José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Jesusek
ez du ezkutatu sekula Betanian bizi diren hiru anai-arrebekiko maitasun beroa.
Segur aski, Jerusalemera igotzen den guztietan etxean hartzen dutenak dira.
Behin batean, Jesusek enkargu bat jaso du: «Gure
neba Lazaro, zure adiskidea, gaixo dago». Handik gutxira, herrixka
hartarako bidea hartu du Jesusek.
Iritsi
denean, Lazaro hila da. Jesus ikusi duenean, Mariak, ahizpa gazteenak,
negarrari eman dio. Ezin kontsolatu du inork. Bere adiskide hori eta honek
lagun dituen juduak ikustean, Jesusek ezin eutsi izan dio. «Negarrari eman dio» berak ere beste
haiekin batean. Eta jendeak esaten du: «Nola
maite zuen!».
Jesusek
ez du negar egiten bere adiskide maiteagatik bakarrik. Bihotza urratu zaio
heriotzaren aurrean guztiei nabari zaien ezinagatik. Guztiok dugu geure
izatearen barruenean bizi-nahi aseezin bat. Zer dela-eta gure hil behar hori?
Nolatan ez dugu geure bizitza zoriontsuagoa, luzeagoa, seguruagoa, biziagoa?
Gaur
egungo gizakiak, aldi guztietakoak bezala, iltzaturik du bihotzean galderarik
kezkagarriena eta erantzuteko zailena: zer izango da azkenean gu guztioz eta
gutako bakoitzaz? Alferrik da geure burua engainatzea. Zer egiten ahal dugu
heriotzaren aurrean? Matxinatu, geure onetik atera? Etsi?
Dudarik
gabe, erreakziorik ohikoena arazoaz ahaztea izaten dugu eta «hil arte segi».
Alabaina, gizakia ez al dago egina bere bizitza bizitzeko eta bere bizitza azti
eta erantzukizunez bizitzeko? Soilik geure azken horretara jo behar al dugu era
oharkabean eta erantzukizunik gabe, joera jakin bat hartu gabe?
Heriotzaren
azken misterioaren aurrean, ez da posible dogma zientifiko eta erlijiosoei
eskua luzatzea. Ezin gidatzen ahal gaituzte bizitza honetatik harago.
Ondraduagoa ematen du Eduardo Txillida eskultorearen jarrerak, egun batean
esaten entzun bainion: «Heriotzaz, arrazoiak esaten dit behin betikoa dela.
Arrazoiaz, arrazoiak esaten dit mugatua dela».
Beste
biziaz, kristauok ez dakigu gainerakoek baino gehiago. Geuk ere apal hurbildu
beharra dugu geure heriotzaren gertaera ilun horretara. Baina errotiko
konfiantza dugu, Jesusengan sumatzen dugun Jainkoaren Misterioaren ontasunean.
Jesus hori, ikusi ez dugularik ere, maite baitugu eta, artean ikusi gabe ere,
konfiantza ematen baitigu.
Konfiantza
hau ezin uler daiteke kanpotik. Soilik, bizi egin dezake, Jesusen hitz hauei,
fede xumez, erantzun dienak: «Ni naiz
piztuera eta bizia. Sinesten al duzu hau?». Duela gutxi, Hans
Küng-ek, XX. mendeko teologorik kritikoenak, esana du, berarentzat, hiltzea
«Jainkoaren errukiaren misterioan atsedetea dela. Horrela nahi dut nik hil.
|
||
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario