Harribideko Farid eta Omar etorri dira Jose Alberto
abadeagaz euren barri azaldu eta eskerrak emoten batu genduan jatekoagaitik.
KT etxea beteta egon da, zirkulo eder bat.
Gero tabernara gonbidatu doguz kafesne bero bat hartzera.
Han egon gara zurito bat eskuan, mundua konpondu guran,
ea jatekoak batzea dan egokiena.
Berbetan gagozela, B. eta G. desagertu egin dira
eurentzako kafesne bero bana eskatu eta gero.
Gure sorpresarako, nora eta alboko janari dendara joan
eta hiru boltsa bete janari ekarri dabez eurei emoteko.
Gizonezkoak filosofokerietan jausten garan bitartean,
androk di-da, eskuzabaltasun eta bihotz zabaltasun ejenplua emon deuskuena!
No hay comentarios:
Publicar un comentario