarriak. Sinismena, zein sinismen dogun, horixe da Eleizea eraikitzeko oinarria.
Ebanjelioan, itaun erantzunak erabiliaz, fedearen inguruan gure jarrerak argituko ditugu. “Jendea” eta “ikasleak”. Jendeak Jesus historia luze baten, kate luze baten maila legez aurkeztuko dausku, aintzinako pertsonaiagaz batera, Joan, Elias, Jeremias, Isaias, profetaren bat..., danak pertsona hilak.
Ikasleak, ostera, Pedro dala euren abotsa, beste “zeozer” aurkitu dabe Jesusengan, Jainkoaren Seme bizia, Jainkoaren benetako aurpegia, bizi bizirik dagoena, bizia emoten dauena. Eten bat geratu da, zeozer barri somatu dabe. “Jaungoiko biziaren Semea”.
         Jesusek Pedro zoriontzen dau, jendearen eritxiaren aurka hori autortu dauelako. Haxe da gure sinismenaren irudia, Jainko Aitak pobre eta apalei egindako agerpena ikusi eta sinistu dau-eta. Hor dago koxka, hor dago giltza, hortxe dago ezbardintasuna.
Ez da berba joko bat. Geure federan muina baino, jendearen ustearen aurka, sasoiko gizarte haren norabidearen aurka. Jainko bizirik dago, pobre eta umilen ondoan. Harkaitz horren gainean, eraiki behar dogu gure elizea, gure alkartea, gure parrokia. Harkaitz horren gainean eraiki behar dogu gure familiko eta gure etxeko sinismena. Harkaitz horren gainean eraiki ezkeroz, etorriko dira euriteak eta ur jasak, etorriko dira salaketak eta martirioak, eta fedeak tinko iraungo dau.
Geure elizea, gure fedea, gure zoriona edo familiaren zoriona beste harkaitz baten gainean eraiki ezkeroz, hor egongo gara tradizioaren, modaren edo agintearen menpe. Pobre eta apalen Jainko bizian oinarrituz, eliza apalago bat izango dogu, aginte gitxiagoagaz, baina zintzoagoa, ebanjelikoagoa, Jesusen estilora.
Geure zoriona eta familiaren zoriona ebanjelioan oinarrituz, ez modan, tradizioan edota itxuran, tinko iraungo dogu, zorion bidean, jai egunetan eta behar egunetan, pozaldietan eta tristuran.
Pedrogaz bat, barritu daigun kredoa, pobre eta txikien Jainko Bizia autortu gura dogula esanez, hari bakarrik jarraituz.












P E D R O



Betsaidan jaio zan, arrantzale arteko gizaseme apala, eskolabakoa, baina zintzoa, langilea, adoretsua, zirt-zartekoa. Paulo, ostera, aberats artekoa, eskolatua, maixutzan jarduten zana. Farisearra. Alde makala, hasiera baten, bien artean!

Pedrok gaztetan jaso eban Jesusen deia, Ander bere anaiaren bidez. Jesus ezagutu ebanaz batera, Beragaz liluratuta, bat-bat eginda gelditu zan, bizitza guztirako baietza emonda. Jesusek ere beste hainbeste Pedrogaz: “Zu zara Harria eta Harri horren gainean jasoko dot Nik neure Eleizea”. Pedrok emoten dau beti, ikasle guztien ordez, arpegia.

Ezkondua zan, arrantzalea, eta dana itzi eban Jesusi jarraitzearren. Jesusek egin eban “giza-arrantzale”. Jesus ukatu ere egin eban, nahizta aurretik ezetz eta ezetz autortu Jesusi: “Lehenago hil, Zu ukatu baino!”. Baina makal aldian hiru aldiz ukatu eban Maixua.

Maixuak ondo ezagutzen eban Pedro; eta biztuta gero, hiru aldiz eskatu eutson maitasun-erantzuna: “Pedro, maite nozu?". “Bai, Jauna, Zuk badakizu nik maite zaitudana”. Eta bera izten dau bere artealdearen arduradun lurrean.













P A U L O



Paulo beste arrain bat dogu. Estebanen martiritzan agertzen da lehenengo aldiz, haren jantziak gordeaz. Geroago kristauen kontrako amorruz eta Jesusen arrastoak betiko kendu nahirik, Damaskora doala, zart! zalditik behera. Zer dala eta? “Nor zara Zu?”. “Ni naz Jesus, Zuk erasoten dozuna”.

Hor hasten da Pauloren bizi barria. Benetan aldaketa harrigarria Paulorena! Pauloren bihotza, Kristoren bihotza. “Ni ez naz bizi, Kristo da nigan bizi dana”. Irakurri astiro eta fede argitan bere Idazkiak eta zeu ere bere Kristoganako berotasunez ikututa geratuko zara. Zenbat joan-etorri, zenbat arazo eta larrialdi Jesusen izenean!

Eta hor ezagutzen dira ondo baino hobeto Pedro eta Paulo. Azken baten, bakotxa bere bidetik Erromara helduten dira. Eta bai denporaz eta bai lekuz, alkarren ondoren, 67 urtean, martiri hilten dira. Erroma, Erroma, Apostolu haundi bi honeen odolez bedeinkatutako uria! Han egoten dira Aita Santuak, Kristoren eta San Pedroren ondorengoak.

Bertsoa




Pedro ta Paulo Apostoluak
doguz guztion pozgarri,
gure Eleiza jasoa dogu
eurak dirala oinarri.
Baztarrik baztar zabaldu ziran
emonaz Jesusen barri
t´adoretsu iragarri:
espetxe, zigor artean beti
Jesus dabela euskarri;
milaka asko Berarengana
biak dabe erakarri.

(Bizitza eta bertsoaren iturria: bidean.net)












Publicar un comentario