Espiritu Santua Mendekoste Jaia

sábado, 28 de octubre de 2023

Zoriontsuak


Zoriontsuak bene benetan
bihotzez pobre diranak.
Zoriontsuak negar egiten
mundu hontan dakitenak.
Zeru-herrian zorion betez
beteko ditu Jaun onak. (bi)



Zoriontsuak bihotz apalak,
eurenak dira ludiak.
Zoriontsuak justiziaren
gose ta egarriz jantziak.
Jaun zerukoak entzungo ditu
gure heriotz karraxiak. (bi)

Zoriontsuak, bai, maitasunez
erruki senti dabenak.
Zoriontsuak bihotz garbiak,
argiz jantziko diranak.
Jaun zerukoak garbi daizala
gu danon bihotz barrenak. (bi)

No hay comentarios: