Abenduko izarrak

sábado, 22 de junio de 2024

San Joan Bateatzailea

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.  

Errigoitin, Sallobanten, 11:00; Ajurian, 12:30; Ean etab


JOAN  BATEATZAILEAREN  EGUNA

SARRERA

         Egun on guztioi:
         Gaur, Eleizako liturjian, Joan Bateatzailearen festa haundia ospatzen dogu. Bera etorri zan Kristoren aurretik, bideak prestatzera, eta Jainkoaren erreinua oihukatzera.
         Bihotzak zabaldu, bizitzako pausuak onbideratu, bakoitzari deritxon zeregiña eta bete-beharra ondo eta zuzen bete, eta Jaungoikoa norberaren esparruan, gunean ondo hartu.
         Bat egin daiguzan gure otoitzak, gure ardurak, gure premiñak, eta Bateatzailearen ohoretan, ospatu daigun gaurko eukaristia.

Abestia : Zein gozo ta eder dan

DAMU-OTOITZA

Joanek eginiko deia barriro entzuten dogu gaur:  bihozbarritu zaiteze!
Errukiz betea dan Jaunari eskatzen deutsagu:

- Jesus Jauna, on egiten zeurea egin zenduana. Erruki Jauna
- Jesus Jauna, Aitaren esanera bizi izan zinena. Kristo erruki
- Jesus Jauna, Erreinua prestatzeko gonbidatzen gaituzuna.  Erruki Jauna


LEHENENGO IRAKURGAIA  -   Isaias 49, 1-3; 5, 6-7

         Jainkoak deitzen dautso bakotxari, eta emoten deutso eginkizun bat, betebehar bat. Joan Bateatzailea Jesusen aurrelaria izan zan.

Erantzun Salmoa 138

Esker onezko abestia dogu, Jainkoak gurekautan daukan ekimenaren sakontasuna ezagutzera garoaz.

Jaunaren Hitza, gure argia, gure bidea, gure bizia.

EBANJELIOA – Lukas 1, 57…

         Jainkoa beti dago presente bakoitzaren bizitzan. Maite gaitu, eta Berak bialtzen gaitu. Ze haundia dan, beren esanetara etorri, eta bizitza maitasunez bete.

HERRI OTOITZA

         Betidanik deitu deuskun Jainkoari, otoitz dagiogun, gure alde, eta munduko gizon-emakume guztien alde:

         - Eleizaren alde: Kristoren bideak prestau dagizan, eta egiaren                 autormena bildur barik emon dagian.  ESKATU  DEIOGUN  JAUNARI

         - Bateatzaileak hitzez eta bizitzaz, damu-bidea erakutsi euskun;   itzuli gure bihotzak, zure erreinuko bideetara. ESKATU  DEIOGUN  JAUNARI .

         - Gaur egun ere PROFETAK behar ditugu: Eleizan eta munduan zapalduak diranen egoerak salatu eta bardintasunaren eta anaitasunaren alde bultzatu gaizan. ESKATU  DEIOGUN  JAUNARI .

         - Otoitzean alkartu garanon alde: Joan Bateatzaileari jarraituz, Kristo Jaunarekin alkartzeko bidea erakutsi deiegun gure ingurukoei. ESKATU  DEIOGUN  JAUNARI .         

Jainko guztiz ahaltsu eta betikoa, emon egiguzuz eskatzen deutsuguzan ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AMAIERA

         Eukaristi honetan parte hartu dogunok, izan daigula poza eta adorea, Jainkoaren eta gizakien aurrean zuzen jokatzeko. Izan gaitezen Ebanjelioaren mezulariak, batez ere gure bizitzako egintzekaz. Jainkoa lagun dogula eta bere bedeinkapenaz.

Alkartuta goazen


Zeanuri: Altzuako San Joan baseliza edo ermitea
Ermita bardina Indalecio Ojangurenen argazkia
     

JOAN  BATEATZAILEAREN  EGUNA

SARRERA

         Egun on guztioi:
         Gaur, Eleizako liturjian, Joan Bateatzailearen festa haundia ospatzen dogu. Bera etorri zan Kristoren aurretik, bideak prestatzera, eta Jainkoaren erreinua oihukatzera.
         Hoy la liturgia nos pone mirando a una figura singular de la historia
de la salvación: es la figura del PRECURSOR, de Juan, el Bautista. Él, con la misión específica de SEÑALAR al Esperado, nos propone un estilo de vida necesario para acoger al que llega.
         Bat egin daiguzan gure otoitzak, gure ardurak, gure premiñak, eta Bateatzailearen ohoretan, ospatu daigun gaurko eukaristia.

Abestia : Zein gozo ta eder dan


DAMU-OTOITZA

Joanek eginiko deia barriro entzuten dogu gaur:  bihozbarritu zaiteze!
Errukiz betea dan Jaunari eskatzen deutsagu:

- Jesus Jauna, on egiten zeurea egin zenduana. Erruki Jauna
- Jesus Jauna, Aitaren esanera bizi izan zinena. Kristo erruki
- Jesus Jauna, Erreinua prestatzeko gonbidatzen gaituzuna.  Erruki Jauna


LEHENENGO IRAKURGAIA  -   Isaias 49, 1-3; 5, 6-7

         Jainkoak deitzen dautso bakotxari, eta emoten deutso eginkizun bat, betebehar bat. Joan Bateatzailea Jesusen aurrelaria izan zan.
         La misión del Siervo no es una misión política, su meta es la unión de todos los hijos de Dios. Sólo Dios es su fuerza

Erantzun Salmoa 138

Esker onezko abestia dogu, Jainkoak gurekautan daukan ekimenaren sakontasuna ezagutzera garoaz.
         El salmo 138 es una preciosa oración de un creyente para expresar su fe  en Dios.

Jaunaren Hitza, gure argia, gure bidea, gure bizia.

EBANJELIOA – Lukas 1, 57…      

         El evangelio de hoy narra el nacimiento de Juan  el Bautista, como intervención directa del mismo Dios.
         Jainkoa beti dago presente bakoitzaren bizitzan. Maite gaitu, eta Berak bialtzen gaitu. Ze haundia dan, beren esanetara etorri, eta bizitza maitasunez bete.

HERRI OTOITZA

         Betidanik deitu deuskun Jainkoari, otoitz dagiogun, gure alde, eta munduko gizon-emakume guztien alde:

         - Eleizaren alde: Kristoren bideak prestau dagizan, eta egiaren                 autormena bildur barik emon dagian.  ESKATU  DEIOGUN  JAUNARI

          - Para que en nuestra Iglesia y en nuestro mundo nunca nos falten PROFETAS que denuncien los males que acosan a los/as más débiles, y anuncien el proyecto de la fraternidad y de la igualdad. ESKATU  DEIOGUN  JAUNARI

       - Por tantas personas que viven en favor de los demás con una vida entregada, para que sientan y experimenten la fuerza del Espíritu de Jesús y nunca les falte nuestro apoyo y solidaridad.  ESKATU  DEIOGUN  JAUNARI

         - Otoitzean alkartu garanon alde: Joan Bateatzaileari jarraituz, Kristo Jaunarekin alkartzeko bidea erakutsi deiegun gure ingurukoei. ESKATU  DEIOGUN  JAUNARI .         

Jainko guztiz ahaltsu eta betikoa, emon egiguzuz eskatzen deutsuguzan ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AMAIERA

         Eukaristi honetan parte hartu dogunok, izan daigula poza eta adorea, Jainkoaren eta gizakien aurrean zuzen jokatzeko.
Juan  Bautista es el que “señala” al Salvador, para que cuantos lo deseen puedan encontrarse personalmente con Él. Ésta es también nuestra tarea y misión: indicar el camino para que otros hombres y mujeres se encuentren con el Salvador.
Izan gaitezen Ebanjelioaren mezulariak, batez ere gure bizitzako egintzekaz. Jainkoa lagun dogula eta bere bedeinkapenaz.

Alkartuta goazen


Bediako San Joan Bateatzailea parrokia
Bedia Indalecio Ojanguren argazkia
   

I   irakurgaia
Eguneko Meza
Is 49, 1-6
Atzerrien argi egiten zaitut.
Isaias Profetaren liburutik
Ugarteok, entzun! Urrutiko herriok, aditu!
Amaren sabeletik dei egin eustan Jaunak,
amaren erraietatik emon eustan izena.
Ezpata zorrotz egin eban nire ahoa,
bere kerizpean gorde ninduan; gezia lez zorrozturik,
gezi-ontzian sartu ninduan.
Eta esan eustan:
«Zu, Israel, neure morroi zara,
zeugan dot gorespena».
Nik neurekautan esaten neban:
«Alperrekoak nire nekeak;
hutsean erre ditut nire indarrak».
Baiña egiaz Jaunak eukan nire zuzenbidea;
nire Jainkoak eukan nire saria.
Orain hauxe diño Jaunak,
amaren sabeletik
bere serbitzurako deitu ninduanak,
Jakob Beragana biurtzeko
eta Israel batzeko;
izan ere, holakoxe ospea emon eustan Jaunak,
eta Jainkoa izan zan nire indarra.
Eta hau esan deust:
«Oso gitxi da zu nire serbitzari izatea,
Jakoben leiñuak eregiteko,
eta gelditzen diran israeldarrak herriratzeko.
Atzerrien argi egiten zaitut,
      nire salbamena
lurraren azken mugaraiño heldu daiten».


 erantzun-salmoa        Sal 138,1-3.13-14ab. 14c-15
 Gora Zu, Jauna,
hain harrigarriro egin nozulako.

Jauna, Zuk aztertzen nozu eta Zuk ezagutzen:
Zuk ba dakizu noiz jarten nazan, noiz jagiten.
 Urrundik ulertzen dituzu nire gogorakizunak,
noiz nabillen, noiz natzan, Zuk ikusten dozu,
nire bide guztiak ezagunak dituzu.   
 

Nire barrua Zeuk eratu dozu,
amaren sabelean Zeuk eio nozu.
 Gora Zu, hain arrigarriro egin nozulako,
Zuk egiñak hain miragarri diralako. 
 
Ederto ezagutzen zenduan nire barrua,
nire izatea ez jatzun ezkutua,
ezkutuan sortzen nintzala,
lur-barruan eioten nintzala

ebanjelioa                               Lk1, 57-66.80
Aleluia   Lk 1, 76
Aleluia.
Zu, haurra,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren arpegi-aurretik joango zara-ta
Hari bidea prestatzera.   

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik

Etorri jakon ordua Isabeli, eta semea izan eban. Entzun eben hauzokoak eta aideak Jaunak egin eutson erruki handia, eta zorionak emoten eutsoezan. Zortzigarren egunean, umea erdaintzera eroan eben eta Zakarias deitzen eutsoen, aitari lez. Amak, ostera esan eban: «Ez! Joan izango dau izena». Hareek, «Ez dozue zuen senitartean  inor, izen hori dauanik”
Orduan aitari kiñuka hasi jakozan, ea ze izen emon nahi eutson umeari. Eta harek, idatz-ol bat eskatu, eta idatzi eban: «Joan dau bere izena». Eta danak harrituta geratu ziran. Bapatean, askatu egin jakon mihina, eta berba egiten hasi zan eta Jaungoikoa goresten.
Bildurrak hartu ebazan hauzokoak; eta barri hau Judeako mendialde guztietan zabaldu zan.  Entzuten ebenak,  euren barruan gogoetan, honan iñoen: «Zer  izango ete da ume hau?» Jaungoikoaren eskua haregaz egoan-eta
Umea hazten joian, eta bizkortzen haren espiritua; eta basamortuan bizi izan zan, Israel-herriaren aurrean  agertu zan egunera arte.

Obako ermitea, Dima
Obako ermitea, Dima. Indalecio Ojanguren argazkia



PREFAZIOA   Bide-egilearen egitekoa



V.                 Jauna zuekin                                          R.   Eta zure espirituarekin
V.                 Gora bihotzak.                                       R.  Jaunagan daukaguz
V.        Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.           R   Egoki da eta zuzen

Egoki da, bai, eta zuzen

non-nahi  ta beti Zuri eskerrak emotea,
Jauna, Aita guztiz santu,
Jaungoiko ahalguztidun betiko  Orri,
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Beronen bide-egille eta amen semeetan handiena dan
Joan Bateatzailea ospatzean,
Zure mirarigarriak goresten ditugu.
Jaio-aurretik amaren sabelean pozez salto egin eban,
gizon-emakume guztien Salbatzailea etorri jakonean;
jaiotzan, barriz, poz haundia ekarri eutson munduari;
profeta guztien artean, bera bakarrik izan zan
Jainkoaren Bildotsa erakutsi ebana.
Berak bateatu eban Jordanen Bateoaren egilea
eta urari salbamen-indarra emon eutsona;
eta, bere odola isuriz,
autormenik ederrena emon eutson Kristo Jaunari.

Horregaitik, zeruko talde guztiekin,
lurrean beti eta beti goresten zaitugu,
Zuri, Jainko guztiz aundi Horri,
eten barik (esanez) kantatuz:
Santu, Santu, Santua…



JON BATEATZAILEA
BIGARREN AUKEREA

Sarrera

Lagunok, gaur Jon Bateatzailearen jaia ospatzeko alkartu gara I-ko ermita honetan.

Zakariasen eta Isabelen semea, Jesusen lengusu eta aurrelaria. Emakumeengandik jaiotako haundiena. Jordan ibaian Mesiasen etorrera gertatzeko bateatzen ebana.
Jon Bateatzailearen irudia gaur-gaurko irudia da. Bera lez, gu ere, Jesusi bideak prestatzera deituak gara, Jainkoaren erreinuaren etorrera gertatzera.

Berak Mesiasen etorrera iragarri eban. Eleizearen betebeharra bardina da: Gaur ere Jainkoa ez dala gizakiarekin ahaztu. Jainkoak gizakien artean diharduala  bizitza sortzen, salbamena eskeintzen  eta munduko pekatua kentzen iragartzea da Eleizaren betebeharra.
Hasi daigun Jon Bateatzailearen eguneko Eukaristia hau abesti bat abestuz.

Apost. egin 13,22-26

Pablok dinoskun lez, Jon Bateatzaileak argi eukan bera Mesiasen aurretik etorren mezulari bat zala. Guk ere, eta Eleizeak ere bai,  egin behar bardina daukagu: gizon-emakumeek Barri  Ona entzun  dagien bitarteko izan, mezulari izan.

Luk. 1,57

Ume baten jaiotza, Jon Bateatzailearen jaiotza, Jainkoak bere herriaren alde egiten dauan ekintza barri bat lez ulertzen dabe. Jainkoarengan konfiantza badaukagu eta fedezko begiekin begiratzen badogu, gaur ere ikusiko ditugu Jainkoak gizakien alde egiten diarduan ekintza ugari.

Herri otoitza

Senideok: Jesusen bideak urratzera Jon Bateatzailea bialdu eban Jainkoari egin deiogun otoitz.

            - Eleizaren alde, gure munduan Jainkoak nahi izango leukezan erara ez dagozan gauzak, Jon Bateatzaileak lez, askatasunez eta bildur barik salatu dagizan. Eskatu deiogun Jaunari.
            - Eleizeak ahalegin haundi bat egin dagian bere eleiztarren fedea gaurkotzen eta sendotzen; eta gaur egun eleiza mailan emon behar diran aldakuntzak emoteko ez dagian bildurrik izan. Eskatu deiogun Jaunari.
            - Hemen alkarturik aurkitzen gareanon alde: Ospatzen gabiltzan Eukaristia honetan parte hartzeak gure fedea sendotu eta Jesusen testigu zintzo egin gagizan I.-ko gure herrian. Eskatu deiogun Jaunari.

Entzun, Jainko Aita, Jon Bateatzailearen bitartez aurkeztu deutsuguzan eskariok. Jesukristo gure Jaun eta Lagunaren bitartez. Amen.

Amaiera:

Gugan, gure eleizan eta gure herrian erre behar diran txarkeria guztiak erre dagizala San Juan suak. Eta bizi garean sasoi barri honeitan gugandik, kristauongandik, itxaroten diran frutu barriak, bai eleizan, bai familian eta baita gure herri mailan ere emoteko prestatu gaitezala.

No hay comentarios: