San Inazio egunean Gorbeian batuko ete gara?

jueves, 23 de marzo de 2017

Mañana concierto de Peio Ospital en Igorre Arratia

Peio Ospital es un viejo conocido, que ha vivido los años del renacimiento cultural vasco junto al cantautor y músico Pantxoa Carrère, cantando durante 40 años por toda Euskal Herria. Ahora, quiere iniciar un recorrido nuevo y más personal, y en este concierto nos presentará su último disco «Arnasa, hatsa, bizia».


En palabras del cantante, las canciones reivindican el reflejo y la celebración de la cotidianeidad personal, el reflejo de la alegría, la pena, el dolor, el gozo, la resignación y la esperanza que conforman nuestra vida diaria, una cotidianeidad compartida.

En este trabajo ha contado con ayudantes y escritores excepcionales, como Andoni Salamero Alberdi, Itxaro Borda, Joxe Arregi, Martine Larroque, y en el apartado musical con Mixel Ducau y el flamenco Paul Smet.

  • Tipo Concierto
  • Fecha 24 de Marzo
  • Horario19:30
  • LugarAndra Mari eliza
    Igorre
  • Precio10 / 12 
  • IdiomaEuskera
  •  
  • Iturria: Kulturklik

Peio Ospitalek bakarkako lehenengo lana aurkeztuko dau Igorren

Datorren barikuan, martiaren 24an, abestuko dau Igorreko parrokian.

Peio Ospital (1948-Itsasu) abeslari lapurtarrak Igorren abestuko dau martiaren 24an, barikuan. Kantaldia, Arratiako parrokiek martian antolatu daben egitarauaren barruko ekitaldietako bat da eta Igorreko parrokian izango da arrastiko 19:30ean.

Emonaldi horretan Peiok bere lehen bakarkako lana aurkeztuko dau, Arnasa… Hatsa… Bizia izenburukoa. Berrogeita bost urtean Euskal Herri osoan plazaz plaza ibili dan Peio eta Pantxoa bikote ospetsuaren buztarritik askatzeak lan personalagoa egiteko aukerea eskaintzen deutsola dino Ospitalek.

Peio Ospital, kantu konprometiduen bidez, 60. hamarkadearen amaieran euskal kulturearen pizkundean parte hartu eben kantari eta intelektualen artekoa da. Hainbatek erresistentzia edota kontra-podereaz berba egiten dau 60ko hamarkadearen amaierako eta 70eko hamarkadearen hasierako sasoiaren ganean berba egiterakoan.
Sasoi ha, berrogeita bost urteko ibilbidea eta hamalau disko atzean itxita, bere lehen bakarkako lanagaz dator orain Peio: disko hau bihurgune bat da, aldaketa sakon bat. Norabide barri bat, bare-aldiaren beharrak eta hausnarketa pasinoak sustaturik, azkenean funtsezkoenera itzultzeko: bizia.
Arnasa... Hatsa... Bizia... dira hamalau sorkuntzen hari nagusia, baita diskoaren izenburua; Hau da bizidun guztiak batez be akuilatzen dituen indarra, dino kantari lapurtarrak, eta segiduten dau: Ez bila hemen galderei erantzunik, entzun Mañex Erdozaintzi-k aitatzen eban Biziaren mugimendu dardara, edota Iratzeder-ek Lurren pil pil gozoa, zuon barruan kantetan!


Lan hau bideratzeko, laguntzaile paregabeak izan ditu: bederatzi testu Andoni Salamero zumarragar olerkariarenak dira, berbakaz jolasteko daukan trebetasun magikoa agertuz; testu bat Itxaro Bordarena, beste bat Joxe Arregirena. Baxurko (1890-1957) hondarrabiarrak 1937an jarritako bertso batzuk batzen dira eta beste testu bat dago Martine Larroque xiberutarrarena, berak eta Pitzgarriko beste sei kidek izenpetua. Azkenik, nik neuk egindako bertso batzuk.

Musikeari jagokonez, Mixel Ducau izan dot laguntzaile estimatu parebakoa; berak sortu ditu zazpi doinu; Anton Valverdek hiru; Andoni Salamerok bere bi testu musikatu ditu. Xabier Leteren doinu bat be erabili dot, eta azkena herrikoia da. Gauzak soil eta sotil egin gura izan doguz, oinarri hirukotxa erabiliz: ahotsa, gitarrea eta pianoa. Moldaketak Mixel Ducau eta Paul Smet flandiar adiskidearenak dira. Benetako alkarlan honek emoten deutso disko osoari ezusteko kolorea, sorpresa goxo bat. Gonzalo Tejadak jarri dau kontrabaxua, eta Iñaki Ospital nire semeak, egin ditu grabazino eta nahasketa lanak.

Igorreko kantaldia izango da Hego Euskal Herrian Peiok egiten dauen bere diskoaren bigarren aurkezpena, aurretik Donostian egingo dau eta. Sarrerak Igorreko Gau-Lora kafetegian, Zeanuriko Jubilatuen tabernan eta Otxandioko Fonda tabernan dagoz salgai 10 euroan aurretik erosten badira eta 12 euroan kontzertuaren egunean erosita.

 Iturria: Bizkaie

Peio Ospital presenta su primer disco en solitario esta tarde en la parroquia de Igorre

El exintegrante de Pantxoa eta Peio, dúo de cantautores de Iparralde, presenta su primer disco en solitario

El cantautor labortano Peio Ospital presentará en la parroquia de Igorre esta tarde a partir de las 19.30 horas su primer disco en solitario, ‘Arnasa, hatsa, bizia’, «cuyas canciones reflejan la alegría, la pena, el dolor, el gozo, la resignación y la esperanza que conforman nuestra vida diaria, una cotidianidad compartida», según detallan los promotores del evento. 

Este CD, compuesto por 14 temas, ha contado con la colaboración de escritores como Andoni Salamero, Itxaro Borda, Joxe Arregi y Martine Larroque; y de músicos como Mixel Ducau y el flamenco Paul Smet. El veterano cantante, nacido en Itsasu en 1948, vivió los años del renacimiento cultural vasco junto al cantautor y músico Pantxoa Carrère, con quien formó el dúo Pantxoa eta Peio. Actuaron juntos en numerosos escenarios durante cuatro décadas, publicando un total de 14 discos. Ahora, sin embargo, cambia totalmente de registro.

 Fuente: El Correo Español

 

 

Publicar un comentario