Gabon haurtxo bat jaio da

domingo, 5 de marzo de 2017

Igorre: erreinua, garizuma eta maitasuna!

Zapatu honetako ospakizunean gai ezbardinak erabili doguz. Hiru berbatan: erreinua, garizuma eta maitasuna.

Garizuma Pazkoara heltzeko eskeilera batena ntzekoa ei da. 40 maila edo egun ditu. Eta horren hasiera lez hautsak ipini deuskuez buruan.

Etor bedi zure erreinua dinogu gureaitan.  Laugarren mailakoak argitu deuskuen zein dan Jainkoaren Erreinu hori: otoitz egin, txikiari lagundu, lagunari ez adarrik jo....

Erreinuaren giltzarria maitasuna da. Eta kanta polit bat erakutsi deuskue lehen mailakoak.

Argazkia Olaiak egin dau eta bertan lehen mailakoek eroan daben saria ageri da: arratiako altxorra.

Arrasti interesgarria, eta gauza asko ikasi doguz bertan Jesus gure lagunagaz batera.

No hay comentarios: