Neurgailu bi daukaguz eskura: bata, besteak
neurtzekoa; bestea, geure burua neurtzekoa.
Jesus heldu da, eta hara non aldatu diran
neurtzeko sistemak: “Neurtzen dozuen neurgailu beragaz neurtuko zaituee.”
Eta zorretan egozanen parabola kontau deusku:
zor handi bat eukan batek, eta Jainkoak parkatu egiten deutso... eta horrek
berorrek ez deutso lagunari parkatu gura, nahiz eta beragaz askoz zor txikiagoa
euki.
Zordunak. "Parkatu gura zorrak"
esaten da orain. Batzuek uste dabe “zor” horrek ekarten deuskuzala gogora gaur
eguneko behartsuak itotzen dabezan zorpetze-arazo larriak.
Danok gara zordunak Jainkoaren aurrean, eta
esker oneko zorra daukagu bizia, jatekoa eta maitasuna emon deuskuenakaz be.
Badaukaguz dokumentu baten edo ordenagailuan
gogoratu leitekezan zorrak. Baina badaukaguz neurtuezineko zorrak maitatu eta
lagundu deuskuen personakaz; eta, beharbada, gogoratu be ez gara egingo zorrean
gagozan persona horregaz. Bera be ez da arduratuko guri gogorarazoteaz. Nahiz
eta…
Batzuetan, adiskidetasuna eta laguntza eskini
deuskuzanak ez deusku horren konturik
emon gura, baina minduta egon leiteke esker ona erakusten ez badeutsagu edo
bere preminan laguntzen ez badeutsagu.
Baina gauza guztien ganetik, “aita, ama, laguna”… Jainkoa
deitzen deutsagun horrek, sortzaile eta salbatzaile
dogun horrek, ez deusku egunero emon deuskunaren ordainagiria pasatzen; baina
bai gura dau, gitxienez, geu be ez gaitezan ibili besteei eskatzen eskerrak
emoteko guk egindako on eta mesedeagaitik.
Askotan zorrak eskatzen
doguz
diruz-diru, begiz-begi
Parkatu eta esker emoten
ahiztuten da sarriegi
"Beti zorretan bizi gara" da
fededunontzako egi
Geuk mundura etorri izana
zor deutsagu norbaiteri.
diruz-diru, begiz-begi
Parkatu eta esker emoten
ahiztuten da sarriegi
"Beti zorretan bizi gara" da
fededunontzako egi
Geuk mundura etorri izana
zor deutsagu norbaiteri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario