Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 3 de noviembre de 2019

Igorreko parrokiak bi etxebizitza sozial egingo ditu elizaren ondoan


Marianisten antzinako bizilekua, sakristauaren etxebizitzan birgaitze-lanak egiten ari da. Iker Ugarteren erreportaje bat DEIAn.

Igorreko parrokiak bi etxebizitza sozial prestatuko ditu elizaren ondoan dagoen eraikin zahar batean. Hain zuzen ere, elizari erantsita dagoen ehun urteko etxea, marianisten antzinako bizilekua, eta, oraintsuago, sakristauaren etxebizitza izan dena, hutsik egon da 10 urte baino gehiagoz eta orain erabilera desberdin bat eman nahi diote parrokiatik. Azken urteotan, eraikin hau hondatzen joan da gutxinaka. Gainera, 2018ko abenduaren 10ean izandako sutearen ondorioz, birgaitu egin behar izan dute osorik. Helburua oso argi dago, eta Jose Mari Kortazar, arratiako apaizak dioen bezala, “ondoren alokairuko etxebizitza sozial gisa erabiltzeko” ari dira lanean. Aste honetan hasi dira obrak egiten eta eraikina bi zatitan banatuko da. Zentzu honetan, bi etxebizitza eraiki-tzen ari dira. Bakoitzak, egongela, sukaldea, bainugela eta logela handi bat izango ditu.

Logela hauetan “ohe bat baino gehiago jartzeko aukera izango da, eta familia batentzako lekua egongo da”, diote elizatik. Horrela, literak edo beharren arabera logela hauek antolatzeko aukera desberdinak izango dituzte, beti, han biziko diren pertsonen ongizatea kontutan edukiz. Gainera, horietako batek baratzea izango du, barazkiak landatzeko aukera emanez. Proiektu hau martxan jartzeko dirua elizak jarri du, eta dena prest dagoenean, alokairu biak Alokabideren bitartez kudeatzea da ideia. “Beraiek ikusiko dute ze behar dauden eta gestioak Alokabidek egitea uste dugu dela onena”, dio Kortazarrek. Proiektu hau Igorreko parrokiatik sustatu da eta helburua batez ere, beharrean dauden pertsonei laguntzea da. Horregatik bi etxebizitza prestatzen ari dira eta ez lehen zegoen bezala, dena lotuta. “Oso handia zen etxea eta pentsatu genuen bi familiarentzako lekua bazegoela”.
Beste helburuetako bat eraikina baldintza onetan egotea da. Lan horretan urte asko daramatzate. Horrela 2012. urtean, teila hautsiak eta itogin larriak zituen estalkia edo kubierta birgaitu zen. Bi urte geroago, sotanoa gaitzen da, organo artisau-tailer bat instalatzeko eta, horrela, hiru lanpostu sortzeko. 2015. urtean bigarren solairua konpondu zuten, kapera, bulegoak eta bilera gela erabat berrituz. Kortazarrek azaltzen duen moduan, orain dela urte ba-tzuk “lehen solairua gaitzeko gestioak ugaritu ziren eta Igorreko Udalari etxebizitza sozial bat ezartzeko aukera ere eskaintzen zaio, baina aukera horrek ez du aurrera egiten”.

Pasa den urtean, abenduaren 10ean, “etxea erretzen saiatu ziren, Eliza bera arriskuan jarriz. Ertzaintzaren, Udaltzainaren eta bizilagunen esku-hartze azkarrak kalte handiagoak saihestu zituen. Pausu guzti horiek eman ondoren, maiatzaren 10ean, obra-baimena eskatu zen etxebizitza birgaitzeko eta etxebizitza sozial gisa alokairuan uzteko. Udalak aste honetan bertan hasiko diren obren premisoa eman du eta martxan dago jada proiektua.


Igorre: parroquia rehabilita la antigua vivienda de la sacristana

La centenaria casa anexa a la parroquia de Igorre, antigua residencia de los marianistas y, más recientemente, la vivienda de la sacristana, ha estado desocupada y deteriorándose durante más de 10 años. El incendio provocado en la misma, el pasado 10 de diciembre de 2018, ha llevado a la necesidad de su rehabilitación para posterior uso como vivienda social en alquiler. Esta semana se han iniciado las obras.

Igorreko parrokiari erantsitako ehun urteko etxea, marianisten antzinako bizilekua, eta, oraintsuago, sakristauaren etxebizitza, hutsik egon da 10 urte baino gehiagoz eta hondatzen. 2018ko abenduaren 10ean izandako sutearen ondorioz, birgaitu egin behar izan dute, ondoren alokairuko etxebizitza sozial gisa erabiltzeko. Aste honetan hasi dira obrak egiten.

El Correo Español 2019.10.18



El año 2012 se llevó a cabo la rehabilitación de la cubierta que tenía multitud de tejas rotas y graves goteras.



 El año 2014 se habilita el sotano para instalar un taller artesanal de organería y crear así tres puestos de trabajo.

El año 2015 se arregla el segundo piso, renovando totalmente la capilla, despachos, sala de reuniones...


Se multiplican las gestiones para habilitar el primer piso. Incluso se le ofrece la oportunidad al Ayuntamiento de Igorre para implementar una vivienda social, oportunidad que declina.

El 10 de diciembre de 2018 intentan incendiar el piso poniendo en peligro la misma Iglesia. La rápida intervención de ertzaintza, municipales y vecinos evita daños mayores.

El 10 de mayo de 2019 se solicita permiso de obra para rehabilitar la vivienda y dejarla como vivienda social en alquiler.

Tras más de cuatro meses, el ayuntamiento concede el premiso de obras que se incian ya esta misma semana.



2012. urtean, teila hautsiak eta itogin larriak zituen estalkia edo kubierta birgaitu zen. 

2014an, sotanoa gaitzen da organo artisau-tailer bat instalatzeko eta, horrela, hiru lanpostu sortzeko.


2015. urtean bigarren solairua konpondu zuten, kapera, bulegoak, bilera gela erabat berrituz...



Lehen solairua gaitzeko gestioak ugaritu egin dira. Igorreko Udalari etxebizitza sozial bat ezartzeko aukera ere eskaintzen zaio, baina aukera horrek ez du aurrera egiten.


2018ko abenduaren 10ean etxea erretzen saiatu ziren, Eliza bera arriskuan jarriz. Ertzaintzaren, Udaltzainaren eta bizilagunen esku-hartze azkarrak kalte handiagoak saihesten ditu.


2019ko maiatzaren 10ean, obra-baimena eskatu zen etxebizitza birgaitzeko eta etxebizitza sozial gisa alokairuan uzteko.


Lau hilabete baino gehiago igaro ondoren, udalak aste honetan bertan hasiko diren obren premisoa eman du.

No hay comentarios: