Bosgarrena

domingo, 11 de mayo de 2025

Mundaka: 100 lagun arineketan Santa Katalinaren alde


Musutruk alkarteak deituta, gaur goizean, euria arren, ehun lagun alkartu dira, adin ezbardinetakoak, 1.000 metro egiteko arineketan Errekatik Santa Katalina ermitara. Bertan egin dabe senide argazkia. Eta holan emon deutsoe jarraipena hile honetan egin dabezan ekintzei ermitaren balioa eta jagotea eskertu eta aintzat hartzeko. Eskerrik asko antolatzaileei eta zorionak parte hartzaileei!

Convocados por la asociación Musutruk, esta mañana, a pesar de la lluvia, un centenar de personas de diferentes edades se han reunido para recorrer 1.000 metros de Erreka a la ermita de Santa Catalina. Allí se ha hecho la foto de familia. Y así ha dado continuidad a las acciones que han llevado a cabo este mes para agradecer y reconocer el valor de la ermita y su cuidado. ¡Gracias a los organizadores y enhorabuena a los participantes!



1.300 bisitari lau egunetan Santa Katalina ermitan

Arrakasta itzela izan dau egunotan Mundakako Santa Katalina ermitea bisitatzeko aukereak. Antzolatzaileen esanetan, 1.300 bisitari izan dauz ermiteak lau egunotan.

Bisitaldi gidatuak doan Santa Katalina ermitan


Klikatu irudian bideoa entzuteko

Egunotan bisitaldi gitatuak doan dagoz Mundakako Santa Katalina ermitea ezagutzeko. Orain arte Kepa Ormaetxea ermitazainak zabalik ixten eban egun batzutan atea barrukaldea ikusteko, baina burdinezko hesia itxita, segurtasuna bermatzeko. Orain boluntario talde batek hainbat ekintza osagarri prestau ditu ermitaren alde. Euregana jo dogu eta Txabo Araguesegaz barriketaldi bat izan dogu...



1. Nondik sortu zan ideia santa katalina ermita laguntzeko?


Musutruk Mundaka kirol-kultur elkarte bat da herrian sortuta, herri hobe
bat egiteko asmoz.
Erronka hori lortzeko aktibitate desberdinak antolatuko ditugu (karrerak,
hitzaldiak,entrenamenduak, kontzertuak …) laguntasuna,elkartasuna eta talde lana bultzatuz.
Normalean gure ekintzak dohainik izango dira, noizean behin donazio
bat egitea proposatuko dugu gauza on baterako.
Prest gaude pertsona zein elkarte desberdinekin elkarlana egiteko gure
helburua lortzeko.
Hator gurekin. Erdu gugaz.
Esker anitz.

2. Ekimen bat bisita gidatuak doan dira. Ze harrera izan dabe?

Bai musutruk, doan dira, debalde. Gitxi gora behera 100 lagun sartu dira zabaldu dogun egunero.

3. Beste ekimana herri lasterketa bat, mila bat, ermitan amaitzeko. Noiz izango da? Zelan emon izena?

Aurkezken bezala lasterketa solidario bat eta jokuak Santa Katalinan.
Maiatzaren 11 n goizeko 10 tan. Mundakan. Mundakarrentzat.

4. Beste proiekturik bai zuen taldean? Noizko?

⁠Uda baino lehen hitzaldi bi. Osasuna eta prebentzioa.

Eskerrik asko Txabo zure denporagaitik!
Badakizue, asteburu luze honetan aukera dozue ermita zoragarri hau bisitazteko eta bere sekretuak ezagutzeko.

Gehiago jakiteko klikatu hemen:



No hay comentarios: