Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 7 de mayo de 2019

Pazkoako 4. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 

Irakurgaiak euskeraz.









PAZKOKO IV. DOMEKEA (C)
Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna
Sorterriko Bokazinoen Eguna
«EMON BAIETZA JAINKOAREN AMETSARI»


SARRERAKO OHARRA

          Pazko aldiko laugarren domeka honetan, Jesus Artzain On lez ikusten dogu. Bere bizia emon dau, guk Bizia izan dagigun.

          Jesukristoren artzaintza onartzeak, babes barik edo galduta dagozanen artzain izateko deia zabaltzen deusku.

 Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguneko goiburuak hauxe diñosku:: «Emon baietza Jainkoaren ametsari». Jainkoaren deiari erantzun eta bere atzetik jarraitu, jakinik Jesus Bera dogula bidelagun.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

 ABESTIA: Abestu dagigun danok, misterio....

 

ABADEAREN AGURRA


          Bere Espirituaren indarrez, Artzain Onaren eskutik betiko Bizira garoazan Jaungoiko Aita egon bedi zuekin.

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik


          Eukaristia hastean, eskatu deiogun Jaungoikoari, gure bateo egunean jaso genduzan maitasuna eta fedea barritu dagizala gugan.

URAZ bedeinkatu aurretik


Hartuko dogu ura pozik...    Azkenean, abadeak dino:

          Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.

__________________________________________________________________________

(Ondorengo formulea nahiago bada...)

§         Danak anai-arreba lez ikusten laguntzen deuskun Argia zara. Erruki, Jauna.
§         Zureganako bidea erakusten deuskuzu, bizitzarako indarra emonez. Kristo, erruki.
§         Askatasunez betetzen gaituzu, geure kristau bokazinoaren arabera ibili gaitezan. E. J

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 13, 14. 43-52:

            Jesusen testigu bik -Paulok eta Bernabek- adoretsu iragarten dabe Jesusen Barri Ona: judeguen artean lehenengo, eta jentilen artean gero.

Erantzun-Salmoa:  99. Salmoa

            Pertsona fededun batek, Jainkoaren familiko sentitzen dalako, izadi guztiarekin poztasunez beterik Jainkoa goresten dau.

 "Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari..."

Apk 7, 9. 14b-17:

            Irakurgai honetan aitatzen jakun "Jaungoikoaren Bildotsa" Jesus Artzain Ona dogu. Berak eroaten dau Jaungoikoaren Herri Barria ur bizien iturrietara eta larra onetara.

Jn 10, 27-30:

            Entzun dagiguzan, orain, Jesus Artzain Onaren berbak. Baina, aurretik, "Aleluia" abestuz goratu dagigun Jauna.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Konfiantza beteaz, aurkeztu daioguzan Jaungoiko Aitari gure beharrizanak, beti entzuten deusku eta. Hauxe erantzungo dogu: Etor bedi zure Erreinua!

§         Gure Elizbarrutiaren alde: Espirituaren indarraz, Jaungoikoaren Berban konfiantza osoa izan dagian eta munduko beharrizanak kontuan hartu daizan. Egin dagigun otoitz.

§         Gure gizartearen alde: danon artean bakea, alkarrizketea eta adiskidetasuna landu daiguzan. Egin dagigun otoitz.

§         Jainkoaren deiari erantzunaz bokazinoak sortu daitezan Elizan;  bai  laiko, abade edo erlisioso, danon artean mundu zuzenago bat eraiki dagigun. Egin dagigun otoitz.

§         Gure parrokiaren alde: Aitaren maitasuna erakutsiz, behartsuenak onartzeko gauza izan gaitezan. Egin dagigun otoitz

          Jauna, gure Jaungoikoa, entzun gure otoitza; egizu, zure Semeari jarraituz, zure borondatea gero eta zintzoago bete dagigula. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.



AZKEN AGURRA

            Senideok, leku guztietan agertu dagigula Jesus dala gure Artzain Ona, Haren bideak jarraitzean aurkitzen ditugula poza eta salbamena.

            "Jesus, munduko Argia..."
















PAZKOKO IV. DOMEKEA (C)
Jornada Mundial de Oración por las Vocaciones
Jornada de Vocaciones Nativas
«DI “SÍ” AL SUEÑO DE DIOS»

SARRERAKO OHARRA

          Pazko aldiko laugarren domeka honetan, Jesus Artzain On lez ikusten dogu. Bere bizia emon dau, guk Bizia izan dagigun.
          Jesukristoren artzaintza onartzeak, babes barik edo galduta dagozanen artzain izateko deia zabaltzen deusku.

La Jornada Mundial de Oración por las Vocaciones  tiene como lema «Di Sí al sueño de Dios». Quien responde a la llamada de Dios y le sigue descubre que, a pesar de su debilidad, el amor del Señor es más grande y fuerte.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

 ABESTIA: Abestu dagigun danok, misterio....

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Bere Espirituaren indarrez, Artzain Onaren eskutik betiko Bizira garoazan Jaungoiko Aita egon bedi zuekin.

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

 

          Pidamos al empezar la eucaristía que Dios renueve en nosotros la gracia de su amor y de fe que recibimos en nuestro bautismo, y que ahora conmemoramos recibiendo la aspersión del agua bendecida.

URAZ bedeinkatu aurretik


Hartuko dogu ura pozik...    Azkenean, abadeak dino:

          Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.

(Ondorengo formulea nahiago bada...)
§         Danak anai-arreba lez ikusten laguntzen deuskun Argia zara. Erruki, Jauna.
§         Zureganako bidea erakusten deuskuzu, bizitzarako indarra emonez. Kristo, erruki.
§         Askatasunez betetzen gaituzu, geure kristau bokazinoaren arabera ibili gaitezan. E. J.

 


HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 13, 14. 43-52:

            Jesusen testigu bik -Paulok eta Bernabek- adoretsu iragarten dabe Jesusen Barri Ona: judeguen artean lehenengo, eta jentilen artean gero.
            La Palabra de Dios es para Pablo y Bernabé fuego que devora los corazones. Ellos tienen prisa de dar testimonio y nos animan a ser constantes en la fe y en el seguimiento de Jesús.

Erantzun-Salmoa:  99. Salmoa

            Pertsona fededun batek, Jainkoaren familiko sentitzen dalako, izadi guztiarekin poztasunez beterik Jainkoa goresten dau.
            El salmista canta a Yaveh porque se siente miembro del pueblo de Dios
 "Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari..."

Apk 7, 9. 14b-17:

            Irakurgai honetan aitatzen jakun "Jaungoikoaren Bildotsa" Jesus Artzain Ona dogu. Berak eroaten dau Jaungoikoaren Herri Barria ur bizien iturrietara eta larra onetara.
            Sin miedo podemos mirar el futuro. En la casa del Padre hay lugar para todos los que creen que Jesús es el señor. No vamos al vacío: los brazos del  Padre nos esperan.

Jn 10, 27-30:

            Escuchar la Palabra de Jesús es signo de que pertenecemos a su Reino.
            Escuchemos al Buen Pastor: El conoce a las ovejas y da la vida por ellas.
            Entzun dagiguzan, orain, Jesus Artzain Onaren berbak. Baina, aurretik, "Aleluia" abestuz goratu dagigun Jauna.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Konfiantza beteaz, aurkeztu daioguzan Jaungoiko Aitari gure beharrizanak, beti entzuten deusku eta. Hauxe erantzungo dogu: Etor bedi zure Erreinua!

§         Gure Elizbarrutiaren alde: Espirituaren indarraz, Jaungoikoaren Berban konfiantza osoa izan dagian eta munduko beharrizanak kontuan hartu daizan. Egin dagigun otoitz.

§         Jainkoaren deiari erantzunaz bokazinoak sortu daitezan Elizan;  bai  laiko, abade edo erlisioso, danon artean mundu zuzenago bat eraiki dagigun. Egin dagigun otoitz.

§         Por todos los cristianos, para que la fe en Dios Padre nos haga capaces de reconocer a los demás como verdaderos hermanos. Egin dagigun otoitz.

§         Por nuestra comunidad parroquial, para que mostrando el Amor del Padre seamos capaces de acoger a los más necesitados. Egin dagigun otoitz.

          Jauna, gure Jaungoikoa, entzun gure otoitza; egizu, zure Semeari jarraituz, zure borondatea gero eta zintzoago bete dagigula. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.



AZKEN AGURRA

            Senideok, leku guztietan agertu dagigula Jesus dala gure Artzain Ona, Haren bideak jarraitzean aurkitzen ditugula poza eta salbamena.
            El Buen Pastor nos invita a proclamar  el Reino de Dios, desde nuestra situación. Tenemos que dar un testimonio valiente y generoso. Que la eucaristía que hemos celebrado nos dé fuerzas, para cumplir nuestra misión.

            "Jesus, munduko Argia..."



 
















PAZKOKO IV. DOMEKEA






            Apostoluen Eginetatik (Ap Eg 13, 14. 43‑52)



      Egun hareetan, Paulo eta Bernabe, Perjen zehar, Pisidiako Antiokiara heldu ziran; zapatuz sinagogan sartu eta han jesarri ziran.

      Judegu eta Jaungoikoa gurtzen eben proselito askok jarraitu eutsen; eta Paulok eta Bernabek, hareekin berba eginez, berotu egin ebezan, Jaungoikoaren graziari zintzo jarraitu egioen.

      Hurrengo zapatuan, ia herri osoa batu zan Jaungoikoaren berbea entzuteko. Jentetza ha ikusita, judeguak bekaitzez bete ziran, eta irainka erantzuten eutsoen Paulok esaten ebanari. Orduan, Paulok eta Bernabek adoretsu berba egin eben:

      «Beharrezkoa genduan, lehenengo zuoi iragartea Jaungoikoaren berbea; baina berba hau ezetsi eta zuok betiko bizitzarako gai ez zareela erabagiten dozuen ezkero, atzerrietara goaz, Jaunak hauxe agindu deusku‑ta: "Atzerrien argitzat jarten zaitut, lurraren bazterreraino nire salbamena izan zaitezan"».

Jentilak poztu egin ziran hau entzutean, eta Jaunaren berbea goresten eben; eta betiko bizitzarako ziranak sinistu egin eben.

      Jaunaren berbea zabaltzen joian herrialde guzti haretan. Baina judeguak berotu egin ebezan handikien arteko emakume jainkozale batzuk eta herriko jaun­txoak; eta Paulo eta Bernaberen kontra erasoaldia sortu eben, eta euren mugetatik bota egin ebezan. Honeek, euren oinetako hutsa hareen aurka astinduta, Ikoniora joan ziran. Ikasleak, barriz, pozez eta Espiritu Santuaz beterik gelditu ziran.    



Erantzun-salmoa        Sal 99, 2. 3. 5




Jaunaren herri gara

eta Haren larrako artalde.

edo

 Aleluia.



      Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,

Jaunari zerbitzu alai egiozue,

Haren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze.

      Jakizue Jauna dala Jainko,

Berak egin gaitu, Berarenak gara,

Beraren herri eta larreko artalde.

      Onbera dalako Jauna,

Haren maitasuna betiraino,

Haren leialtasuna mendeen mendeetaraino.



            Apokalipsis liburutik (Apk 7,9.14b-17)



      Nik, Joanek, talde handi bat ikusi neban, inok zenbatu ezin-halakoa, enda eta leinu, herri eta hizkuntza guztietakoa, haulkiaren eta Bildotsaren aurrean zutunik, zuriz jantzita, eta palma-adarrak eskuetan.

      Eta zaharretako batek esan eustan: “Honeek nekaldi handitik datozenak dira. Bildotsaren odoletan garbitu eta zuritu dabez euren jantziak. Horregaitik dagoz Jaungoikoaren haulki-aurrean, eta gau eta egun gurtu egiten dabe bere jauretxean; eta haulkian jesarrita dagoana euren artean biziko da.

      “Ez dabe izango gehiago ez goserik, ez egarririk; ez ditu joko, ez eguzkiak, ez sargoriak”. Haulki-aurrean dagoan bildotsa “izango dabelako artzain, eta Berak eraongo ditu ur bizien iturrietara. Eta Jaungoikoak sikatuko ditu hareen begietako negarranpuluak”.



Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 10, 27‑30)



      Aldi haretan, Jesusek honan esan eban: «Nire ardiak entzuten dabe nire abotsa; Nik ezagutzen dodaz, eta eurak atzetik jatortaz. Eta betiko bizia emoten deutset; ez dira betiko galduko, eta ez deustaz inork eskutik kenduko.

      Horreek emon eustazan Aita, beste danak baino haundiagoa da; eta inork ere ezin daikez kendu nire Aitaren eskuetatik. Aita eta biok bat gara».















                                                                          

No hay comentarios: