Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 17 de noviembre de 2019

Jesusen agurra "zuon alde, guztion alde" Arteako KT familia ospakizunean San Martinen gerizpean

Eguraldi hotza eta euritsua ez da izan arazoa Arteako familia talde bat alkartzeko otoitzean, kantan eta lagun giroan, Etxezarrago San Martin ermitean. Abadeak Jesusen agurra bere ikasleei zelakoa izan zan kontatu deusku. Guk be etxetik, fitxa baten, agur bat zelan egin ekarri dogu margoztuta eta azalduta. Jesus guztion alde bizi izan zan eta bere oroigarriak itxi euskuzan hil aurretik: ikasleei oinak garbitzea (laguntzea) eta ogia eta ardoa konpartitzea (mezatan).



Nor zan San Martin?



San Martin oso ezaguna eta maitatua da Euskal Herrian eta mundu zabalean. Bizkaian bakarrik, 12 parrokik eta beste 24 ermitak haren izena daroe; eta haren izeneko beste 18 ermita desagertu egin dira.

            Kristinaua ez zan familia baten jaio zan. 23 urte zituala, Bateoa hartu eban eta Frantziako Tours urian gotzain izan zan. Haren bizitzatik zerbait azpimarratzekotan, gauza bi honeek izentatu geinkez: behartsuakanako maitasuna, eta Jesusen Ebanjelioa iragarten Frantziako hainbat lurraldetan egin eban ahalegin haundia.

            Meza santu honetan, eskatu egin dogu geuretzat eta Eliza osoarentzat San Martinen behartsuakanako maitasuna eta Ebanjelioa iragarteko garra.





Lk 22,19 Gero, ogia hartu eta, esker oneko otoitza eginez, zatitu eta emon eutsen esanez:
´Hau neure Gorputza da, zuentzat emongo dana. Egizue hau neure oroigarri”.
Esker ona emoten
ikusten zaitugu Jesus.
Lagundu gagizuz esker onekoak izaten
Zugaz, guraso eta aitita/amama,
irakasle eta lagunekaz.
Zure gorputza, Zu zeu
gure alde, guztion alde
emon zinan,
bizi zinan.
Eskerrik asko keinu honetan
ikusten dogun
Zure maitasun guztiagaitik!
Lagun bat urrutira doanean
oroigarri bat ixten deusku
bera inoiz ez ahaztuteko.
Zuk ogi ardoak, zure hitza
Itxi deuskuzuz
Zugaz ez gaitezen inoiz ahaztu.
Eskerrik asko, Jesus.
 
Hurrengo hitzordua abenduaren 14an daukagu:
 
 
 
El tiempo frío y lluvioso no ha sido problema para reunir a un buen grupo de familias de Artea en la oración, el canto y el ambiente de compañerismo, en la ermita de San Martin de Etxezarraga.. El cura nos ha contado  cómo fue la despedida de Jesús a sus discípulos. Nosotros desde casa, en una ficha, le hemos traído cómo imaginamos la despedida pintada y explicada. Jesús vivió a favor de todos y nos dejó sus recuerdos antes de morir: lavar los pies a los alumnos (ayudar) y compartir el pan y vino (en misa).
También hemos conocido un poco más de la vida de este Santo de gran tradición en nuestro país.

No hay comentarios: