Bosgarrena

viernes, 9 de mayo de 2025

Joseba Segura gotzain jauna bosgarren bikaritzako arduradunakaz

 


Maiatzaren 8an, Gernikako Andra Mari parrokian hasi zan batzarra. Haiserako otoitzaren ostean, Estrella Moreno IDTPko zuznedariak sarrera bat egin bean sinodaltasuna Pastoral Barruti mailan landuz. Bertaratru ziran 25 lagun Lea-Artibai, Mundaka-Bermeo eta Gernikaldeko talde ministerialetako laiko, erlijioso eta abadeak, eta EBIko  Markinako Bera Kruz, Bermeoko Sagrado Corazón eta San Fideleko ordezkariak, Ondarruko Arrantza Eskola eta Kirstau Eskolako Gernikako Mertzedetako ikastetxekoak.


Azalpen teorikoaren ostean, talde lana egon zan erronka honeek zelan gauzatu parrokia, eskualde eta ikastetxeetan.

Errealitate ezbardin eta erritmoak kontuan izanik, batzar orokorrean barriro partekatu zan gogoeta. Norabidea argi dago, sinodaltasuna landu eta bizi. 

Bigarren txandan alkarrizketa bizi aberasgarria izan zan Gotzain jauna eta pastoral eragileen artean.


 Ahal eta gura izan ebenek, senide arteko bazkaritxo bat konpartitu ebem giro lasaian eskualdeko jattexe baten.

Batzarra amaitu ostean, kide batzuk astia hartu eben etorri ezin dagobe abade jubilatuari kuku bat egiteko.



No hay comentarios: