Poztu eta alaitu!

lunes, 24 de noviembre de 2014

Jesusen etxea La casa de Jesús: Jose Antonio Pagola

Jesus Jerusalemen dago, Oliamendin eseria, Tenplura begira eta lau adiskiderekin, bakarrik, solasean: Pedro, Santiago, Joan eta Andres. Kezkaturik nabari ditu, aldien azkena noiz izango den. Berari, berriz, besterik zaio axola: nola biziko diren bere jarraitzaileak bera beren artean ez dutenean izango.



Jesús está en Jerusalén, sentado en el monte de Los Olivos, mirando hacia el Templo y conversando confidencialmente con cuatro discípulos: Pedro, Santiago, Juan y Andrés. Los ve preocupados por saber cuándo llegará el final de los tiempos. A él, por el contrario, le preocupa cómo vivirán sus seguidores cuando ya no le tengan entre ellos.
Horregatik, beste behin agertu die bere kezka: «Kontu egizue, bizi esna». Ondoren, ikusle apokaliptikoen hizkuntza ikaratzailea alde batera utzirik, parabola labur bat kontatu die, kristauentzat ia oharkabeko gertatu izan dena. «Jaun bat bidaiari joan zen, etxea utzirik». Baina alde egin aurretik, «bere morroietako bakoitzari bere egitekoa gomendatu zion». Agur egitean, gauza bat azpimarratu zien: «Egon erne, ez baitakizue etxejabea noiz etorriko den». Etortzean, ez zaitzatela lo aurkitu. Kontakizunak iradokitzen du ezen Jesusen jarraitzaileek familia bat osatzen dutela. «Jesusen etxe» izango Eliza, eta «Israelen etxea» ordezkatuko du. Elizan denak dira zerbitzari. Ez da jaunik. Denak biziko dira etxeko Jaun bakarraren zain: Jesus Kristoren zain. Ez dira ahaztuko sekula hartaz. Jesusen etxean ezin da inor alfer egon. Inork ez du sentitu behar bere burua zokoratua, inolako erantzukizunik gabe. Guztiak dira premiazko. Guztiek dute egitekoren bat, Jesusek emana. Guztiak dira deituak zeregin handira Jesus bezala bizitzeko, zeina Jainkoaren erreinuari emanik ikusi baitute. Urteak igaroko dira. Bizirik eutsiko ote diote Jesusen espirituari haren jarraitzaileek? Premiarik handiena dutenentzat eta ezgaituenak direnentzat hark bizi izan duen zerbitzu-espirituari gogoan eutsiko ote diote? Hark urratu duen bideari jarraituko ote diote? Haren kezka nagusia Eliza lokartuko ote den izan da. Horregatik, hiruraino errepikatu die: «bizi zaitezte esna». Ez da momentuan entzuten ari diren lau ikasleei egindako gomendioa, baizik eta aldi guztietako fededunei emandako agindua: «Zuei esaten dizuedana, jende guztiari diot esaten: egon esna». Eliza bertan behera utzi ez duten kristauen ezaugarririk orokorrena pasibotasuna da segur aski. Mendetan hezi ditugu fededunak menpeko eta esaneko izatera. Jesusen etxean gutxi batzuek soilik sentitzen dute gaur egun eliz erantzukizunen bat dutela. Iritsia da erreakzionatzeko unea. Ezin jarraitu dugu «agintzen dutenen» eta «obeditzen dutenen» arteko aldea oraino handiago egiten. Hoztasuna, elkar zokoratzea edo pasibotasuna sustatzea bekatua da. Guztiok esna ikusi nahi gintuen Jesusek, guziok eginkor, argi eta erantzukizunez auzolanean.

Jose Antonio Pagola
BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea
Esnarazi Jesusen jarraitzaileen erantzukizuna. Bidali hau.
2014ko azaroaren 30a
Abendualdiko 1. Igandea A
Markos 13,33-37 

Duela hiru urteko gogoeta ekarri dogu lehen orrialdera!

ELIZA ESNARAZI

José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Lehen kristau-belaunaldiek ezin kendu zuten burutik Jesus laster batean etorriko zela. Piztua zen hura ezin atzeratu zitekeen. Hartarainokoa zuten harekiko irrika, ahalik arinen egin nahi baitzuten harekin topo. Denbora bazihoala eta Jauna ez zetorrela ikustean sortu ziren arazoak.

Laster konturatu ziren, ezen atzeratze hark herio-arriskua zuela berekin. Hasiera hartako sua itzaliko zen arriskua. Denbora joan ahala, elkarte txiki haiek pixkana axolagabe bihur zitezkeen, eta guztiaz ahaztu. Gauza bat zuten buruan: «Kristok, iristean, ez gaitzala lo aurkitu».

Zain egotea zuten hitz giltzarri. Etengabe errepikatzen dute ebanjelioek: «zain egon», «erne egon», «adi egon», «esna egon». Markosen arabera, Jesusen agindua ez doakie entzuten dioten ikasleei bakarrik. «Zuei diotsuedana guztiei diotset: egon erne» (Zuei esana guztiei esana da: egon erne). Ez da dei huts bat gehiago. Aldi guztietako Jesusen jarraitzaile guztiei doakien agindua da.

Joanak dira kristautasunaren hogei mende. Zertan da Jesusen agindu hori? Nola bizi gara gaur egungo kristauok? Esna jarraitzen ote? Bizirik jarraitzen ote gure fedeak ala itzaliz joan da, axola-gabeziara eta geldotasunera joz?
Ez ote da ageri bihotz berri baten beharrean dela Eliza? Ez ote dugu sumatzen geure geldotasunari eta auto-engainuari astindu bat eman beharrean garela? Ez ote dugu hasi behar Elizan den gauzarik onen hori iratzartzen? Ez ote genuke biziberritu behar fededun xume guztien sinesmen umil eta garbi hori?

Ez ote genuke berreskuratu behar erakartzen, dei egiten, interpelatzen eta esnarazten duen Jesusen aurpegi bizi hura? Nolatan segi genezake Kristoz hainbeste hitz egiten, idazten eta eztabaidatzen, hark liluratu eta pixka bat eralda gaitzan utzi gabe? Ez al gara konturatzen Jesu Kristok liluratzen ez duen eta bihotza ukitzen ez dion eta "lo dagoen" Eliza batek ez duela etorkizunik, itzaliz eta zaharkituz joanen dela bizi-arnasaren faltaz?

Ez al dugu sentitzen esnatu eta Jesusekiko geure harremanak biziarazi beharra? Beste zeinek iratzar lezake gure kristautasuna mugimendu-falta horretatik, zurruntasunetik, iraganaren zamatik, sormen-faltatik? Zeinek kutsa diezaguke bere alaitasuna? Zeinek eman diezaguke bere indar kreatzailea, bere bizitasuna?
 



Por eso, una vez más les descubre su inquietud: «Mirad, vivid despiertos». Después, dejando de lado el lenguaje terrorífico de los visionarios apocalípticos, les cuenta una pequeña parábola que ha pasado casi desapercibida entre los cristianos. «Un señor se fue de viaje y dejó su casa». Pero, antes de ausentarse, «confió a cada uno de sus criados su tarea». Al despedirse, sólo les insistió en una cosa: «Vigilad, pues no sabéis cuándo vendrá el dueño de la casa». Que cuando venga, no os encuentre dormidos. El relato sugiere que los seguidores de Jesús formarán una familia. La Iglesia será "la casa de Jesús" que sustituirá a "la casa de Israel". En ella todos son servidores. No hay señores. Todos vivirán esperando al único Señor de la casa: Jesús el Cristo. No lo olvidarán jamás. En la casa de Jesús nadie ha de permanecer pasivo. Nadie se ha de sentir excluido, sin responsabilidad alguna. Todos son necesarios. Todos tienen alguna misión confiada por él. Todos están llamados a contribuir a la gran tarea de vivir como Jesús al que han conocido siempre dedicado a servir al reino de Dios. Los años irán pasando. ¿Se mantendrá vivo el espíritu de Jesús entre los suyos? ¿Seguirán recordando su estilo servicial a los más necesitados y desvalidos? ¿Lo seguirán por el camino abierto por él? Su gran preocupación es que su Iglesia se duerma. Por eso, les insiste hasta tres veces: «vivid despiertos". No es una recomendación a los cuatro discípulos que lo están escuchando, sino un mandato a los creyentes de todos los tiempos: «Lo que os digo a vosotros, os lo digo a todos: velad». El rasgo más generalizado de los cristianos que no han abandonado la Iglesia es seguramente la pasividad. Durante siglos hemos educado a los fieles para la sumisión y la obediencia. En la casa de Jesús sólo una minoría se siente hoy con alguna responsabilidad eclesial. Ha llegado el momento de reaccionar. No podemos seguir aumentando aún más la distancia entre "los que mandan" y "los que obedecen". Es pecado promover el desafecto, la mutua exclusión o la pasividad. Jesús nos quería ver a todos despiertos, activos, colaborando con lucidez y responsabilidad.

José Antonio Pagola
Red evangelizadora BUENAS NOTICIAS Despierta la responsabilidad de los seguidores de Jesús. Pásalo.
30 de noviembre de 2014
1 Adviento (B)
Marcos 13, 33-37 


Una Iglesia despierta

Las primeras generaciones cristianas vivieron obsesionadas por la pronta venida de Jesús. El resucitado no podía tardar. Vivían tan atraídos por él que querían encontrarse de nuevo cuanto antes. Los problemas empezaron cuando vieron que el tiempo pasaba y la venida del Señor se demoraba.


Pronto se dieron cuenta de que esta tardanza encerraba un peligro mortal. Se podía apagar el primer ardor. Con el tiempo, aquellas pequeñas comunidades podían caer poco a poco en la indiferencia y el olvido. Les preocupaba una cosa: «Que, al llegar Cristo, nos encuentre dormidos».

La vigilancia se convirtió en la palabra clave. Los evangelios la repiten constantemente: «vigilad», «estad alerta», «vivid despiertos». Según Marcos, la orden de Jesús no es solo para los discípulos que le están escuchando. «Lo que os digo a vosotros lo digo a todos: Velad». No es una llamada más. La orden es para todos sus seguidores de todos los tiempos.

Han pasado veinte siglos de cristianismo. ¿Qué ha sido de esta orden de Jesús? ¿Cómo vivimos los cristianos de hoy? ¿Seguimos despiertos? ¿Se mantiene viva nuestra fe o se ha ido apagando en la indiferencia y la mediocridad?
¿No vemos que la Iglesia necesita un corazón nuevo? ¿No sentimos la necesidad de sacudirnos la apatía y el autoengaño? ¿No vamos a despertar lo mejor que hay en la Iglesia? ¿No vamos a reavivar esa fe humilde y limpia de tantos creyentes sencillos?

¿No hemos de recuperar el rostro vivo de Jesús, que atrae, llama, interpela y despierta? ¿Cómo podemos seguir hablando, escribiendo y discutiendo tanto de Cristo, sin que su persona nos enamore y trasforme un poco más? ¿No nos damos cuenta de que una Iglesia “dormida” a la que Jesucristo no seduce ni toca el corazón, es una Iglesia sin futuro, que se irá apagando y envejeciendo por falta de vida?
¿No sentimos la necesidad de despertar e intensificar nuestra relación con él? ¿Quién como él puede liberar nuestro cristianismo de la inmovilidad, de la inercia, del peso del pasado, de la falta de creatividad? ¿Quién podrá contagiarnos su alegría? ¿Quién nos dará su fuerza creadora y su vitalidad?

José Antonio Pagola
1 Domingo de Adviento – B (Marcos 13,33-37)