Ohizkoak dira holako liburuak erderaz. Euskeraz ere
astiro astiro badoaz gero eta gehiago agertzen: egunean eguneko ebanjelioa,
egun bakoitzari gogoetatxo bat gehituz. Kalean dago iadanik klaretarrena eta laster egongo ei da kalean jesuitena.
Klaretarren argitalpen apain honen gogoetak Santiago Agrelo gotzaiaren eskutik datoz, euskeraz Aitor Kamiruaga Miezak
jarrita. Bibliako testuak Euskal Herriko gotzainen aginduz diharduen
Elizbarruti arteko Liturgia euskeratzaile taldeak egindako itzulpenak dira. Irudiak
Maximino Cerezo Barreko jaunarenak.
Igandeko gogoetan irakurmen jainkotiarra edo lectio divina egiteko norabide edo
lagungarriak ere badakartza argitalpen honek.
Klaretarren edizio hau nazioartekoa da, hainbat
hizkuntzatan kaleratzen da Jaunaren Hitza zabaltzeko eta biziaz txertatzeko
asmotan.
4.50 eurotan eskuratu daiteke, edo bestela deitu 944 165 400 telefono zenbakira.
Jesuitek Mezulari argitaletxean ateratzen zuten eurena. Ihaz huts egin ostean, aurten barriro ere esku artean izango omen dugu 2015 urteari dagokiona.
Oraindino ez dakigu salneurria baina abendurako salgai egongo dala ziurtatu deuskue.
Pasiotarrek internet bidez eskaintzen dute eurena www.bidean.net web gunean. Hau bizkiaeraz ere lortu daiteke, euskara batuaz zein gazteleraz, baina zoritxarrez ez dauka ediziorik paperean edo luburuan.
Eskerrik asko eta zorionak guztioi!
Eskerrik asko eta zorionak guztioi!
No hay comentarios:
Publicar un comentario