Domekan Familia Ospakizuna

viernes, 8 de noviembre de 2019

5.000 boluntario baino gehiago dabiz Bizkaiko Eleizean: eskerrik asko!

"Eskerrak emon gura deutseguez Bizkaiko Eleizan dagozan 5.000 boluntario baino gehiagori".

“Queremos agradecer la labor de las más de 5.000 personas voluntarias de la Diócesis de Bilbao”





 

Domeka honetan, hilaren 10ean Eleizbarrutiaren Eguna ospatzen da. Horren harira, alkarrizketea egin eutsen atzo Eleizbarrutiko gerenteari, Jose Mari Ziarrustari. Honetan, besteak beste, Eleizearen inguruan dabilzan guztiei eskerrak emoteko eguna dala adierazo eban. "Asko diralako denporea, dirua edo jakituria besteen alde emoten dabenak". Diru kontuetaz be aritu izan zan adierazoz, igaz 30 milioi erabili zirala jarduera pastoralerako, honeen arteko %40, Caritas, Misinoak eta Esku Elkartuak erakundeetan erabili zan. Informazino guztia hemen.

Zein da Eleizbarrutiaren Egunaren esanahia?
 
Elizbarrutiak arlo guztietan zer egiten dauan erakusteko eguna da. Bizkaiko Eleizan zein beste Eleizbarrutietan be ospatzen da. Zelako jarduerak egiten diran eta diru kontuak be emoten dira. Azken baten, kontzientziatzeko eguna da. Parrokian ospatzen dira normalean ekintza guztiak, baina gogoratu gura da Eleizbarrutiaren eguna be badala. 

Zeintzuk dira datuak?
Eleizbarrutian 300 erakunde baino gehiago gara, 296 parrokia dira baina beste 16 ikastetxe, abadeen egoitzak, fundazinoak, irratiak... 

Aurtengo leloa zein dan?
`Zu barik, nora?´  Izan be, Eleizea erakunde bizia da eta eleiztarrei esker osotzen dogu. Itxaropena daukagu etorkizunean be danok alkartuta jarduerak aurrera eroan ahal izango doguzala.

Eleiztarrek zertan lagundu leikie?
Danetan. Jente barik ez dago Eleizarik. Lan asko egiten dabe batez be boluntarioek. Bost mila boluntariotik gora daukaguz eleizan eta eurak barik ezinezkoa da ekintza guztiak aurrera eroatea. Denporea, ezagutza be inportantea da eta diru laguntza be bai. Mantendu egin behar dira proiektuak bai karidadekoak zein liturgiakoak zein beste era batekoak. Horregaitik guztiagatik eskerrak emoteko egun bat be bada. 

“Queremos agradecer la labor de las más de 5.000 personas voluntarias de la Diócesis de Bilbao”



Ayer, la emisora Bizkaia Irratia realizó una entrevista al gerente de la Diócesis de Bilbao, José María Ziarrusta, con motivo del Día de la Iglesia diocesana que se celebrará este próximo domingo, 10 de noviembre. El ecónomo ofreció algunos datos relativos a la actividad pastoral y económica del ejercicio pasado en la Iglesia de Bizkaia. La diócesis destinó más de 30 millones a la actividad pastoral. Un 40% del mismo se ha dedicado a la acción caritativa y misionera. El 70% de los ingresos han llegado de los propios fieles.

El obispo, en su carta mensual, señala la importancia del Día de la Iglesia local, que este año se presenta bajo el lema `Zu barik, nora?-Contigo hay futuro´, en el que “tratamos de tomar conciencia del don que supone la Iglesia diocesana para cada uno de nosotros”. 

El gerente de la Diócesis de Bilbao, en la entrevista realizada por la emisora diocesana señala que es además "un día para agradecer a todas las personas que donan su tiempo, su talento o su dinero". Las parroquias de Bizkaia recibirán este fin de semana información detallada sobre las actividades pastorales y económicas del curso pasado que se encuentra recogida también aquí.  

No hay comentarios: