San Inazioren otoitza

miércoles, 3 de septiembre de 2025

Parrokiko barriak 2025 iraila

 



Aupa! Jose Mari naz. Mundakan jaioa, 1959. urtean, eta Mundakan bizi naz.

Gotzain Jaunak Bermeora bialdu nau Santa Eufemia eta Santa Mariako parroko lez.

Eskerrik asko Juanjo Elezkano parrokoari, azken bederatzi urteotan zuon artean.

Zuon laguntzaz eta frantziskotarrekaz batera, lan ederra dogu aurretik. Nazareteko Jesuzen Ebamjelioa iragarri, bizitza ospatu, alkar lagundu.

Izango dogu astirik alkar ezagutzeko. Gura badozue domeketako mezatan, 12etan, edo bestela portuan, Lameran, Artzan, Bibliotekan... Eta blog honetan ia ia egunero be.

Agur bero bana. Otoitz nire alde be!

NOTA: Mañana publicaremos el saludo y la hojita parroquial en castellano. Bihar arte! 

No hay comentarios: