Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30

Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30
Klikatu irudian informazino gehiago jasoteko

jueves, 13 de noviembre de 2014

Renta de Garantía de Ingresos... eztabaidan

DSBE-REN INGURUAN SORTUTAKO EZTABAIDAREN AURREAN Elizako gizarte-entitateen talde baten agiria.
ANTE EL DEBATE GENERADO EN TORNO A LA RGI Manifiesto de un grupo de entidades de la Iglesia.


“Jaunaren espiritua nire gainean dago, berak bainau sagaratu behartsuei berri ona adierazteko; berak nau bidali gatibuei askatasuna eta itsuei ikusmena hots egitera eta zapalduak askatzera, 19 Jaunak onginahia azalduko duen urtea hots egitera”. (Lukas 4, 18-19)

“Ez erabili gaizki zuen lurraldera bizitzera etorritako atzerritarra” (Lebitarra 19, 33)

Entitate hauek osatzen dugunon arabera, Jainkoaren hitza gure urratsen lanpara da. Hortik abiatuta, uste dugu, kolektibo ahulen egoerez aprobetxatzen direnak, edo haien egoera hobetzeko ezer egiten ez dutenak Jesukristok predikatutako Jainkoaren kontra daudela; Jesukristok anaituta eta elkarri babesa ematen ikusten gaitu ametsetan.


Elizako gizarte-entitateen taldea:

Ebanjeliotik jasotako inspirazioak pertsona guztientzat den gizarte bat bilatzen duelako, beharrizan gehien dituzten pertsonetatik hasita, Jainkoaren Hitzak dioenez.

Gure entitateek etengabe esaten dutelako pertsonekin eta pertsonentzat lan egin behar dela. Pertsona aktiboak eta euren bizitzen protagonistak direnak, gizarte bidezkoago, libreago, solidarioago eta anaikorragoan.

Gure ahaleginen lehen helburua ahultasun egoeretan eragitea delako, pertsonen, familien eta kolektiboen duintasuna bilatzeko asmoz.

Ezberdinen artean eta aniztasunetik eraikitzen den gizarte baten aldeko apustua egiten dugulako, Euskadi errealitate misto bat izango dela jakinez, oraindik ez bada, plurala, mestizoa, bere dimentsio guztietan.

Apustu egin dugun gizartearen eraikuntzan gizarte zibilak eta Administrazio publikoek bete behar dituzten paper desberdinak eta osagarriak aitortzen ditugulako.

Gure ustez, gizarte-politikek eta sortutako tresnek gure gizartearen kohesiorako aukera bat osatzen dutelako.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) Euskadiko herritarren elkartasunaren adierazpidea delako.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE), dauden tresnen artean, aurrera egitea ahalbidetzen duen tresna izan delako eta izaten jarraitu behar duelako, gizarteratzearen alde, Euskadiko pobreziari eutsiz.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) hobetzearen, zabaltzearen eta sakontzearen alde lan egitean, Euskadiko gizarte-politiken beste tresnen alde lan egitean bezala, gaizkien pasatzen ari direnengan arreta eta zaintza jartzea lehentasun bihurtzen delako.

Eztabaida bareak behar ditugulako aurrera egiteko, gizarte kohesionatu, bidezko, solidario eta anaikorrago baten eraikuntzan sakontzeko asmoz.



Hortaz, adierazi nahi dugu:

- ezin ditugu onartu gizarte-politikei eta DSBEri buruz sortutako eztabaidetan erabilitako funsgabeko estereotipo, estigmatizazio eta alarmismoak. Eztabaida horiek banaketa, distantzia, konfiantza eza, kriminalizazioa eta beldurra eragiten dituzte, bereziki gaizkien pasatzen ari diren pertsona, familia eta talde sozialengan. Horretaz gainera, egunero lantzen dugun gizartearen eraikuntzari ez diote inolako ekarpenik egiten.


- babes sozialeko sistema baten alde egiten dugu, sendoa eta ekonomikoki bermatua. Sistema horren teknika hobetzearen alde gaudela, bai eta sistema hori hedatzearen alde ere. Disfuntzioak sortuko balira, zabalduz eta hobetuz zuzendu beharko lirateke, eta inolaz ere murriztuz.


Bizkaiko Elizako gizarte-entitateen taldea.

Asociación Bidesari, Asociación Elkarbanatuz, Asociación Sortarazi, Asociación Zubietxe, Cáritas Bizkaia, Comedor S. Antonio de Iralabarri, EDE Taldea – Asociación Ostargi, Fundación Adsis, Fundación Argia, Fundación Claret Social Fondoa, Fundación Ellacuría, Fundación Itaka-Escolapios, Fundación Gizakia, Fundación Harribide, Fundación Lagungo, Stella Maris.




ANTE EL DEBATE GENERADO EN TORNO A LA RGI



“El Espíritu del Señor está sobre mí porque me ha ungido para que de la Buena Noticia a los pobres, la me ha enviado a anunciar la libertad a los cautivos, y la vista a los ciegos para poner en libertad los oprimidos y para proclamar el año de gracia del Señor” (Lucas 4, 18-19)

“Si un emigrante se instala en vuestra tierra, no lo molestaréis; será para vosotros como un nativo más y lo amarás como a ti mismo” (Levítico 19, 33).

La Palabra de Dios es, para quienes formamos estas entidades, lámpara para nuestros pasos. Desde ella interpretamos que quienes se aprovechan de la situación de colectivos vulnerables, o no hacen nada por mejorar su situación, van contra el proyecto del Dios predicado por Jesucristo, que nos sueña hermanados y arropándonos mutuamente.




El grupo de entidades sociales de iglesia:

Porque… nuestra inspiración desde el evangelio busca una sociedad para todas las personas, comenzando por las más necesitadas, como dice la Palabra de Dios.

Porque… nuestras entidades hablan permanentemente de trabajar con y para personas. Personas activas y protagonistas de sus vidas en una sociedad que queremos que sea más justa, libre, solidaria y fraterna.

Porque… nuestros esfuerzos están destinados de manera prioritaria a acompañar situaciones de vulnerabilidad en la búsqueda de la dignidad de personas, familias y colectivos.

Porque… apostamos por una sociedad que se construye entre diferentes y desde la diversidad, sabiendo que Euskadi va a ser, si no lo es ya, una realidad mixta, plural, mestiza, en todas sus dimensiones.

Porque… reconocemos los papeles diferentes y complementarios han de jugar la sociedad civil y las Administraciones públicas en la construcción de esa sociedad por la que apostamos.

Porque… consideramos que las políticas sociales y las herramientas que se han generado son una oportunidad para la cohesión de nuestras sociedad.

Porque… la Renta de Garantía de Ingresos (RGI) es una expresión de solidaridad de la población de Euskadi.

Porque… la Renta de Garantía de Ingresos (RGI) ha sido, y queremos que siga siendo, una herramienta, entre otras existentes, que permite avanzar, poco a poco, hacia la inclusión social aportando a la contención de la pobreza en Euskadi.

Porque… apostar por trabajar en la mejora, extensión y profundización de la Renta de Garantía de Ingresos (RGI), como del resto de herramientas que las políticas sociales en Euskadi, es poner como máxima prioridad la atención y el cuidado de quienes peor lo están pasando.

Porque… necesitamos, para seguir avanzando, debates serenos y fundamentados sobre cómo queremos seguir construyendo una sociedad cohesionada, justa, solidaria y fraterna.



Queremos expresar que:

- no podemos aceptar la utilización de estereotipos, estigmatizaciones ni alarmismos infundados en debates superficiales sobre las políticas sociales y la RGI. Debates que generan separación, distancia, desconfianza, criminalización y miedo, especialmente hacia las personas, familias y grupos sociales que peor lo están pasando, y que no aportan nada a la construcción de la sociedad por la que trabajamos día a día.


- apostamos por un sistema de protección social consolidado y asegurado económicamente, por su mejora técnica y ampliación, reconociendo que en el caso de existir disfunciones en ellos deben ser corregidos en clave de ampliación y mejora, nunca de recorte.


Grupo de entidades sociales de Iglesia de Bizkaia.

Asociación Bidesari, Asociación Elkarbanatuz, Asociación Sortarazi, Asociación Zubietxe, Cáritas Bizkaia, Comedor S. Antonio de Iralabarri, EDE Taldea – Asociación Ostargi, Fundación Adsis, Fundación Argia, Fundación Claret Social Fondoa, Fundación Ellacuría, Fundación Itaka-Escolapios, Fundación Gizakia, Fundación Harribide, Fundación Lagungo, Stella Maris.


Publicar un comentario