Zeanuriko kanpaiak

viernes, 22 de noviembre de 2019

Indartsu hasi da Azoka solidarioa Igorren Indautxuko jantoki sozialaren alde

Indartsu hasi zan atzo –eguena, azaroak 21- eta datorren eguenez jarraituko dau –azaroak 28- era bateko eta besteko gauzen bilketa Igorren arratsaldeko bostetatik iluntzeko zortzietara, abenduaren 19an –eguenez- eta ordutegi berean, salgai jarteko. “Gazte solidarioak” taldeak sustatutako jarduera honetarako gauzok Arantzazurako norabideko autobusaren markesinaren ostean dagozan arkupeetara (Lehendakari Agirre kalea) eroan daitekez. Hantxe batuko dira eta baita saldu be.

Igorreko Eleizatik azaltzen dabenez, azoka honen bidez hainbat helburu bete gura da, besteak beste: ardura ekologikoa sustatu birziklatzearen bidez; sentiberatasuna biztu inguruko gizarte beharrizanaren aurrean; boluntarioen jarduna bultzatu eta, batu daiten diruari esker, egitasmo jakin bati lagundu, kasu honetan Bilboko Indautxuko gizarte jantokiari. Hain zuzen be, jantoki horretan, egoki elikatzeko ezinbesteko dan baliabide nahiko ez daben personei laguntzen jake, menu oso eta duina eskainiz.


Mercadillo solidario en Igorre a favor del comedor social de Indautxu

Mañana jueves 21 de noviembre y el próximo jueves, 28 (de 17:00 a 20:00 h.) se recogerán en Igorre, objetos para ponerlos a la venta el jueves 19 de diciembre, también de 17:00 a 20:00 h. La actividad está promovida por “Gazte solidarioak” y los enseres podrán donarse en los soportales que se encuentran detrás de la marquesina del autobús dirección Arantzazu (Lehendakari Agirre kalea). Allí se hará la entrega y en el mismo lugar tendrá lugar la venta el 19 de diciembre.

La Iglesia de Arratia explica que entre las finalidades que se quieren conseguir con este mercadillo están, la labor ecológica de reciclaje, así como la sensibilización hacia una necesidad social del entorno y dar un impulso al voluntariado, además de apoyar con la recaudación un proyecto concreto, en este caso la labor del comedor social de Indautxu, en Bilbao, cuya tarea consiste en dar respuesta a las necesidades de alimentación de aquellas personas que no las pueden satisfacer con sus propios recursos, proporcionándoles un menú completo, en condiciones dignas.

 

No hay comentarios: