Antzarraren jokoan zein tribialean oinarrituta dago eta 300 galdera daude ‘Arratiako Altxorra’ jokoan, irakurten dogu gaurko DEIAn.
Bailararen inguruko ezagutza sustatzeko asmoz eta adin guztie zuzenduta, Arratiako Altxorra
 jokoak eskualdeko etxeetara heltzea du erronka. Antzarraren jokoarekin 
zein tribialarekin zerikusia dauka, baina bailara barru-barrutik 
ezagutzeko diseinatuta dago. Lehen edizioan 600 ale egin dira eta 
bihartik aurrera hasiko dira banatzen.
Arratiako parrokien ekimenez sortu den proiektu hau, Areatza, 
Artea, Bedia, Dima, Lemoa eta Zeanuriko udalen eta Mankomunitatearen 
laguntzari esker izan da posible. Gazteenek, antzarraren jokoaren moduan
 jokatu ahal izango dute, dadoak botatakoan fitxak bailararen antza 
daukan taulan zehar mugituz, tranbiatik tranbiara edo zubitik zubira.
   
  
   
       Gainontzekoek, tribial baten moduan erabili ahal izango dute 
jokoa, 300 galdera-erantzun baino gehiago prestatu baitira joko 
honetarako. Jokalariek Arratiako 12 txartelak eskuratu behar dituzte 
jokoa irabazteko, beren ezagutza aztertuz. “Adin guztietako 
pertsonentzako dago pentsatuta. Familian jokatu ahal da eta, ondo 
pasatuz, Arratiaren inguruan ikasi”, azaldu du Jose Mari Kortazar 
parrokoak.
   
  
   
       Proiektu honen egileak asko izan dira, tartean, Zeanuriko gazte talde bat edo Manu Etxebarria zeberiotarra. Javier Lacalle Laka zornotzarra izan da jokoaren diseinuaz arduratu dena. Bihar Arratiako Altxorraren
 aurkezpena izango da Zeanurin, arratsaldeko 19.00etatik aurrera. 
Ekitaldi ireki bat izango da eta, proiektuaren nondik norakoak azaltzeaz
 gain, bertsolariak zein txistulariak izango dira.
   
  
   
       Jokoa erakunde laguntzaileen bitartez eta Arratiako parrokietan  zabalduko da, baita herrietako denden bidez ere. -
Ander Goyoaga
 
No hay comentarios:
Publicar un comentario