Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 10 de noviembre de 2019

Jesusen agurra "zuon alde, guztion alde" Zeanuriko KT familia ospakizunean

Eguraldi hotza eta euritsua ez da izan arazoa Zeanuriko familia talde bat alkartzeko otoitzean, kantan eta lagun giroan. Abadeak Jesusen agurra bere ikasleei zelakoa izan zan kontatu deusku. Guk be etxetik, fitxa baten, agur bat zelan egin ekarri dogu margoztuta eta azalduta. Jesus guztion alde bizi izan zan eta bere oroigarriak itxi euskuzan hil aurretik: ikasleei oinak garbitzea (laguntzea) eta ogia eta ardoa konpartitzea (mezatan).



Lk 22,19 Gero, ogia hartu eta, esker oneko otoitza eginez, zatitu eta emon eutsen esanez:
´Hau neure Gorputza da, zuentzat emongo dana. Egizue hau neure oroigarri”.


Esker ona emoten
ikusten zaitugu Jesus.
Lagundu gagizuz esker onekoak izaten
Zugaz, guraso eta aitita/amama,
irakasle eta lagunekaz.

Zure gorputza, Zu zeu
gure alde, guztion alde
emon zinan,
bizi zinan.
Eskerrik asko keinu honetan
ikusten dogun
Zure maitasun guztiagaitik!

Lagun bat urrutira doanean
oroigarri bat ixten deusku
bera inoiz ez ahaztuteko.
Zuk ogi ardoak, zure hitza
Itxi deuskuzuz
Zugaz ez gaitezen inoiz ahaztu.
Eskerrik asko, Jesus.

Barikuan, azaorak 15, Igorrera joango gara, gitarrista eta guztiz, pobreziaren aurka kantetako. Barikura arte!


El tiempo frío y lluvioso no ha sido problema para reunir a un grupo de familias de Zeanuri en la oración, el canto y el ambiente de compañerismo. El cura nos ha contado  cómo fue la despedida de Jesús a sus discípulos. Nosotros desde casa, en una ficha, le hemos traído cómo imaginamos la despedida pintada y explicada. Jesús vivió a favor de todos y nos dejó sus recuerdos antes de morir: lavar los pies a los alumnos (ayudar) y compartir el pan y vino (en misa).
 

No hay comentarios: