Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

lunes, 15 de mayo de 2023

San Isidro

San Isidro mezea 2022

Meza Murueta, Forua, Ibarrangelu, Kortezubi, Arteaga, Lumo, Ibarruri, Gorozikan...

San Isidrori buruz gehiago jakiteko klik berton.

Jai honetako liturgia lagungarriak.


MAIATZAREN 15ean SAN ISIDRO


         

              Senideok: Isidro santuaren jaia ospatzen dogu gaur, pozik eta alaitasun handiz ospatu ere, Eliza osoarekin bat eginik. Berau dogu-ta geure Zaindaria, kristau-elkarte honen eredu eta laguntzailea. Gizon honek zintzo egin eban Ebanjelioko bidea, eta Jainkoarekin bizi da betiko zorionean.  Santuek argi egiten deuskue bizitzako bideetan eta laguntzaile ditugu eguneroko arazoetan. Ospatu daigun, bada, fede handiz eta esker onez Isidro santuaren oroipen pozgarria.

San Isidro ermitea. Zeanuri

Damu-otoitza

Ospakizun honen hasieratik
jarri gaitezen, senideok, Jaunaren aurrean.
Berak deitu gaitu gaur elkartean jai hau ospatzera,
eta batzarraren erdian dogu Bera geurekin.
Biziaren Hitza eta Ogia emongo dauskuz,
eguneroko bidean argi eta indar izan dagiguzan.
Eskatu deiogun lehen lehenik geure pekatuen parkamena. (Isilunea).

-       Jesus Jauna, Zugan sinesten dabenen indar zaituguna: Erruki, Jauna.
-       Jesus Jauna, zure jarraitzaileen itxaropen zarena: Kristo, erruki.
-       Jesus Jauna, Zugan bizi diranei betiko bizia emoten deutsezuna: Erruki, Jauna.

              Erruki dakigula...

Otoitza

Jainko Jauna,
Isidro nekazari santuaren umiltasunean
Kristogaz bate gindako bizitza isilaren eredua
emon deuskuzu;
egizu, gure eguneroko lanak
geroago ta gizakoiago bihurtu dagiala gure mundua,
eta, aldi berean, gorespena emon deiola zure izenari.
Zure Seme Jesukristo.

Ebanjelioa

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 15, 1-8)

            Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Neu naz egiazko mahatsondoa, eta nire Aita da nekazaria. Nigan fruturik emoten ez dauan aihena inausi egiten dau Aitak, eta frutua emoten dauana garbitu eta muskildu, frutu gehiago emon dagian. Zuek garbi zagoze dagoaneko, Nik adierazo deutsuedan berbeari esker. Zagoze Nigan, Ni zuekan lez. Aihenak berez, mahatsondoan ez badago, fruturik emon ezin dauan lez, ezta zuek ere, Nigan ez bazagoze.
            Neu naz mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait Nigan badago, Ni haregan lez, horrek frutu asko emoten dau; Ni barik ezin dozue-eta ezer egin. Nigan ez dagoana kanpora botaten dabe, ebagi eta ihartzen dan aihena lez; gero, batu, sutara bota eta erre egiten dabe.
            Nigan bazagoze eta nire berbak zuekan badagoz, eskatu gura dozuena eta izango dozue. Honetan azaltzen da nire Aitaren aintza: zuek, nire ikasle izanik, frutu asko emotean».

Jainko-herriaren otoitza

              Senideok: Eskatu eta emongo jakula esan deusku Jesusek. Aurkeztu deioguzan, bada, geure eskariak Jainko Aitari, Isidro santua otoitzean lagun dogula.
 
-       Eliza osoarentzat: Santuen oroipenak sinesmenean zintzo irauten eta maitasunean gogotsu bizitzen lagun deiskun, eskatu daiogun Jaunari.
-       ...-ko gure herriaren alde eta bertan bizi garan guztion alde: gazte eta heldu, haur eta gurasoentzat; familientzat; herri-agintari, elkarte eta gizarte-erakunde guztientzat, eska daiogun Jaunari.
-       Gure herriko kristau elkartearen alde: gure fedea pozik bizi daigun eta familietan nahiz eskola eta beste azalpen guztietan fede hori haur eta gazteei egoki adierazten jakin daigun, eskatu daiogun Jaunari.
-       Gure artean nahiz edonon sufritzen eta oinazetan dagozanen alde; gaixorik eta larrialdian aurkitzen diranen alde, eskatu daiogun Jaunari.
-       Ospakizun honetan batuta gagozenon alde: Isidro santuaren jai honek batasunean eta elkar maitasunean aurrera eragin gaizan, eskatu daiogun Jaunari.

              Onartu, Jainko Aita, zeure herriaren eskariak: isuri egizu guregan eta mundu osoarengan zure maitasun Espiritua. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

Oparigaien gaineko otoitza

Hona hemen, Jauna, ogi eta ardao honeek:
Isidro nekazari santuak lez,
gizon emakumeak bere izerdiz emonazo deutsoz lurrari;
onartu egizuz eta santu egin.
Jesukristo.

Jaunartze ondorengo otoitza

Iguzu, Jauna,
hartu dogun sakramentu hau
maitasun handi baten hazia izan dedila gugan;
eta, gaur gogoratzen dogun Isidro santuaren antzera,
gure eguneroko ogia
geure anai-arrebakin banatzen jakin dagigula.
Jesukristo.

San Isidro



San Isidro 1080 inguruan jaio zan Madrilen.
Etxe behartsukoa zanez, oso txikitandik hasi behar izan eban beharrean.
Umezurtz gelditu zalarik, Ivan de Vargas zeritxan batek morroi hartu eban.
Oso isila ei zan, danentzat atsegina, behartsuentzat bihozbera eta eskuzabala eta oso jainkozalea.
Ez ei zan lanera joaten, oso goizetik Mezea egunero entzun barik, Gregorio XV.a aita santuak, kanonizatzean esan ebanez.

Holan, otoitz bihurtu ei eban eguneko lana.

Holako jokabideak laneko lagunen bekaitza edo inbidia biztu eban eta guzurrezko salaketa ugari egin eben Isidroren kontra; honek , ostera, kemen handiz jasaten ebazan irain hareek eta gogoz parkatzen eutsien.
Torrelagunako neska bategaz, Maria Toribiagaz, ezkondu zan.
Elezaharrak dinoenez, mirariak ere egin ebazan: aitzur-kolpe batez ur-iturria atara, lapikoan egosten egoan jatekoa behartsuari emon eta lapikoak beteta jarraitu…

Soloko lana itxi eta eta otoitzean zebilela salatu ei eben behin nagusiaren aurrean; egia ete zan ikustean joatean, Isidroren lana aingeruek egina aurkitu ei eben. Horregaitik jartzen jako aingerua idi-pareagaz irudietan.

1130ean hil zan.

Dionisio Amundarain: Ebanjelioa, 706-707. or.