Klikatu irudian Clica en la imagen

sábado, 9 de noviembre de 2019

Igorre: Araluce & Batz: Arratiak batzen gaitu




Egunak daroaguz ARALUCEren egoeraz kezkaturik. Zenbat familia egoera larrian, lanpostuak dirala-ta; eta ez bakarrik Araluce, zenbat eta zenbat Bizkaian eta non ez? BATZen ere bai egoera benetan larria.


Konponbidea ez da izaten erreza, baina pausuak emon beharra bai. Gu ere, igorreko kristau legez, kezkaturik gagoz.

Eskubideak aldarrikatu behar direla ulertzen dogu, baina herritarren eta familien artean sortzen ari den konfrontazioa tamalgarria da eta horrek gure arteko harremanak desegiteko arriskuan jartzen gaitu. Eskubideak bai, betebeharrak ere bai.

Ezin da onartu egunotan eta modu horretan, ormatan, izen propioak erabiliaz agertu diran idatziak. Ezin da onartu gure artean gorrotoa eta mina sortzen dauan hitzik ez jokaerarik.  Horrela idazten eta jokatzen dauenaren izaera, nolakoa dan adierazten dau eta zalantzak sortzen lankideen alde dabizen ala beste interes batzuen atzetik.

Gure herritarrren alkar-bizitza zaindu behar dogu. Alkarrizketa, konponbidea eta lanbide duin bat bultzatu. Batez ere pertsonak errespetatu.

Gure herria eraikitzean, ez daigun pausurik atzera emon, beti AURRERA baino.

Llevamos días preocupados por la situación de ARALUCE. ¿Cuántas familias en situación grave, por los puestos de trabajo; y no solo Araluce, cuántas en Bizkaia y dónde no? Sumando también una situación realmente grave en BATZ.

La solución no es fácil, pero sí la necesidad de dar pasos. También nosotros, como cristianos de Igorre, estamos preocupados.

Entendemos que hay que reivindicar derechos, pero la confrontación que se está generando entre ciudadanos y familias es lamentable y eso nos pone en riesgo de deshacer nuestras relaciones. Derechos sí, obligaciones también.

No se puede admitir que en estos días y de esta manera, en las paredes, pintadas con nombres propios. No se puede aceptar una palabra o un comportamiento que genera odio y dolor entre nosotros, de tal manera que se expresa la naturaleza de quien escribe y genera dudas si está  en favor de los compañeros de trabajo o detrás de otros intereses.

Debemos cuidar la vida en común de nuestra ciudadanía. Impulsar el diálogo, la solución y un puesto de trabajo digno. Sobre todo respetar a las personas.

Al construir nuestro país, no demos un paso atrás, sino siempre adelante.
 



No hay comentarios: