Domekan Familia Ospakizuna

domingo, 9 de noviembre de 2014

Jesus azaldu ipuin eta antzerkiz: Bibiñe Pujana

Bibiñe Pujana zeaniztarrak arteztu dau "Jesus azaldu ipuin eta antzerkiz" tailerra Durangon ospatu dan IV. eta V.  bikarietako familia pastoraltza, katekista eta gazte animatzaileen heziketa jardunaldian.

Bibiñek uretotako esperientzia dauka eskolak emoten, Zeani antzerki taldean eta ipuinak kontetan. Berez eukan dohaia landu eta erregistro ezbardinetan azaltzeko kapaz da.

Horretaz gain, Zeanuriko Andra Mariko boluntarioa da eta bere lanbideko eta zaletasuneko dohaiok ondo bideratu dauz gaztetxoen artean Jesusen barri emoteko eta Familia Eukaristiatan, antzerkitxoak erabiliz, ospakizunak aberastuteko.

Euskal Herriko kontuak erabiliz eta Jonasen istorioa aprobetxatuz, ipuin eta antzerki tailerreko partaideak ekinean jarri ditu, giro ezin hobean.

Zorionak emotea merezi dau heziketa jardunaldi hau eratu dabenei. Dantza eta plegaria eta barrukotasunari eskeinitako beste tailer bi be landu dira, bi-biak zoragarriak.


No hay comentarios: