Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Bideoa.
ABENDUALDIKO IV. DOMEKEA (B)
CARITASEN Gabonetako Jardunaldia
Partekatzera deituak» «Soy porque compartimos”
SARRERAKO OHARRA
Egun on
guztioi:
Gabonak
atarian doguz. Abendu aldiko azken domeka honetan itxaropenaren Ama Birjinea
dan Mariagan jarriko doguz begiak. Berak erakutsiko deusku Jaungoikoari
entzuten, Jaungoikoagaz batera egoten, Jaungoikoa maitatzen eta Jaungoikoa gure
artean hartzen.
«Partekatzera
deituak». Horra hor Caritasek Jaunaren Jaiotzaren egunaren bezperako domeka
honetan zabaldu gura dauan mezua. Konpromisorako deia da. Konprometitu ezkero,
munduak hobera egingo dau. Jai handi honek mundu barria, gizarte desbardintasun
bako mundu barria amestera garoaz. Caritasek erakusten deuskun lez alkarbanatuz
baino ez dogu lortuko.
Andra Mariarekin
bat egin dagigun Jesusen jaiotza
prestatzen:
ABESTIA: Aingeru batek
Mariari, dinotso graziaz betea
Jaungoikoaren Semeari, emon deutsazu zortzea.
Jaungoikoaren Semeari, emon deutsazu zortzea.
Goiz arrats eta eguerdian, Ama goresten zaitugu
aingeruaren hitzak eurak, guk ere esaten ditugu.
aingeruaren hitzak eurak, guk ere esaten ditugu.
ABADEAREN
AGURRA
Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
EZAUGARRIA: Sufritzen dauenari lagundu
(Kartela batek erakutsi eta beste batek irakurri, gero kartela jarri
arbolan)
Gure gizartean badagoz baztertuak, gaixoak,
edadetuak,
bakardadean bizi direnak edo, edozein arazogaitik
sufritzen dagozanak.
Erloju honek, orduak besteen alde emotearen
ezaugarria
izan nahi dau. Bakotxak jakingo dau zenbat ordu…
Gabon aldi honetan batez ere, Mariaren antzera
goazen
beharrizenean aurkitzen danarengana eta geure
maitasuna agertu daiogun.
Onartu dagigun Jaunaren etorrera eta erein BERAK
dakarren poza eta zoriona gure inguruan.
Abestia: Bakea ta justizia, bialdu mundura Jauna
zure jaiotzak gugugana bekar poza, zoriona.
DAMU OTOITZA
Jaungoikoak, jaiotzerakoan, azkeneko
lekua aukeratu eban. Guk, ostera, aintza eta aberastasuna doguz amets. Barriro
jaio beharko geunke.
§
Ilunpetan bizi diranak argitzera zatozan munduaren Argia:
ERRUKI, JAUNA.
§
Zure herria egia eta zuzentasunaren bidetik eroatera
zatozan gizateriaren Gidaria: KRISTO, E.
§
Gure makaltasunaren zauriak osatzera zatozan bizi
iturria: ERRUKI, JAUNA
HITZAREN LITURGIA
2 Sm 7, 1-5. 8b-11.
14a. 16:
Dabidek
etxe bat eregi nahi deutso Jaungoikoari. Jaungoikoa bere alde euki nahi dau. Baina Jaungoikoak
jauretxe biziak gura ditu. Gizadia da Biziaren Jainkoaren jauretxea.
Erantzun-Salmoa: 88.
Salmoa
Jainkoak, gizon-emakumeei
dautsen maitasuna, abestuko dogu salmo honetan. Jesus da Aitaren maitasunaren ezaugarria.
"Jauna, zure
maitasuna abestuko dot..."
Erm 16, 25-27:
San Paulok gogoratuko deusku
Jaungoikoaren ezkutuko misterioa Jesusegan agertu jakula.
Lk 1, 26-38:
Mariagan ipiniko dau Jaungoikoak
gizonen artean eregiko dauan benetako jauretxearen lehenengo harria. Zerua
lurrera hurreratuko da.
"Aleluia" abestuz, gertatu gaitezan Jaunaren Barri Ona
entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Bat egin dagigun otoitzean,
Jaungoikoaren Semeak gizateria osoaren bidea barriztatu dagian.
§
Elizearen alde. Maria bere itzalaz babestu eban
Espiritu Santuak adorea emon deiola, etsipenetik atara dagiala eta fedea
ilusinoz zabaldu dagiala. Egin dagigun otoitz
§
Behartsuen alde eta jaiak bakarrik eta triste bizi izango
dabezanen alde. Eurengan ikusi dagigula desbardin eta baztartuagan gizon egin
zan Jaungoikoa eta ez dagigula inor etorkizun barik itzi. Egin dagigun otoitz
§
Caritas eta gu guztiok, beharrizanean aurkitzen diranengana
urreratu eta gure izatetik eta
daukagunetik parteka. Egin dagigun otoitz.
§
Hemen alkartu garen guztion alde. Jaunak eskuzabaltasunez
eta maitasunez bete gaizala, behartsuenen artean haragitu gaitezan eta,
horrela, egun guztiak Gabon bihurtu dagiguzan. Egin dagigun otoitz
Zatoz, Jauna, eta emon zure
kontsolamendua nahigabetuei, zure indarra jarraitu gura deutsugunoi, zure argia
ezagutzen ez zaituenei eta bihotz barria euren egoismoan itxita bizi diranei.
Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
DIRU BATZEAREN AURREKO OHARRA
Gizarte desbardintasun bako mundu
barria egiten ahalegindu gaitezan. Horretan danok gara arduradun. Horregaitik
garanetik eta daukagunetik alkar-banatzen dogu. Caritasen izenean, eskerrik
asko zuon esku-zabaltasunagaitik.
AZKEN AGURRA
Mariagaz bat eginda, amaitu daigun
Gabonetarako prestakizuna. Jaunaren mirabeak lagundu deiskula behartsuenen
zerbitzuan bizi izaten, eta Jaungoikoaren Berbea onartzen.
Ama
maite
Maria
ABENDUALDIKO IV. DOMEKEA (B)
JORNADA DE CÁRITAS
«Soy porque compartimos / Partekatzera deituak»
SARRERAKO OHARRA
Gabonak
atarian doguz. Abendu aldiko azken domeka honetan itxaropenaren Ama Birjinea
dan Mariagan jarriko doguz begiak. Berak erakutsiko deusku Jaungoikoari
entzuten, Jaungoikoagaz batera egoten, Jaungoikoa maitatzen eta Jaungoikoa gure
artean hartzen.
“Soy porque
compartimos”. Es el mensaje de Cáritas en este domingo víspera de la Navidad. Se nos sigue
llamando al compromiso. Con él mejora el mundo. La gran fiesta que celebramos,
nos invita a soñar en un mundo nuevo en el que las diferencias sociales desaparezcan.
Esto solo puede hacerse realidad compartiendo como Cáritas nos enseña.
Andra Mariarekin bat
egin dagigun Jesusen jaiotza prestatzen:
ABESTIA: Aingeru batek
Mariari, dinotso graziaz betea
Jaungoikoaren Semeari, emon deutsazu zortzea.
Jaungoikoaren Semeari, emon deutsazu zortzea.
Goiz arrats eta eguerdian, Ama goresten zaitugu
aingeruaren hitzak eurak, guk ere esaten ditugu.
aingeruaren hitzak eurak, guk ere esaten ditugu.
ABADEAREN
AGURRA
Gu salbatzera datorren jauna izan bedi zuekin.
EZAUGARRIA:Sufritzen dauenari lagundu
Gure gizartean badagoz baztertuak, gaixoak,
edadetuak,
bakardadean bizi direnak edo edozein arazogaitik
sufritzen dagozanak.
Este símbolo nos
sugiere, que estamos invitados como lo hizo María,
a dedicar un tiempo de nuestra vida a personas que se encuentran en
soledad,
enfermas u otras necesidades. Que en estas navidades seamos portadoras,
como María, del mensaje de Jesús.
Abestia: Bakea ta justizia, bialdu mundura Jauna
zure jaiotzak gugugana bekar poza, zoriona.
DAMU OTOITZA
Jaungoikoak, jaiotzerakoan, azkeneko
lekua aukeratu eban. Guk, ostera, aintza eta aberastasuna doguz amets. Barriro
jaio beharko geunke.
§
Ilunpetan bizi diranak argitzera zatozan munduaren Argia:
ERRUKI, JAUNA.
§
Guía de
la humanidad, que vienes a conducir a tu pueblo por las sendas de la verdad y
de la justicia: KRISTO, ERRUKI.
§
Gure makaltasunaren zauriak osatzera zatozan bizi
iturria: ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
2 Sm 7, 1-5. 8b-11. 14a.
16:
Dabidek etxe bat eregi
nahi deutso Jaungoikoari. Jaungoikoa bere alde euki nahi dau. Baina Jaungoikoak
jauretxe biziak gura ditu. Gizadia da Biziaren Jainkoaren jauretxea.
Dios no se deja encerrar en ningún lugar, por
muy sagrado que sea. Dios quiere "piedras vivas", creyentes que den
testimonio de su amor.
Erantzun-Salmoa: 88. Salmoa
Jainkoak, gizon-emakumeei dautsen
maitasuna, abestuko dogu salmo honetan. Jesus da Aitaren maitasunaren
ezaugarria.
El salmista lleno de gratitud, canta
la misericordia y el amor del Señor.
"Jauna, zure
maitasuna abestuko dot..."
Erm 16, 25-27:
San Paulok gogoratuko deusku
Jaungoikoaren ezkutuko misterioa Jesusegan agertu jakula. San Pablo
nos invita a la alegría y a la alabanza.
Lk 1, 26-38:
María se muestra como la servidora
de Dios. De ella nacerá aquel que viene como servidor de la humanidad.
Mariagan ipiniko dau Jaungoikoak
gizonen artean eregiko dauan benetako jauretxearen lehenengo harria. Zerua
lurrera hurreratuko da.
"Aleluia" abestuz gertatu
gaitezan Barri Ona entzuteko
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Bat egin dagigun otoitzean,
Jaungoikoaren Semeak gizateria osoaren bidea barriztatu dagian.
§
Elizearen alde. Maria bere itzalaz babestu eban Espiritu
Santuak adorea emon deiola, etsipenetik atara dagiala eta fedea ilusinoz
zabaldu dagiala. Egin dagigun otoitz
§
Por los gobernantes, para que trabajen en favor
de la dignidad humana y habran caminos para que desaparezca tanta pobreza por la injusticia reinante en este siglo 21.
Egin dagigun otoitz
§
Para que Cáritas y quienes trabajan contra la pobreza y a favor de
la justicia se mantengan firmes en su compromiso, y su testimonio nos impulse a
vivir una Navidad más solidaria. Egin dagigun otoitz
§
Gu guztion alde. Jaunak eskuzabaltasunez eta maitasunez
bete gaizala, txiroenen eta behartsuenen artean haragitu gaitezan eta, horrela,
egun guztiak Gabon bihurtu dagiguzan. Egin dagigun otoitz
Zatoz, Jauna, eta emon zure
kontsolamendua nahigabetuei, zure indarra jarraitu gura deutsugunoi, zure argia
ezagutzen ez zaituenei eta bihotz barria euren egoismoan itxita bizi diranei.
Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
DIRU BATZEAREN AURREKO OHARRA
Cáritas necesita
nuestro apoyo económico para poder seguir llegando a los que carecen de lo más
necesario para vivir, los excluidos, los últimos. El lema de este año es: «Soy
porque compartimos” En
nombre de Cáritas gracias por vuestra
generosidad.
AGURRA
Mariagaz bat eginda, amaitu daigun
Gabonetarako prestakizuna. Jaunaren mirabeak lagundu deiskula behartsuenen
zerbitzuan bizi izaten, eta Jaungoikoaren Berbea onartzen.
Dios vive en medio de nosotros. Él
es la plenitud de la felicidad en medio de nosotros. Que sepamos hacer llegar
esa felicidad sobre todo a los corazones de nuestros hermanos más olvidados y
necesitados.
Ama
maite
Maria
ABENDUALDIKO IV. DOMEKEA
Daviden erreinuak betiko iraungo dau Jaunaren aurrean.
Samuelen bigarren liburutik
(2 Sm 7, 1-5. 8b-12. 14a. 16)
David erregea bere etxean bizitzen jarri eta Jaunak inguruko arerio guztiekin bakea emon eutsanean, esan eutsan erregeak Natan profeteari: “Begira, ni zedrozko etxean bizi naz; Jainkoaren kutxa, barriz, oihal-txabolan dago”.
Natanek erantzun eutsan erregeari: “Zoaz eta bete zeure asmoa, Jauna Zugaz da-eta”.
Baina gau haretan bertan Jaunaren berbea etorri jakon Natani: “Zoaz eta esaiozu nire morroi Davidi: "Hau dino Jaun ahalguztidunak: Zuk eregi behar al deustazu etxea, nire bizileku izan dadin? Neuk atara zindudazan larreetatik, artaldeen atzetik, nire herri Israelen buruzagi izan zeintezan. Zeugaz izan nozu, ibili zaran alde guztietan. Neuk hondatu deutsudaz aurrean jarri jatzuzan arerio guztiak eta Neuk emongo deutsut lurreko handikiena lako izen handia. Leku bat emongo deutsat neure herri Israeli: han landatuko dot, bertan biziko da eta ez dau aurrerantzean estualdirik izango. Gaizkileek ez dabe zapalduko antzina lez, neure herriaren gain buruzagiak ipini nituanean lez. Bakea emongo deutsut arerio guztiekaz. Errege-ondorengotza emongo deutsula jakinarazoten deutsu Jaunak.
Zeure egunak bete eta zeure gurasoekin atsedena hartuko dozunean, ondorengoa emongo deutsut, zure erraietatik ataratakoa, eta sendotu egingo dot haren erregetza. Aita izango nau harek Ni, eta seme izango dot Nik ha.
Zure etxeak eta zure erregetzak betiko iraungo dabe nire aurrean, eta zure errege-aurkiak sendo iraungo dau beti"“.
Erantzun-salmoa
Sal 88, 2-3. 4-5. 27 eta 29
Jauna, zure maitasuna abestuko dot
betiren beti
Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti,
zure leialtasuna adierazoko gizaldiz gizaldi.
Esana dozu-eta: “Maitasuna betiko dot eregi”,
zure leialtasuna zeruan dozu sendotuazo.
Egin dot nire hautatuagaz ituna,
David neure morroiari zin egin neutsana:
“Betiko sendotuko dot zure hazia,
menderen mende eregiko zure aurkia”.
Berak deituko deust: “Zu zaitut Aita,
ene Jainko, nire salbamenaren Harkaitza”.
Gordeko deutsat beti nire maitasuna,
zintzo eukiko egin neutsan ituna
Betidanik ezkutuan eukan misterioa agertu dau Jainkoak.
Misterio hori orain azaldu da.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
(Erm 16, 25-27)
Senideok: Aintza Jainkoari, nik iragarten dodan Barrionaren eta Jesu Kristori buruzko nire predikuaren arabera fedean sendotu zaikiezan Jainkoari. Prediku honen bidez, betidanik ezkutuan eukan misterioa agertu dau Jainkoak. Misterio hori orain azaldu da, Profeten idazkiek esan eben lez, eta, betiko Jainkoaren erabagiaren arabera, herri guztiei adierazo jake, Jainkoari fedezko erantzuna emon deioen. Jainko horri, jakintsu bakarrari, aintza Jesu Kristoren bitartez, gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
(Lk 1, 26-38)
Aldi haretan, Gabriel aingerua bialdu eban Jainkoak, Nazaret eritzon Galileako herri batera, birjina bategana; birjineak Maria eban izena eta Jose eritzon Daviden jatorriko gizon bategaz ezkontzeko berbea emonda egoan.
Aingeruak, Mariaren etxean sartu eta esan eutsan: “Poztu zaitez, graziaz bete hori! Jauna Zugaz”. Ikaratu zan Maria berba hareek entzutean, eta pentsetan jarri zan, zer izan ete eitekean halako agur ha.
Aingeruak esan eutsan: “Ez izan bildurrik, Maria; Jainkoak gogoko zaitu. Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu, eta "Jesus" ezarriko deutsazu izena. Handia izango da; Goi-goikoaren Seme deituko deutsoe, eta Jainko Jaunak bere aita Daviden errege-aurkia emongo deutso; Jakoben herriaren errege izango da beti, eta haren erregetzak ez dau azkenik izango”.
Mariak esan eutsan aingeruari: “Zelan jazo daiteke hori, ez naz-eta inongo gizonagaz bizi”. Aingeruak erantzun eutsan: “Espiritu Santua jaitsiko da zugana eta Goi-goikoaren indarrak bere kerizpean hartuko zaitu; horregaitik, zugandik jaioko dana santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko deutsoe. Hara, Elisabet zure senidea ere umedun dago bere zaharrean, eta sei hilabeteko dago agorra ei zana; Jainkoarentzat ez da-eta ezer ezinik”.
Mariak, orduan: “Hona hemen Jaunaren mirabea; jazo bekit zuk dinozun lez”. Eta aingeruak itzi egin eban.