Zeanuriko kanpaiak

jueves, 14 de noviembre de 2019

Pobreen Eguna 2019



Frantzisko Aita Santuaren mezua Pobreen III. Mundu Jardunaldirako 
Mensaje del Papa Francisco para la tercera Jornada Mundial de los Pobres
Bertsoak: Pobreziak baditu


 


Pobreziak baditu
hamaika aurpegi,
zuk esango deustazu
ez bada hau egi:
gaixo, zahar, etorkin
ume sarriegi,
pobrea baztertuta
ta gu harroegi?

“Hutsik ez esperantzak
inoiz pobreari”
salmoak dinoskuna
ahaztu dogu sarri
Frantziskok Erromatik
gogoratu barri:
fedea ekintzetan
danon bizigarri.

Politika agorran
ez zaitez geratu,
berba askoren ordez
eskua luzatu,
senide pobreari
maitez begiratu:
barru espiritua
landu ta ospatu!  
 

Frantzisko Aita Santuaren mezua Pobreen III. Mundu Jardunaldirako


Pobreen esperantzea ez da sekula kamustuko.

1. "Pobreen esperantzea ez da sekula kamustuko" (Sal 9,19). Salmoaren berbek gaurkotasun ikaragarria daukie. Egia sakon bat adierazten dabe, fedeak sendo itsasten dauana batez be pobreen bihotzean: bueltatzea injustiziak, sufrimintuak eta bizitzako prekariedadeak galduazo daben esperantzea.

Salmo-egileak ondo azaltzen dau pobrearen izaerea eta zapaltzailearen harrokeria (cf. 10,1-10); Jaungoikoaren epaiketea aldarrikatzen dau, justizia berrezarri eta bidegabekeria gainditu daiten (cf. 10,14-15). Salmo-egilearen berbetan barriro egiten da gizaldietan zehar gure egunetara arte errepikatu dan itauna: zelan jasan leike Jaungoikoak desbardintasun hau? Zelan itxi leike pobrea umiliatua izan daiten, haren laguntzan esku hartu barik? Zelan ixten dau zapaltzaileak bizitza zoriontsua euki daian, noiz eta haren portaerea zigortu egin beharko litzatekeenean, hain zuzen pobrearen sufrimintuaren aurrean?

Salmo hori garapen ekonomiko handiko une batean sortu zan, non, askotan gertatu ohi danez, desoreka sozial handiak be eragin ziran. Injustiziak pobre moltzo handi bat sortu eban, eta hareen egoerak are larriagoa zirudian pribilegiadu gitxi batzuk lortutako aberastasunagaz alderatzen zanean. Egile sagraduak, egoera hori ikusirik, errealismoz eta egiaz beteriko irudi bat marrazten deusku.

Garai hatan jente harroak, Jaungoikoaren bape zentzun bakoak, jazarri egiten ebazan pobreak, euken gitxia bera be kenduta esklabutzan ixteko. Gaur gauzak ez dira oso desbardinak. Krisi ekonomikoak ez dau ekidin jente moltzo handi bat aberastea, nahiz eta hori ohiz kanpokoa egiten jakun sarritan, gure hirietako kaleetan ikusten dogunean hainbeste pobre beharrezkorik ez daukiena eta batzuetan ganera txarto tratauak eta esplotauak diranean. Gogora jatorkuz Apokalipsiko berbak: "Zuk dinozu: 'aberatsa naz, aberastu egin naz; eta ez daukat ezeren beharrizanik'; eta ez dakizu dohakabea zarala, lastimea emotekoa, itsua eta biluzia" (Ap 3,17). Aurrera doaz gizaldiak, baina aberats eta pobre izaera ez da aldatzen, historiako esperientziak ezer irakatsi ez baleusku lez. Salmoko berbek, beraz, ez dabe iragana hizpide, ezpada gure oraina, Jaungoikoaren epaiketearen zain dagoana.

2. Gaur izendatu bear doguz, baita, milioika gizon, emakume, gazte eta umek jasan behar dabezan esklabutza-modu ugariak.

Egunero ikusten doguz familia batzuk, euren lurraldea itxi behar dabenak beste leku batzuetan bizibidea topetako; umezurtzak, gurasoak galdu dabezanak edo gaurasoakandik bortxaz bananduak izan diranak esplotazino basati bategaitik;  errealizazino profesionalaren bila dabilzan gazteak, zeinei galarazten baijake lanerako sarbidea politika ekonomiko itsuakaitik; indarkeria-mota askotako biktimak, hasi protituzinotik eta amaitu drogetan, euren izakerearen sakonenean umiliauak. Zelan ahaztu, ganera, milioika etorkinak, ezkutuko interes askoren biktima diranak, sarritan helburu politikoakaz erabiliak diranak, zeinei ukatzen baijake solidaridadea eta bardintasuna? Eta zer esan baztertuta eta etxe barik dagozan pertsona ugariez, gure hurietako kaleetan hara-hona dabilzanez?

Sarritan ikusten doguz pobreak zabortegietan errefusako eta alperreko gauzak batzen, ahorako edo jazteko zeozer topau guran. Giza zabortegiaren parte eurek be bihurturik, hondakin edo sastar modura tratauak dira, bape erru sentiminturik ez daukiela eskandalu horren konplize diranek. Orokorrean gizarteko parasitutzat joak, pobreei ez jake parkatzen ezta euren pobrezia be. Jentea beti dago erne pobreak epaitzeko. Ez jake ixten ez kikiltzen ez adorea galtzen; beti dira joak mehatxu edo ezgaitzat, beste barik pobreak diralako.

Drama ondino areagotzeko, ez jake ixten miseriaren tunelaren azkena ikusten. Ailegau da jendea teorizatu eta etsaitasunezko arkitektura bat egitera, euren presentzia begien bistatik kentzeko, baita kaleetan be, azkenengo daukiezan harrera-lekuak. Huriaren alde batetik bestera dabilz, itxaronez lortzea lan bat, etxe bat, txera apur bat... Eskeintzen jaken aukera oro argitasun-erreinu bat bihurtzen da; halandabe, are gitxienez justizia egon beharko leukeen tokian, sarritan ikusten da euren kontra egiten dala arbitrariedadearen indarkeriagaz. Behartuta dagoz ordu amaigabez lan egitera errukibako eguzkipean garaiko frutuak batzen, baina soldata barregarri bat emoten jake ordaintzat; ez daukie segurtasunik lanean ezta giza baldintzarik be, besteen bardin sentitzeko adina. Hareentzat ez dago langabezi laguntzarik, kalteordainik, ezta gaixo jartzeko aukerarik be.

Salmo-egileak errealismo gordinez deskribatzen dau aberatsen jarrerea, pobreak lumatzen: "Pobrearen zelatan dagoz lapurretan egiteko, euren sareetan jausiazota" (cf. Sal 10,9). Aberantzentzat ehiza-jardunaren modukoa da, non pobreak inguratuak, harrapauak eta esklabu bihurtuak diran. Halako egoeretan, askok itxi egiten dabez bihotzak eta ikustezin bihurtu gura leukie. Halan, askotan ikusten doguz pobre ugari erretorikaz tratauak eta nazkaz soportauak. Garden modura bihurtzen dira eta euren ahotsek ez daukie indarrik ez sendotasunik gizartean. Gizon-emakume horreek gero eta arrotzagoak dira gure etxeen artean eta gero eta baztertuagoak gure auzoetan.

3. Salmoak tristeziazko testuinguru bat deskribatzen dau, pobreek jasan behar daben injustiziak, sufrimintuak eta samintasunak eragindakoa. Halandabe, pobrearen definizino eder bat emoten deusku. Pobrea da "Nagusiagan konfiatzen dauana" (cf. v. 11), ziur dagoalako Jaungoikoak ez dauala sekula abandonauko. Pobrea, Eskrituran, konfiantzaren gizon-emakumea da. Egile sagraduak konfiantza horren arrazoia be emoten dau: pobreak "ezagutzen dau bere Nagusia" (cf. ibid.), eta Bibliako hizkeran "ezagutze" horrek txera eta maitasunezko hartuemona adierazten dau.

Beraz, deskripzino benetan ikaragarri bat emoten deusku, sekula imajinauko ez geunkena. Alabaina, horrek erakusten dau zer handitasun daukan Jaungoikoak pobre bat aurkitzen dauanean. Bere indar sortzaileak gainditu egiten dau giza esperientzia oro eta haragitu egiten da pertsona konkretu horrez dauan "gomutan" (cf. v. 13). Jaungoikoagango konfiantza hori, abandonaua ez izatearen ziurtasun hori, da hain zuzen esperantza bizten dauana. Pobreak badaki Jaungoinkoak ezin dauala abandonau; horregaitik, beti bizi da ondo gogoratuko dauan Jaungoiko horren presentzian. Hagandiko laguntza gaurko sufrimintu-egoeratik harago doa, liberazino-bide bat marraztuz bihotza eraldatzeko, laguntza horrek sakonenean eusten deutsolako.

4. Jaungoikoak pobreen alde egiten dauan ekintzaren deskripzinoa lelo amaibako bat da Eskritura Sagraduan. Jaungoikoa da "entzun", "esku hartu", "babestu", "defendidu", "erredimidu", "salbau" egiten dauana. Azken baten, pobreak sekula ez dau aurkituko Jaungoikoa hotz edo isil bere otoitzaren aurrean. Jaungoikoa da justizia egiten dauana eta ahazten ez dauana (cf. Sal 40,18; 70,6); izan be, Jaungoikoa pobrearentzat babesleku bat da eta beti hurreratzen da pobreei laguntzen (cf. Sal 10,14).

Harresi asko altzau leikez eta sarrerako ateak gotortu norbere aberastasunakaz seguru sentitzeko ilusioarekin, kanpoan gelditzen diranen kaltean. Baina ez da izango beti holan. "Jaungoikoaren egunak", profetek deskribatzen daben lez (cf. Am 5,18; Is 2-56; Jl 1-3), suntsitu egingo ditu herrialdeen artean eregitako hesiak eta gitxi batzuen harrokeriaren ordez askoren solidaridadea ezarriko dau. Milioika pertsonak bizi daben bazterketa-egoerak ezingo dau iraun luzaro. Hareen deiadarra handitzen doa eta lurbira osora heltzen da. Primo Mazzolarik idatzi eban lez: "Pobreak gure injustizien kontrako akabubako protesta bat dira; pobrea bolborategi bat da. Sua ematen badeutsazu, munduak eztanda egingo dau".

5. Ezin jako lepoa emon Eskritura Sagraduak pobreei egiten deutsen preminazko deia. Nora be begiratzen dan, Jaungoikoaren Berbeak adierazten dau pobreak dirala bizitzeko beharrezkoa ez daukienak, besteen menpe dagozalako. Pobreak dira zapaldua, umila, lurrean belauniko dagoana. Halandaguztibe, pobre moltzo ikaragarri honen aurrean, Jesus ez zan bildur izan hareetako bakotxagaz identifikatzeko: "Honeetako bategaz egin zenduen bakotxean, nire anai-arreba txikienetako bategaz, nigaz egin zenduen" (Mt 25,40). Identifikazino horretatik aldentzea Ebanjelioa faltsutzea da eta errebelazinoa ahultzea. Jesusek errebelau gura izan eban Jaungoikoa hori da: Aita eskuzabala, errukiorra, bere ontasun eta grazian agorrezina, esperantza emoten deutsena batez be ilusino barik eta etorkizun barik dagozanei.

Ezinbestean nabarmendu beharra dago eze zorionerako bideak -zeitzuekaz inaugurau eban Jesusek Jaungoikoaren Erreinuaren predikazinoa- adierazpen honegaz hasten dirala: "Zorionekoak pobreak" (Lc 6,20). Iragarpen paradoxiko horren zentzuna da pobreena dala, hain zuzen, Jaungoikoaren Erreinua, hari harrera egiteko egoeran dagozalako. Zenbat pobre aurkitzen dogun egunero gure inguruan! Batzuetan badirudi denboraren joanak eta zibilizazinoaren konkistek aregotu egin dabela euren kopurua, urritu beharrean. Badoaz gizaldiak, eta zorionbide ebanjelikoa gero eta paradoxikoagoa dirudi; pobreak gero eta pobreago dira, eta gaurko egunean ugariago dira oraindik. Baina Jesusek pobreak erdigunean jarriz inaugurau dau bere Erreinua eta esan gura deuskuna da hauxe: berak inaugurau egin dau Erreinua, baina guri, bere jarraitzaileei, konfiatu deusku Erreinu hori gauzatzea, geure eskuetan hartuz pobreei esperantza emoteko ardurea. Beharrezkoa da, batez be gurea lako garai batean, esperantzea indartzea eta konfiantzea sendotzea. Eginkizun hori ezin dau gitxietsi kristau komunidadeak. Horren pentzuan dago sinesgarri egitea gure iragarpena eta kristinauen lekukotasuna.

6. Eleizeak pobreakandik hur egon behar dau, eta eleiztarrak nazinoen artean zabaldu behar dira, helburutzat hartuz ez ixtea inor arrotz edo baztertua sentidu daiten, Eleizeak danak batu behar ditu-eta salbazino-bide komun baten. Pobreen errealidadeak behartzen gaitu ezelan be ez aldentzera hareekan sufritzen ari dan Jaungoikoaren Gorputzetik. Hobeto esan, dei egiten jaku pobreen gorputza ikutzera, besteen zerbitzuan konprometiduz benetako ebanjelizazinoari ekitera. Pobreen promozinoa, baita promozino soziala be, ez da Ebanjelioaren iragarpenetik kanpo dagoan konpromisoa; aitzitik, agirian ixten dau kristau fedearen errealismoa eta fede horren baliozkotasun historikoa. Jesusegango fedeari bizia emoten deutson maitasunak ez dau ixten Jesusen jarraitzaileak indibibualismo itogarri batean batu daitezen, intimidade espiritualeko eremuetan ezkutauta, bizitza sozialean bape eragin barik (cf. Exhort. ap. Evangelii gaudium, 183).

Oraintsu deitoratu dogu pobreen apostol handi baten heriotza, Jean Vanier-ena, zeinak bere lanagaz bide barriak zabaldu ebazan pertsona baztertuen promozinorako. Jean Vanierrek Jaungoikoagandik jaso eban, doe modura, bere bizitza osoa dedikatzea ezgaitasun larriko gizon-emakumeen alde, zeintzuk gizarteak bazterrean izten baiditu sarritan. Bera izan zan gure "alboko ateko santua"; bere berotasunagaz gazte asko batu ebazan inguruan, gizon eta emakumeak, eta hareek, euren eguneroko konpromisoagaz, maitasuna emon eta irribarrea itzuli eutsen pertsona ahul eta hauskor askori, horreei eskainiz benetako salbazino "ontzi" bat bazterketaren eta bakardadearen kontra. Gazteen lekukotza horrek aldatu egin dau pertsona askoren bizitzea eta munduari lagundu deutso beste begi batzukaz begiratzen pertsona ahulen eta hauskorrenei. Pobreen deiadarra entzuna izan da eta esperantza apurtuezina sortu dau, amodio konkretu baten zeinu ikusgai eta ikukorrak ernez, gaur egun be ezagutu geinkezanak.

7. "Aukera egitea azkenengoen alde, gizarteak baztertzen eta arbuiatzen dituenen alde" (ibid., 195), hori lehentasunezko aukerea da Kristoren jarraitzaileentzat, aukera hori egin beharra daukie, gura ez badabe Eleizearen sinesgarritasuna saldu eta gura badabe benetako esperantzea emon defentsa bako hainbeste pertsonari. Pertsona horreengan, kristau karidadea gauzatu egiten da, ze pertsona horreen sufrimintuaz errukitzen danak indarra hartzen dau Kristoren maitasunagaz eta kemena emoten deutso Ebanjelioaren iragarpenari.

Mundu Jardunaldia atxaki dala, eta batez be eguneroko bizitza arruntean, kristau-konpromisoa ez da bakarrik laguntza-ekintzak gauzatzea, nahiz eta txalogarriak eta beharrezkoak diran, ezpadaze jo behar dau arreta osoa eskeintzera arazoak daukiezan pertsona guztiei. "Maitasunezko arreta hori pobreen aldeko benetako kezka baten hasierea da" (ibi., 199), hareen benetako onaren bila. Ez da erreza kristau-esperantzaren lekukoak izatea kultura kontsumista eta baztertzailezko testuinguru batean, non handitu gura baida azalekoa eta hutsala dan ongizatea. Beharrezkoa da pentsaera-aldaketa bat, berraurkitzeko funtsezkoa dana eta gorputza eta benetakotasuna emoteko Jaungoikoaren Erreinuaren iragarpenari.

Esperantzea kontsolazinoaren bidez be komunikatzen da, eta hori egiten da pobreei lagun eginez ez une batean, berotasunez beterik, ezpadaze denboran luzatzen dan konpromiso bategaz. Pobreek benetako esperantzea daukie ez gu pozik ikusten gaituenean gure denboraren apur bat emon deutsegulako, ezpadaze gure sakrifizioan doako maitasun-egintza bat ikusten dabenean, ordainsaririk bilatzen ez dauana.

8.  Boluntario ugariei -zeinek sarritan daukien lehenengoak izatearen meritua pobreen aldeko ardura honen garrantziaz jabetzen- eskatzen deutset areagotu daiela euren dedikazinoa. Anai-arreba maiteok: bultzatzen zaituet topatzen dozuen pobre bakotxagan deskubritzera hak benetan behar dauana: ez gelditzera lehenengo beharrizan materialaren aurrean, ezpadaze harago joatera, hareen bihotzen ezkutuan dagoan ontasuna deskubritzeko, arreta jarriz euren kulturan eta euren adierazpen-moduetan, holan benetako anai-alkarrizketa bat sortu ahal daiten. Alde batera itxi daiguzan ikuspegi ideologiko edo politikoetatik datozan banaketak, jarri daigun begiradea funtsezkoan, zeinak ez baidau behar berba askorik, ezpadaze maitasunezko begirada bat eta esku luzatu bat. Ez eizue sekula ahaztu eze "pobreek sufritzen daben diskriminazino txarrena dala arreta espiritualaren falta" (ibi., 200).

Ezer baino lehen, pobreek Jaungoikoaren beharrizana daukie, haren maitasunarena; eta maitasun hori ikusgai bihurtzen da euren ondoan bizi diran pertsona santuei esker, zeinek euren bizitzen singletasunean adierazten eta nabarmentzen daben kristau-maitasunaren indarra. Jaungoikoak bide asko eta tresna amaibakoak erabiltzen ditu pertsonen bihotzera ailegetako. Jakina, pobreek gugana hurreratzen dira baita jatekoa banatzen deutsegulako, baina benetan behar dabena eskeintzen deutsagun plater berotik edo ogitartekotik harago doa. Pobreek gure eskuak behar dabez barriro zutuntzeko, gure bihotzak barriro sentitzeko txeraren berotasuna, gure presentzia bakardadea gainditzeko. Sinpleki, maitasuna behar dabe.

9. Batzuetan gitxi behar da esperantzea itzultzeko: nahikoa da gelditzea, irribarre egitea, entzutea. Egun bategaitik itxi daiguzan alde batera estadistikak; pobreak ez dira zenbaki batzuk, euren atxakian obra eta proiektuen alardea egiteko. Topatzera joan beharreko pertsonak ditugu pobreak: bakarrik dagozan gazteak edo zaharrak dira, gure etxera gonbidatu geinkezanak jatekoa partekatzera; gizon, emakume eta umeak dira, adiskidetasun-berba bat itxaroten dabenak. Pobreek salbatu egiten gaitue, Jesukristoren aurpegia aurkitzeko aukerea emoten deuskuelako.

Munduaren begietan, ez dirudi arrazoizkoa pentsatzea pobreziak eta behartasunak salbazino-indarra euki leikienik; alabaina, horixe erakusten deusku Apostoluak hau dinoanean: "Pobreen artean ez dago giza gauzetan jakintsu diran asko, ezta ahaltsu asko, ezta aristokrata asko; ezpadaze munduko ergela aukeratu dau Jaungoikoak jakintsuak umiliatzeko, munduko ahula aukeratu dau Jaungoikoak ahaltsua umiliatzeko. Are gehiago, behe mailako jentea, mezpretxugarria dana, ezertarako kontetan ez dauana, aukeratu dau kontetan dauana anulatzeko, halan inor ez daiten harropuztu Jaungoikoaren aurrean" (1 Co 1,26-29). Giza begiakaz ez da lortzen indar salbagarri hori ikustea; ostera, fedearen begiakaz lanean ikus daiteke indar hori eta norbere buruagan sentitu. Bidean doan Jaungoiko Herriaren bihotzean indar salbagarri hori dago taupaka, inor baztertzen ez dauana eta danak batzen dituana pobreak ezagutzera eta maitatzera zuzendutako benetako konbertsino-peregrinazino batean.

10. Jaungoikoak ez dau abandonetan bere bila dabilana eta laguntza eskatzen deutsona; "ez dau ahazten pobreen deiadarra" (Sal 9,13), bere belarriak erne dagozalako hareen ahotsa entzuteko. Pobrearen esperantzeak aurre egiten deutse heriotza-egoerei, badakialako bereziki maitatzen dauala Jaungoikoak, eta holan lortzen dau garaitzea sufrimintua eta bazterketa. Pobre izateak ez deutso kentzen Jaungoikoagandik jaso dauan duintasuna; bizi da jakinik Jaungoikoak berak itzuliko deutsola bete-betean duintasun hori, Jaungoikoa ez dalako ezaxola bere seme-alaba ahulenen zoriaren aurrean; aitzitik, jabetzen da euren nahi eta minez eta hartzen ditu bere eskuetan, eta indarra eta adorea emoten deutse (cf. Sal 10,14). Pobrearen esperantzea sendotu egiten da, ziur dagoalako Jaungoikoak hartuko dauala, hagan aurkituko dauala benetako justizia, hark indartu egingo deutsala bihotza maitatzen jarraitzeko (cf. Sal 10,17).

Jesusen jarraitzaileei baldintza bat jartzen jake ebanjelizatzaile koherenteak izateko: esperantza-zeinu ikugarriak ereitea. Kristau-komunidade guztiei, eta pobreei esperantzea eta kontsolamintua eroan beharra sentitzen daben guztiei, eskatzen deutset konprometidu daitezela, Mundu Jardunaldi honek askogan indartu ahal daian borondatea, aktiboki lan egiteko inor sentidu ez daiten hurtasun eta solidaridade barik. Bidean lagun izan daiguzala profetaren berba honeek, bestelako etorkizun bat iragarten dabenak: "Zuei, nire izenaren beldur zarienoi, argi egingo deutsue justiziazko eguzki batek eta osasuna aurkituko dozue eguzki horren itzalean" (Mal 3,20).

Batikanoan, 2019ko ekainaren 13an

Paduako San Antonioaren memoria liturgikoan

Frantzisko



Mensaje del Papa Francisco para la tercera Jornada Mundial de los Pobres

La esperanza de los pobres nunca se frustrará

Pobreen itxaropenak ezin huts egin

1. «La esperanza de los pobres nunca se frustrará» (Sal 9,19). Las palabras del salmo se presentan con una actualidad increíble. Ellas expresan una verdad profunda que la fe logra imprimir sobre todo en el corazón de los más pobres: devolver la esperanza perdida a causa de la injusticia, el sufrimiento y la precariedad de la vida.
El salmista describe la condición del pobre y la arrogancia del que lo oprime (cf. 10,1-10); invoca el juicio de Dios para que se restablezca la justicia y se supere la iniquidad (cf. 10,14-15). Es como si en sus palabras volviese de nuevo la pregunta que se ha repetido a lo largo de los siglos hasta nuestros días: ¿cómo puede Dios tolerar esta disparidad? ¿Cómo puede permitir que el pobre sea humillado, sin intervenir para ayudarlo? ¿Por qué permite que quien oprime tenga una vida feliz mientras su comportamiento debería ser condenado precisamente ante el sufrimiento del pobre?

Este salmo se compuso en un momento de gran desarrollo económico que, como suele suceder, también produjo fuertes desequilibrios sociales. La inequidad generó un numeroso grupo de indigentes, cuya condición parecía aún más dramática cuando se comparaba con la riqueza alcanzada por unos pocos privilegiados. El autor sagrado, observando esta situación, dibuja un cuadro lleno de realismo y verdad.

Era una época en la que la gente arrogante y sin ningún sentido de Dios perseguía a los pobres para apoderarse incluso de lo poco que tenían y reducirlos a la esclavitud. Hoy no es muy diferente. La crisis económica no ha impedido a muchos grupos de personas un enriquecimiento que con frecuencia aparece aún más anómalo si vemos en las calles de nuestras ciudades el ingente número de pobres que carecen de lo necesario y que en ocasiones son además maltratados y explotados. Vuelven a la mente las palabras del Apocalipsis: «Tú dices: “soy rico, me he enriquecido; y no tengo necesidad de nada”; y no sabes que tú eres desgraciado, digno de lástima, ciego y desnudo» (Ap 3,17). Pasan los siglos, pero la condición de ricos y pobres se mantiene inalterada, como si la experiencia de la historia no nos hubiera enseñado nada. Las palabras del salmo, por lo tanto, no se refieren al pasado, sino a nuestro presente, expuesto al juicio de Dios.

2. También hoy debemos nombrar las numerosas formas de nuevas esclavitudes a las que están sometidos millones de hombres, mujeres, jóvenes y niños.

Todos los días nos encontramos con familias que se ven obligadas a abandonar su tierra para buscar formas de subsistencia en otros lugares; huérfanos que han perdido a sus padres o que han sido separados violentamente de ellos a causa de una brutal explotación; jóvenes en busca de una realización profesional a los que se les impide el acceso al trabajo a causa de políticas económicas miopes; víctimas de tantas formas de violencia, desde la prostitución hasta las drogas, y humilladas en lo más profundo de su ser. ¿Cómo olvidar, además, a los millones de inmigrantes víctimas de tantos intereses ocultos, tan a menudo instrumentalizados con fines políticos, a los que se les niega la solidaridad y la igualdad? ¿Y qué decir de las numerosas personas marginadas y sin hogar que deambulan por las calles de nuestras ciudades?

Con frecuencia vemos a los pobres en los vertederos recogiendo el producto del descarte y de lo superfluo, para encontrar algo que comer o con qué vestirse. Convertidos ellos mismos en parte de un vertedero humano son tratados como desperdicios, sin que exista ningún sentimiento de culpa por parte de aquellos que son cómplices en este escándalo. Considerados generalmente como parásitos de la sociedad, a los pobres no se les perdona ni siquiera su pobreza. Se está siempre alerta para juzgarlos. No pueden permitirse ser tímidos o desanimarse; son vistos como una amenaza o gente incapaz, sólo porque son pobres.

Para aumentar el drama, no se les permite ver el final del túnel de la miseria. Se ha llegado hasta el punto de teorizar y realizar una arquitectura hostil para deshacerse de su presencia, incluso en las calles, últimos lugares de acogida. Deambulan de una parte a otra de la ciudad, esperando conseguir un trabajo, una casa, un poco de afecto... Cualquier posibilidad que se les ofrezca se convierte en un rayo de luz; sin embargo, incluso donde debería existir al menos la justicia, a menudo se comprueba el ensañamiento en su contra mediante la violencia de la arbitrariedad. Se ven obligados a trabajar horas interminables bajo el sol abrasador para cosechar los frutos de la estación, pero se les recompensa con una paga irrisoria; no tienen seguridad en el trabajo ni condiciones humanas que les permitan sentirse iguales a los demás. Para ellos no existe el subsidio de desempleo, indemnizaciones, ni siquiera la posibilidad de enfermarse.

El salmista describe con crudo realismo la actitud de los ricos que despojan a los pobres: «Están al acecho del pobre para robarle, arrastrándolo a sus redes» (cf. Sal 10,9). Es como si para ellos se tratara de una jornada de caza, en la que los pobres son acorralados, capturados y hechos esclavos. En una condición como esta, el corazón de muchos se cierra y se afianza el deseo de volverse invisibles. Así, vemos a menudo a una multitud de pobres tratados con retórica y soportados con fastidio. Ellos se vuelven como transparentes y sus voces ya no tienen fuerza ni consistencia en la sociedad. Hombres y mujeres cada vez más extraños entre nuestras casas y marginados en nuestros barrios.

3. El contexto que el salmo describe se tiñe de tristeza por la injusticia, el sufrimiento y la amargura que afecta a los pobres. A pesar de ello, se ofrece una hermosa definición del pobre. Él es aquel que «confía en el Señor» (cf. v. 11), porque tiene la certeza de que nunca será abandonado. El pobre, en la Escritura, es el hombre de la confianza. El autor sagrado brinda también el motivo de esta confianza: él “conoce a su Señor” (cf. ibíd.), y en el lenguaje bíblico este “conocer” indica una relación personal de afecto y amor.
Estamos ante una descripción realmente impresionante que nunca nos hubiéramos imaginado. Sin embargo, esto no hace sino manifestar la grandeza de Dios cuando se encuentra con un pobre. Su fuerza creadora supera toda expectativa humana y se hace realidad en el “recuerdo” que él tiene de esa persona concreta (cf. v. 13). Es precisamente esta confianza en el Señor, esta certeza de no ser abandonado, la que invita a la esperanza. El pobre sabe que Dios no puede abandonarlo; por eso vive siempre en la presencia de ese Dios que lo recuerda. Su ayuda va más allá de la condición actual de sufrimiento para trazar un camino de liberación que transforma el corazón, porque lo sostiene en lo más profundo.
4. La descripción de la acción de Dios en favor de los pobres es un estribillo permanente en la Sagrada Escritura. Él es aquel que “escucha”, “interviene”, “protege”, “defiende”, “redime”, “salva”... En definitiva, el pobre nunca encontrará a Dios indiferente o silencioso ante su oración. Dios es aquel que hace justicia y no olvida (cf. Sal 40,18; 70,6); de hecho, es para él un refugio y no deja de acudir en su ayuda (cf. Sal 10,14).
Se pueden alzar muchos muros y bloquear las puertas de entrada con la ilusión de sentirse seguros con las propias riquezas en detrimento de los que se quedan afuera. No será así para siempre. El “día del Señor”, tal como es descrito por los profetas (cf. Am 5,18; Is 2-5; Jl 1-3), destruirá las barreras construidas entre los países y sustituirá la arrogancia de unos pocos por la solidaridad de muchos. La condición de marginación en la que se ven inmersas millones de personas no podrá durar mucho tiempo. Su grito aumenta y alcanza a toda la tierra. Como escribió D. Primo Mazzolari: «El pobre es una protesta continua contra nuestras injusticias; el pobre es un polvorín. Si le das fuego, el mundo estallará».
5. No hay forma de eludir la llamada apremiante que la Sagrada Escritura confía a los pobres. Dondequiera que se mire, la Palabra de Dios indica que los pobres son aquellos que no disponen de lo necesario para vivir porque dependen de los demás. Ellos son el oprimido, el humilde, el que está postrado en tierra. Aun así, ante esta multitud innumerable de indigentes, Jesús no tuvo miedo de identificarse con cada uno de ellos: «Cada vez que lo hicisteis con uno de estos, mis hermanos más pequeños, conmigo lo hicisteis» (Mt 25,40). Huir de esta identificación equivale a falsificar el Evangelio y atenuar la revelación. El Dios que Jesús quiso revelar es éste: un Padre generoso, misericordioso, inagotable en su bondad y gracia, que ofrece esperanza sobre todo a los que están desilusionados y privados de futuro.
¿Cómo no destacar que las bienaventuranzas, con las que Jesús inauguró la predicación del Reino de Dios, se abren con esta expresión: «Bienaventurados los pobres» (Lc 6,20)? El sentido de este anuncio paradójico es que el Reino de Dios pertenece precisamente a los pobres, porque están en condiciones de recibirlo. ¡Cuántas personas pobres encontramos cada día! A veces parece que el paso del tiempo y las conquistas de la civilización aumentan su número en vez de disminuirlo. Pasan los siglos, y la bienaventuranza evangélica parece cada vez más paradójica; los pobres son cada vez más pobres, y hoy día lo son aún más. Pero Jesús, que ha inaugurado su Reino poniendo en el centro a los pobres, quiere decirnos precisamente esto: Él ha inaugurado, pero nos ha confiado a nosotros, sus discípulos, la tarea de llevarlo adelante, asumiendo la responsabilidad de dar esperanza a los pobres. Es necesario, sobre todo en una época como la nuestra, reavivar la esperanza y restaurar la confianza. Es un programa que la comunidad cristiana no puede subestimar. De esto depende que sea creíble nuestro anuncio y el testimonio de los cristianos.
6. La Iglesia, estando cercana a los pobres, se reconoce como un pueblo extendido entre tantas naciones cuya vocación es la de no permitir que nadie se sienta extraño o excluido, porque implica a todos en un camino común de salvación. La condición de los pobres obliga a no distanciarse de ninguna manera del Cuerpo del Señor que sufre en ellos. Más bien, estamos llamados a tocar su carne para comprometernos en primera persona en un servicio que constituye auténtica evangelización. La promoción de los pobres, también en lo social, no es un compromiso externo al anuncio del Evangelio, por el contrario, pone de manifiesto el realismo de la fe cristiana y su validez histórica. El amor que da vida a la fe en Jesús no permite que sus discípulos se encierren en un individualismo asfixiante, soterrado en segmentos de intimidad espiritual, sin ninguna influencia en la vida social (cf. Exhort. ap. Evangelii gaudium, 183).
Hace poco hemos llorado la muerte de un gran apóstol de los pobres, Jean Vanier, quien con su dedicación logró abrir nuevos caminos a la labor de promoción de las personas marginadas. Jean Vanier recibió de Dios el don de dedicar toda su vida a los hermanos y hermanas con discapacidades graves, a quienes la sociedad a menudo tiende a excluir. Fue un “santo de la puerta de al lado” de la nuestra; con su entusiasmo supo congregar en torno suyo a muchos jóvenes, hombres y mujeres, que con su compromiso cotidiano dieron amor y devolvieron la sonrisa a muchas personas débiles y frágiles, ofreciéndoles una verdadera “arca” de salvación contra la marginación y la soledad. Este testimonio suyo ha cambiado la vida de muchas personas y ha ayudado al mundo a mirar con otros ojos a las personas más débiles y frágiles. El grito de los pobres ha sido escuchado y ha producido una esperanza inquebrantable, generando signos visibles y tangibles de un amor concreto que también hoy podemos reconocer.
7. «La opción por los últimos, por aquellos que la sociedad descarta y desecha» (ibíd., 195) es una opción prioritaria que los discípulos de Cristo están llamados a realizar para no traicionar la credibilidad de la Iglesia y dar esperanza efectiva a tantas personas indefensas. En ellas, la caridad cristiana encuentra su verificación, porque quien se compadece de sus sufrimientos con el amor de Cristo recibe fuerza y confiere vigor al anuncio del Evangelio.
El compromiso de los cristianos, con ocasión de esta Jornada Mundial y sobre todo en la vida ordinaria de cada día, no consiste sólo en iniciativas de asistencia que, si bien son encomiables y necesarias, deben tender a incrementar en cada uno la plena atención que le es debida a cada persona que se encuentra en dificultad. «Esta atención amante es el inicio de una verdadera preocupación» (ibíd., 199) por los pobres en la búsqueda de su verdadero bien. No es fácil ser testigos de la esperanza cristiana en el contexto de una cultura consumista y de descarte, orientada a acrecentar el bienestar superficial y efímero. Es necesario un cambio de mentalidad para redescubrir lo esencial y darle cuerpo y efectividad al anuncio del Reino de Dios.
La esperanza se comunica también a través de la consolación, que se realiza acompañando a los pobres no por un momento, cargado de entusiasmo, sino con un compromiso que se prolonga en el tiempo. Los pobres obtienen una esperanza verdadera no cuando nos ven complacidos por haberles dado un poco de nuestro tiempo, sino cuando reconocen en nuestro sacrificio un acto de amor gratuito que no busca recompensa.
8. A los numerosos voluntarios, que muchas veces tienen el mérito de ser los primeros en haber intuido la importancia de esta preocupación por los pobres, les pido que crezcan en su dedicación. Queridos hermanos y hermanas: Os exhorto a descubrir en cada pobre que encontráis lo que él realmente necesita; a no deteneros ante la primera necesidad material, sino a ir más allá para descubrir la bondad escondida en sus corazones, prestando atención a su cultura y a sus maneras de expresarse, y así poder entablar un verdadero diálogo fraterno. Dejemos de lado las divisiones que provienen de visiones ideológicas o políticas, fijemos la mirada en lo esencial, que no requiere muchas palabras sino una mirada de amor y una mano tendida. No olvidéis nunca que «la peor discriminación que sufren los pobres es la falta de atención espiritual» (ibíd., 200).
Antes que nada, los pobres tienen necesidad de Dios, de su amor hecho visible gracias a personas santas que viven junto a ellos, las que en la sencillez de su vida expresan y ponen de manifiesto la fuerza del amor cristiano. Dios se vale de muchos caminos y de instrumentos infinitos para llegar al corazón de las personas. Por supuesto, los pobres se acercan a nosotros también porque les distribuimos comida, pero lo que realmente necesitan va más allá del plato caliente o del bocadillo que les ofrecemos. Los pobres necesitan nuestras manos para reincorporarse, nuestros corazones para sentir de nuevo el calor del afecto, nuestra presencia para superar la soledad. Sencillamente, ellos necesitan amor.
9. A veces se requiere poco para devolver la esperanza: basta con detenerse, sonreír, escuchar. Por un día dejemos de lado las estadísticas; los pobres no son números a los que se pueda recurrir para alardear con obras y proyectos. Los pobres son personas a las que hay que ir a encontrar: son jóvenes y ancianos solos a los que se puede invitar a entrar en casa para compartir una comida; hombres, mujeres y niños que esperan una palabra amistosa. Los pobres nos salvan porque nos permiten encontrar el rostro de Jesucristo.
A los ojos del mundo, no parece razonable pensar que la pobreza y la indigencia puedan tener una fuerza salvífica; sin embargo, es lo que enseña el Apóstol cuando dice: «No hay en ella muchos sabios en lo humano, ni muchos poderosos, ni muchos aristócratas; sino que, lo necio del mundo lo ha escogido Dios para humillar a los sabios, y lo débil del mundo lo ha escogido Dios para humillar lo poderoso. Aún más, ha escogido la gente baja del mundo, lo despreciable, lo que no cuenta, para anular a lo que cuenta, de modo que nadie pueda gloriarse en presencia del Señor» (1 Co 1,26-29). Con los ojos humanos no se logra ver esta fuerza salvífica; con los ojos de la fe, en cambio, se la puede ver en acción y experimentarla en primera persona. En el corazón del Pueblo de Dios que camina late esta fuerza salvífica, que no excluye a nadie y a todos congrega en una verdadera peregrinación de conversión para reconocer y amar a los pobres.
10. El Señor no abandona al que lo busca y a cuantos lo invocan; «no olvida el grito de los pobres» (Sal 9,13), porque sus oídos están atentos a su voz. La esperanza del pobre desafía las diversas situaciones de muerte, porque él se sabe amado particularmente por Dios, y así logra vencer el sufrimiento y la exclusión. Su condición de pobreza no le quita la dignidad que ha recibido del Creador; vive con la certeza de que Dios mismo se la restituirá plenamente, pues él no es indiferente a la suerte de sus hijos más débiles, al contrario, se da cuenta de sus afanes y dolores y los toma en sus manos, y a ellos les concede fuerza y valor (cf. Sal 10,14). La esperanza del pobre se consolida con la certeza de ser acogido por el Señor, de encontrar en él la verdadera justicia, de ser fortalecido en su corazón para seguir amando (cf. Sal 10,17).
La condición que se pone a los discípulos del Señor Jesús, para ser evangelizadores coherentes, es sembrar signos tangibles de esperanza. A todas las comunidades cristianas y a cuantos sienten la necesidad de llevar esperanza y consuelo a los pobres, pido que se comprometan para que esta Jornada Mundial pueda reforzar en muchos la voluntad de colaborar activamente para que nadie se sienta privado de cercanía y solidaridad. Que nos acompañen las palabras del profeta que anuncia un futuro distinto: «A vosotros, los que teméis mi nombre, os iluminará un sol de justicia y hallaréis salud a su sombra» (Mal 3,20).
Vaticano, 13 de junio de 2019
Memoria litúrgica de san Antonio de Padua
Francisco


No hay comentarios: