Espiritu Santua Mendekoste Jaia

martes, 6 de enero de 2015

Lemoako Gabon Jaia 2014: 119 argazki

Belengo Argiaren inguruan ospatu da Lemoako Gabon Jaia
Lemoatik etorri barri nago. Gabon Jaia ospatu dogu Arratiako KT osatzen dogun familiek. Gaztetxoek ere euren ekarpena egin dabe: Belengo Argia ekarri eta zabaldu, aurkezpen ikusentzutekoa eta antzespena. Jesus dan Argi horren izpitxo banaz argitu gura neukez Arratiako familiok.




Lanparra zala eta, Lemoako plaza baten aterpeetan batu gara. Hasi orduko kafe bero bat hartu dot bertako taberna baten eta guraso batzuekaz berbetan giroa aztertzen hasi gara. Giro bikaina igertzen zan.

Bostetan, puntu puntuan, agur bat eskeini deuskue Lemoako ordezkariek eta prozesio moduko bat hasi dogu parrokirantza. Aurretik Bedia eta Igorreko gaztetxoek atzo Bilbon jaso eben Belengo Argiagaz. Ondoren, herriz herri, Zeanuri, Areatza, Artea, Arantzazu, Igorre, Dima, Bedia eta Lemoako delegazioak.

Umeak ugari, gurasoak asko eta inoiz baino amama gehiago.

Roberto abade barria egon da Eleizean harrera egiten eta orden apur bat ipini gurean.

Eleizkizuna be ederra izan da. Hasieran ikusentzuteko montaje bat, Mariaren istorioa azalduz, irudi historikoak eta gaurkotasunekoak txertatuz.




Danon erantzun deutsagu BAIETZ kantatu bategaz.



Jesusen jaiotza gaurkotua Lemoako gaztetxoak aurkeztu dabe antzespen bikain baten bitartez. Megafonia arazo txiki  batzuk egon arren, agerpen indartsua, mezu duina, mamitsua. Jesusen etorrera ospatzeko behin eta barriro esan jaku begiak erne eta belarriak adi eukiteko. Holan abestu dogu guztion artean:

Arbola handi bat egon da ikusgai hasieratik. Ikusgarria. Baina biluzik. Umeek, handik eta hortik, ekarri dabezan bola koloretsuak eta otoitz sentituek jantzi egn dabe arbola hori. Guk be holan jantziko bagendu gure bihotza Jesusi ondo etorria emoteko!

Arbola handia izan arren azkenean arazoak bola guztiak bertan lekua aurkitzeko, 125 bola baino gehiago zenbatu doguz-eta!

Arbola janzten gendun bitartean, ikusgarria izan da Arteako taldeak aurkeztu deuskun koreografia alai bezain bizia gabon kanta baten laguntzaz.

Eleizakoa amaitzeko, Belendik ekarri daben argia herri guztietako ordezkariek jaso dabe, herriz herri, Arratia guztia argituteko. Gabon kanta bategaz emon jako amaierea elizakoari.

Kanpoan txokolate bero bizkotxoekin emon jaku, eta 16 urtetik gazteagoak jolasak izan dabez globoekin sorpresaz eta ezustezkoekin.

 Bediako gaztetxoek azoka ipini dabe eskulanak eta gauzatxoak saltzeko Peruko eskola baten alde.
 
Eskerrak eta zorionak emoteko Jai bat aurtengoa. Datoren urtean Jai hau antolatzeko ardurea hartzen dauan parrokiak listoia oso altu aurkituko dau.

Tenemos que agradecer y felicitar la preparación de esta Fiesta Navideña de la KT de Arratia.

Pueblo a pueblo, kt a kt, bola a bola, canto a canto hemos llenado de fe, color y calor el árbol navideño que nos esperaba desnudo, frío y solitario.

Hagamos le esfuerzo de llenar también nuestras familias de la luz y el calor de la luz de Belén que ha legado hasta nosotros gracias a la iniciativa de los eskaut de Austria,

Zorionak eta urte barri on!







No hay comentarios: