Argiaren Jaia

viernes, 31 de marzo de 2017

Ganoraz eratu bizi modua: Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan

Denon Ongizatea eraikitzea sustatuz, Bizkaiko Eliza gisa sendotu behar ditugun proposamenetan egiten dugu aurrera; horrela, «bizitzako gauzarik onenak beste modu batean egiten direla» ohartarazi nahi dugu gizarte osoa.
Impulsando la construcción del Bien Común ”avanzamos en las propuestas que como Iglesia de Bizkaia debemos fortalecer, invitando de esta forma a toda la sociedad a hacerse consciente de que “las mejores cosas de la vida se hacen de otra forma.
 
Egungo errealitateak erakusten digu berdintasun ezak, lan arloko prekarietateak, gazteentzako bizi-proiektu zalantzazkoek, kronifikazioak eta pobreziaren transmisioak gora egin dutela, eredu sozial eta ekonomiko bidegabe batek eraginda.

Frantzisko Aita Santuak honakoa gomendatzen digu Evangelii Gaudium-ean: «“Bazterkeria eta berdintasun ezan oinarritutako ekonomiari ezetz” esan behar diogu gaur. Ekonomia honek hil egiten du». (EG 53)

Horregatik, Caritasetik «Ekonomia Solidarioa» sendotzea proposatzen dugu eredu alternatiboa eraikitzeko tresna gisa; dagoeneko abian dagoen eredu bat, ekonomia pertsonen, justizia sozialaren eta giza eskubideen zerbitzura jartzen duten pertsona, komunitate, erakunde eta sareek sustatutako ekimen multzo osoan zehazten dena. 

Planetarekiko eta bere baliabideekiko errespetua epe laburreko beste interes batzuen aurretik jartzen dituen ekonomia bat eraiki nahi dugu.

Berriro ere, eredu hau zuen etxeetara eramateko gonbitea luzatzen dizuegu; horretarako, zuen inguruan ikusgai jartzeko kartel txikia jaso dezakezue. Hala, errealitate honen oinarrizko zutabe diren 6 gako proposatzen dira: parekidetasuna, iraunkortasuna, irabazi asmorik eza, lan duina, kooperazioa eta konpromisoa.

Gure eskuek sortu egiten dute, gure eskuek eraiki egiten dute, eta gure eskuez erakuts dezakegu «bizitzako gauzarik onenak beste modu batean egiten direla».

Zalantzarik gabe, Jainkoarenganako fede partekatua komunitatean ospatzeak ilusioa eta alaitasuna ematen dizkigu, egunero senidetasunezko gizarte baten alde borrokatu eta konprometituta.

“Las mejores cosas de la vida SE HACEN DE OTRA FORMA

Impulsando la construcción del Bien Común ”avanzamos en las propuestas que como Iglesia de Bizkaia debemos fortalecer, invitando de esta forma a toda la sociedad a hacerse consciente de que “las mejores cosas de la vida se hacen de otra forma.

La realidad actual nos muestra un aumento de la desigualdad, precariedad laboral, proyectos vitales inciertos para los jóvenes, cronificación y transmisión de la pobreza, provocados por un modelo social y económico injusto.

El Papa Francisco en Evangelii Gaudium nos aconseja: “Hoy tenemos que decir «no a una economía de la exclusión y la inequidad». Esa economía mata.” (EG 53)

Por eso, desde Cáritas proponemos fortalecer la “Economía Solidaria” como la herramienta para la construcción de un modelo alternativo, un modelo que ya está en marcha y que se concreta en todo un conjunto de iniciativas promovidas por personas, comunidades, organizaciones y redes que ponen la economía al servicio de las personas, de la justicia social y del ejercicio de los derechos humanos. Una economía que antepone el respeto al planeta y a sus recursos a otros intereses de corto plazo.

 De nuevo os invitamos a llevarlo a vuestras casas a través del pequeño cartel de mano que podéis recoger y hacer visible en vuestros entornos. Se proponen 6 claves que son pilares básicos de esta realidad: equidad, sostenibilidad, sin ánimo de lucro, trabajo digno, cooperación y compromiso.

Nuestras manos crean, nuestras manos construyen, con nuestras manos podemos demostrar que ”las mejores cosas de la vida se hacen de otra forma”.

Sin duda, celebrar en comunidad la fe compartida en un Dios que anhela y se compromete cada día por una sociedad fraterna nos aporta ilusión y alegría.

Publicar un comentario