Zorionak eta lotsa
Gernikaldeko ospatzaileei
Zorionak lehendabizi.
Joseba Segura gotzain Jaunari bialdutako zuen eskutitza
irakurtzeko zortea izan dot, eta zorionak benetan. Idazki orekatua, sakona,
bihotzez idatzia, ona bilatuz, ateak zabalik itxita.
Eta zorionak zuen lanagaitik. Hor dinoan legez, Busturia,
Murueta, Forua, Muxika, Morga, Ajangiz, Mendata, Arteaga, Nabarniz, Akorda, Ea
eta hainbat herritik 28 ospatzaileek onartua. Zuen balioa ez dago zuen
lanbidean bakarrik: etxekoandreak eta baserritarrak, sindikalistak fabrikan,
andereño eta maisuak irakaskuntzan, jubilatuak, zuen herrian alkate izandakoak,
edo foru diputatuak edo senadoreak.
Zorionak zuen zintzotasunagaitik. Batzuk 25 urte baino
gehiago, beste batzuk 25, 20 urte, hamar edo hasi barriak. Beti zintzo. Eta
dinozuen legez, abaderik bizi ez danez herrian, ospakizunen buru, eliza
zabaldu, kontuak eroan, parrokia apaindu, eliztarrei informazinoa banatuz. Beti
abadearen lankide, ez lehiakide.
Zorionak, gaurko ebanjelioak dinoan lez, binaka edo banaka,
bialduak izan zarie, barri ona zabaltzera (Lk 10, 1-12. 17-20), parrokiak zabalik
eukitera. abadeak gutxi direlako, eta parrokiak eta elizak ugari. Bateoan
jasotako bokazinoa onartu dozue eta aurrera eroan. Boluntario moduan, ezer kobratu
barik.
Zorionak euskal Elizea bizirik egon dadin gure herrietan
egiten dozuen lanagaitik. Euskeraz bizi, euskeraz amets egin, eta euskeraz
kanta, otoitz egin eta ospatu gura dauan elizea. Ez besteak baino hobea. Ezta
gitxiagoa. Bai gurea.
Eta lotsa.
Lotsa be sentitzen dot, zuen idazkiak ez dauelako
erantzunik jaso. Lotsa abadeak eta gotzaina, oniño, ertaroko printze feudalen
antzera portatzen garelako. Subditoak etorri behar dira gugana, antza,
audientzia eske. Jesusek ez eukan jauregitik ez bulegorik. Bere joian herriarengana,
animatzera, indarra emotera. Bidez bide.
Zorionez kultura demokratikoaren seme-alaba zarie. Eta
edukazino guztiaz, beste estilo bat bizi dozue. Eta sinodaltasuna ez da geratu
hitz hutsetan. Eta fedean ere helduak izan gura dozue. Eta lan egiteko balio
badozue, eritxia emon eta ebatziak hartzeko unean ere parte hartu gura dozue.
Lotsa erantzun faltagaitik. Horrek suposatzen dauan
edukazino faltagaitik. Eta nik egindako hutsagaitk be, parkatu.
Eskerrik asko alkarregaz egin dogun bide honegaitik. Asko
ikasi dot zuengandik eta zuekaz. Ekin gogor. Besarkada bana. Eta poztutekotan,
gaurko ebanjelioan Jesusek dinoanez, “poztu, bai,
zuen izenak zeruan idatzirik dagozalako”.
Jose Mari
…………………
Felicitaciones
y vergüenza
A
los celebrantes de Gernikaldea
Enhorabuena
primero.
He
tenido la suerte de leer vuestra carta dirigida al obispo Joseba Segura, y os
felicito sinceramente. Buscando un texto equilibrado, profundo, escrito desde
el corazón, positivo, dejando siempre las puertas abiertas.
Y
felicidades por vuestro trabajo. Como explica el texto, unos 28 celebrantes de
Busturia, Murueta, Forua, Muxika, Morga, Ajangiz, Mendata, Arteaga, Nabarniz,
Akorda, Ea y otros pueblos. Vuestro valor no está sólo en vuestra profesión:
amas de casa y baserritarras, sindicalistas en la fábrica, andereños y maestros
en la enseñanza, jubilados, antiguos alcaldes en vuestro pueblo, o diputados
forales o senadores.
Felicidades
por vuestra lealtad. Unas más de 25 años, otras, 20 años, diez o incluso otras recién
comenzando. Siempre fieles. Y como dice el escrito, cuando el sacerdote no vive
en el pueblo, al frente de las celebraciones, se abre la iglesia, se llevan las
cuentas, se decora la parroquia, se distribuye la información a los feligreses.
Siempre colaboradores del párroco, nunca competidores.
La
enhorabuena, como dice el evangelio de hoy, porque fuisteis enviadas, de dos en
dos, o de uno en uno, a difundir la buena noticia (Lc 10, 1-12. 17-20). Los
sacerdotes son pocos y abundan las parroquias e iglesias. Habéis aceptado la
vocación del bautismo y la habéis llevado adelante. Como voluntarias, sin
cobrar nada.
Felicidades
por el trabajo que realizáis en nuestros pueblos para que la Iglesia vasca
viva. Una iglesia que quiere vivir en euskera, soñar en euskera, cantar, rezar
y celebrar en euskera. No mejor que los demás. Tampoco peor. Sí la nuestra. Y
si no podemos vivir nuestra fe en euskera en nuestra tierra, ¿dónde tendremos
que ir?
Y
vergüenza.
Me
siento profundamente avergonzado de que vuestro escrito no haya sido contestado.
Vergüenza porque los curas y el obispo, todavía, nos portemos como los
príncipes feudales de la edad media. Los súbditos deben venir a nosotros, al
parecer, pidiendo audiencia. Jesús no tenía oficina ni palacio. Él se acercaba
al pueblo, a animarle, a darle fuerza. En los caminos.
Afortunadamente
sois hijas e hijos de una cultura democrática. Y sin perder la buena educación,
vivís otro estilo. Y la sinodalidad no se ha quedado en meras palabras. Y
también quereis ser personas adultas en la fe. Y si servís para trabajar en la
iglesia, queréis participar también en el momento de dar la opinión y tomar las
decisiones.
Siento
vergüenza por falta de respuesta a vuestro escrito. Por la falta de educación
que eso supone. Y también por mis errores os pido disculpas.
Gracias
por este camino que hemos recorrido juntos. He aprendido mucho de vosotros y con
vosotras. Manos a la obra. Un abrazo. Y de alegrarse, como dice Jesús en el
evangelio de hoy, “alegraos, sí, porque vuestros nombres están escritos en el
cielo”.
Esperantzaren erromes
“Ez da zilegi
lurrak behin betiko saltzea, neurea baita lurraldea, eta zuek ez zarete bertan
etorkin besterik, nirean ostatuz bizi zaretenak” (Leb 25,23).
Esperantzaren erromes gara
aurretik bide gogorra,
esperantzaren kolorez jantzi
mundu barri maitekorra,
esperantzaren garrak osatu
pobreenganako gorra,
esperantzaren dei larri biak
gose eta kanpo zorra.
Herritik kanpo, bide ertzean
Bartimeo da eskean,
bera deadar eta zarata
jendeak: itxi bakean.
Munduan ere, hamaika herri
duintasun bila askean.
Itsu gu gara, ezin ikusiz,
bizi direnak nekean.
Jubileoa, askapen urte,
ospatzen dogu aldizka,
Jainko Onaren lehen asmotik
ez galtzeko gure bista:
Lur Ama bakar, guztion lurra,
danok anai eta ahizta
Jubileoa bizi dagigun
erromes bai, ez turista.
“Burubide zaharra da, Jainkoaren
Berbatik sortutakoa eta bere jakintza balio osoa gordeten dauana, noiz eta dei
egiten danean errukizko eta liberazinozko ekintzak gauzatzera, barriro hastea
posible egiteko: "Berrogeita hamargarren urtea
urte santutzat hartuko duzue, eta urte horretan askapena aldarrikatuko duzue
zeuen lurraldeko biztanle guztientzat" (Lv 25,10). Isaias profetak bere
egiten dau Moisesen legeak ezarritakoa:. Jaunak "bidali nau behartsuei
berri ona hots egitera, bihotz hautsiak sendatzera, gatibuei askatasuna eta
kartzelatuei libertatea iragartzera, Jaunaren onginahia azalduko duen urtea
iragartzera" (Is 61, 1-2) Honeek berbok bereganatu zituan Jesusek bere
ministerioaren hasieran, adieraziz bera zala "Jaunaren onginahia azalduko
duen urtearen" betekuntzea (cf Lc 4, 18-19). Lurraren bazter guztietan,
sinistunak, batez ere buruzagiak, egin daitezela eskaera horreen betetzaile,
ahots bakarra osotuz (Spes non confundit,
10)”.
Ze ezaugarritan gauzatu
leike esperantza hau? Begira ingurua eta ikusi: zorra Jainkoagaz, bere maitasun
eta errukiaz; zorra senideakaz egin dogun txarra edo egin barik itxi dogun ona:
etxegabetu daben jendea; zorraz itota galdu diran lanpostuak, batez ere enpresa
txikietan; eta mundu mailan, kanpo zorra, zor ekologikoaren beste aldea.
…………………
“Bigarren deia nazino aberatsai
zuzenduta dago eta nazioarteko zorra dau berbagai: herrialde aberatsak
konprometidu daitezala barkatzera herrialde pobreen zorrak, sekula ordaindu
ezingo dabezalako (ibid.). Aita Santuak dino: eskuzabaltasun kontua baino
lehenago, justizia kontua da, eta hori, gainera, gaur larriagotu egiten dau
bidegabekeria modu barri batek, zeinaz oraintsu jabetu garan. " Zeren
benetako 'zor ekologiko' bat baitago, bereziki Iparraldearen eta Hegoaldearen
artean, lotuta dagoena [...] herrialde batzuek historian zehar baliabide
naturalak neurriz gain ustiatzearekin" (Laudato Si'51). Lebitikoak
irakasten dauanez, Lurra Jainkoarena da eta danok bizi gara bertan
"etorkin eta apopilo" modura. Funtsezko kontu bat da , gura badogu
bakerako bidea jorratu munduan (Spes non confundit, 16)”.
IKUSI
Proposatu gertatutako zerbait agerian uzten duena bidegabekeriaren ondorioz pertsonen duintasuna ez dela berdin errespetatzen eta mundu guztiak ez dituela aukera berdinak.
Labur laburrean, hiru aipatu ziran batez ere:
1.- Etorkinak gurean, bizitza eta lan baldintzak, batez ere emakumen egoerea. Ospatzaile batzuk Caritaseko boluntaria direnez, hau nahiko argitu eben.
2.- Munduan pobrezian dagozan herriak. Senegaleko egoera ekarri ebangogora udan bertan laguntzen egon zan ospatzaile batek.
3.- Bakardadea, batez ere edadetuen egoera gurean
EPAITU
Testuetako
bat edo testuko esaldietako bat aukeratu.
Testuaren argitan, neure buruari galdetzen
diot: nola jokatuko luke Jesusek azaldu duzun gertakariaren aurrean? Nola
interpelatzen zaitu?
1.- Hasierako testua gogoratu zan.
2.- Jesusen berbak Nazareteko sinagogan bere misioaren hasieran. Beragan betetzen dira errukiaren Jainkoaren agintzariak
EKIN
Ze konpromiso txiki eta ebaluagarria
egin geinke jubileu honi zentzun biblikoagoa eta nazioartekoagoa emoteko?
Pertsona, talde, parrokia eta erakunde mailan?
Parte hartu dozu eta animatu jendea gure
Jubileua ospatzeko Calzada egoitzan, ekainaren 14an, zapatua, goizeko 10:30 –
12:00 Gernikako San Frantzisko parrokian hasita
Bigarren atalean, Espiritu Santuari kantak errepasatu eta barri baztuk ikasi genduzan. Aurten Morgan osaptuko dogu Pentekoste bigilia. Hasi izenak emoten!
Azken atalean, datozen datak gogoratu eta azaldu ziran. Ekainaren 17an izango dogu azkenengo batzarra eta otoitza,
Bigarren partean abendualdia parrokietan egokitzeko eta ospatzeko puzzle handiak eta izarrak banandu dira. Trptiko edo esku orritxoak ez dira zabaldu parroia bakoitzak behar dauzan kopiak egin ahal izateko. Klikatu behean material osoak ikusteko:
Abenduko izarrak: Etorkizunari begira, lekuan lekuko
Izarra
Zer da izar
bat? Zer egiten dau? Gauan argia, noraezean bidea, etsipenean esperantza.
Nor da izar
bat? Zineman, kirolean, fedean…
Lehen Ituneko
izarrak…
Gaur egungo
izarrak… Emon izenak, ipini aurpegiak, azaldu…
Estrellas vivas
que guían nuestro caminar, nos llenan de esperanza. Estrellas con nombre,
rostro e historia.
Domekero logoaren zati bat osotuko dogu izarra egin arte. Danon artean
logoa eregiko dogu. Domeka bakotxean zati bat.
Ariketa ederra izan da izar ezagunak identifikatu dogyuz gure artean: misioetan laguntzen, Caritaseko boluntarioak, lagunak, katekistak... eta ospatzaileak eurak. Izena eta guztiz ipini deutsaguz.
3.- Morgako ospatzaile dan Inma Loroñok emon deuskuz oharrak gure Pastoral Barrutiaren lanak eta ahaleginak ezagutu eta zabaltzeko.
Azaroaren 12an izango da hurrengo batzarra, Erreteriako San Bartolome parrokian. Barne otoitzaldia Ana Berrizbeitiak lagundurik.
Gernikako Andra Mari parrokiko lokalak
1.- Aurkezpena, Otoitzaldia. Bego Zabaleta Muruetako ospatzaileak erreztu dau hasierako otoitzaldia.
2.- Formazinoa: Nora doa sinodoa? Jose Mari Kortazar bikarioak egin deusku gogoeta bat sinodoaren aurrerapena eta hutsuneak azalduz.
3.- Urteko plana: egunak, talde ministerialeko ordezkaria, materialak, zalantzak, etab.
Domekako ospakizunerako materialak sasoiz heltzen dira eta egokiak ikusten dira. Inma Loroño arduratzen da bialtzeaz.
Hurrengo batzarrak: Urriak 15
Azaroak 12
eta Abenduak 17
Beti martitzenetan, Gernikako Andra Mari parrokiko lokaletan.
Gernikaldeko ospatzaileen izenean, talde ministerialean parte hartzeko Inma Loroño proponidu eta onartzen da. Izendapena Gotzain Jaunak egin behar dau.
Eta afari merienda gozo bategaz, abian da ikasturte barria!
Eskerrik asko zuen lan eta arduragaitik. Zuei eta beste askori esker zabalik euki ahal doguz hainbat parrokia gure eskualdean.
17an, martitzena, ospatzaileen batzarra Gernikan. Andra Mariko lokaletan, 19:00 Gernikaldeko ospatzaileen batzarra
18an, eguaztena, berbaldia Gernikan: Fedean hezteko erronkak Retos a la hora de educar en la fe
21an, zapatua, 12:30etan, Foruko parrokian esker ona eta agurra frantziskotarrei. Eskerrik asko Foruko frantziskotarrei!
Goazen 24, aurten Derion. Autobusak 8:30etan urtengo dau Gernikako estazinoan. Emon izena zure parrokian. Autobusa eta luntxa 20 euro. Bilboko Elizbarrutiak 75 urte: Goazen 24 Deriora
No hay comentarios:
Publicar un comentario