Garizuma 2020

sábado, 23 de noviembre de 2019

emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko nazinoarteko eguna dala-eta

Fede-zabalkunde eta Katekesirako, Karidade eta Zuzentasunerako, Misinoetarako Bilboko Eleizbarrutiko Ordezkaritzek eta Caritasek agiria kaleratu dabe datorren astelehenez, azaroak 25, ospatuko dan emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko nazinoarteko egunaren inguruan. Idazkian, besteak beste, zera esaten dabe:


“Guztion ahaleginak batu behar doguz salaketan eta indarkeriaren biktimen aldeko eta prebentzinoaren aldeko neurriak eskatzean”. Beste alde batetik, Langile Pastoraltzatik ‘Aizu!’ agerkariaren ale barria kaleratu dabe, indarkeria fisiko edo sexualaren inguruko zenbakiak aurkeztuz.

“Eleiza lez, gure bizigiroetan, familian, adiskideen artean, auzoan, herrian, lantokian,… ezinbestekoa dogu indarkeria- eta matxismo-era guztiak baztertzea eta gaitzestea, emakumeen duintasuna autortzetik, bardintasun eta askatasunezko hartu-emonak sortuko dabezan balioetan heztea”, esaten da, besteak beste jardunaldirako kaleratu dan agirian. Osorik jasoteko, klikatu hemen.
 
Langile Pastoraltzaren agerkarian gogoratzen danez, gaur arte 51 emakume hil dabez indarkeria matxistaren eraginez Estatuan. “Munduan, hiru emakumetatik batek indarkeria fisiko edo sexuala jasan dau, gehienetan bikotekidearen aldetik”, zehazten da. ‘Aizu!’, hemen.

Iturria: Bizkeliza.org


La Diócesis de Bilbao, ante el día internacional de la violencia contra las mujeres

Las delegaciones de anuncio y catequesis, caridad y justicia, misiones y Cáritas de la Diócesis de Bilbao han publicado un comunicado ante el día internacional de la violencia contra las mujeres que se recuerda este próximo lunes, día 25 de noviembre. En el texto se solicita unir “nuestros esfuerzos en la denuncia y la reivindicación de medidas a favor de las víctimas de la violencia y su prevención”. Por otra parte, desde Pastoral Obrera se ha editado un nuevo número de la publicación Aizu!!!, donde se recogen algunas cifras sobre la violencia física o sexual contra las mujeres.

Como Iglesia, cada persona en nuestros ambientes de vida, en la familia, entre las amistades, el barrio, el pueblo, el lugar de trabajo..., necesitamos desechar toda forma de violencia y machismo, educar en valores que generen relaciones de igualdad, de libertad, desde el reconocimiento de la dignidad de las mujeres”, se puede leer en el comunicado que han publicado con motivo de la Jornada. Texto completo aquí.
 
En la publicación de Pastoral Obrera se recuerda que hasta la fecha se elevan a 51 las mujeres asesinadas por violencia machista en el Estado. “En el mundo una de cada tres mujeres ha sufrido violencia física o sexual, principalmente por parte de un compañero sentimental”, se detalla. Aizu!! aquí.

Fuente: bizkeliza.org 

 

 

No hay comentarios: