Jainkoa. Hain da hitz
edo kontzeptu manipulatzen erraza, egundoko astakeriak egin dira bere
izenean, historian zehar, erlijiorik gehienetan, eta batzuek oraindik
ere egiten jarraitzen dute, Parisen Charlie Hebdo-ko kazetariekin
gertatu den bezala. Parisko terroristak iritsi diren estremoraino iritsi
gabe, beti izan dugu tentazioa Jainkoa “otzantzeko”, geure interesak
defenditzearren. Orain esango dudanak ez du orijinaltasun handirik; ez
beste inori ostu diodalako, baizik eta neuk asmatua eta askotan esana
berriro esatera noalako: «Jainkoa defenditu nahia da Haren kontrako
“bekaturik” handiena, neurririk gabeko harrokeria eta Jainkoa ezdeustzat
hartzerainoko ezjakintasuna erakusten duelako».
Joxe Arregi teologoak ederki azaltzen du: «Nor sinetsiko die ‘Jainkoa handia dela’, arma eta lehergailuen premian
badago? Nor erakarriko du fede horrek, oihu fanatiko, gorroto eta
odolez artikulatua badago?». (Bide batez esanda, ni konbentziturik nago
armaz eta lehergailuz defenditzen den ezer ez dela handia, nahiz eta
mundu zabalean dirurik gehien armagintzan gastatu). Baina, zorionez,
musulman guztiak ez dira fanatikoak. Islama, berez, bakearen erlijioa
da, kredo horretako jende askok eta askok manifestazioetan, atentatuen
kondenetan eta meskitetako errezoetan azaldu duten eran.
Hori garbi eta altu esan beharra dago,
zeren gure bazkalosteko txolartetaraino iritsi baita Islamak laster
zapaldu eta jango gaituen ideia, bakez ala terrorearen bidez jarraitzen
diotenen artean inolako bereizketarik egin gabe. Beldurra eta
ezjakintasuna nahasian dabiltza, gure artean, gai horren gainean. Eta ez
nuke esango interesik ez dagoenik norbaitzuen aldetik, beldur eta
nahasmen hori bultzatzeko.
Bestalde, Parisa itzulita, badakigu
terroristek gaizki egin dutela, ez buru eta ez bihotz jokatu dutela,
bineta batzuk ez direla inoiz ere motibo pertsonak modu anker horretan
garbitzeko. Baina ziur jakinik, munduan zehar, milaka edo milioika
musulman ofenditurik sentituko zirela, publikatu behar al zituzten?
Begoña Amestoy-k dioen eran: «Ironiaz mintzatuko naiz, parodiatu eta
hitz zatarrak bota ere bai, baina inoiz ez dut egingo Mahoma, Jesukristo
edo “sandiosen” karikatura iraingarririk».
Manifestazioa. “Chapou”. Ongi etorriak,
terrorismoaren eta injustizia ororen kontrako manifestazioak! Baina
beldur naiz norbaitek ez ote dituen utzi nahiko nire buruko ileak baino
motzago adierazpen-askatasunaren hegoak?
No hay comentarios:
Publicar un comentario