Aleluia! Juanjo Elezkano

domingo, 25 de enero de 2015

Argiaren Jaia 2015 Zeanuri


Harriduraz eta pozarren entzun dabez zeanuriztarrek aurten kandelario lario aspaldiko kantua eta umeen erronda etxez etxe.
 Neguko jai giroko jaia da kandelario gure herrian, baina Arratian aspaldi erdi ahaztuta egon da kopla hau eta umeen errondea egiteko ohiturea.


Zeanuriko katekesiko gurasoen ekimenez, gaur barriro entzun dira Eleizondo auzunean aspaldiko koplak. Argiaren Jaia ospatu da lehendabizi parrokian, eta 50 bat ume bedeinkatu dira bertan.

Ondoren, txistulari eta panderuen alaitasunez, etxez etxe joan dira umeak kantan eta eskean. Hemen gozoki batzuk, harago intxaurrak… pozarren emon dabe domeka goiza Zeanurin.

Beraz eta jatorriz, jaia otsailaren bigarrenean ospatzen da, baina Arratiako abade eskasia dala-eta, Zeanurin aurreratu egin dabe jai hau, Neguko jai zikloaren ataria.  Ondoren etorriko dira San Blas, Santa Ageda eta aratusteak. Jai guzti honeek udabarriari begira ospatzen ziran aspaldi gure herrietan.


Argazkiak: Jon Urutxurtu





Con una semana de antelación

“Kandelario lario” en Zeanuri

Con asombro y alegría han escuchado los habitantes de Zeanuri la vieja copla ‘kandelario lario’ y la ronda de los niños de casa en casa.

El día de la Candelaria es típico del período invernal, pero en Arratia hacía tiempo que no se escuchaba esta copla y no se realizaba la ronda de los niños. 
A iniciativa de los padres de catequesis de Zeanuri, este fin de semana se han vuelto a escuchar estas viejas coplas en el barrio Eleizondo.
En primer lugar, se celebró la Fiesta de la Luz en la parroquia y unos 50 niños recibieron la bendición. 
Posteriormente, en compañía de txistus y panderetas fueron de casa en casa, cantando y pidiendo. Recibiendo dulces, nueces… pasaron una mañana de domingo de lo más agradable.Por tanto, y obligados un poco por la escasez de sacerdotes, en Zeanuri han adelantado la fiesta que se celebra el dos de febrero y da inicio al ciclo festivo de invierno. 
Posteriormente se celebrarán San Blas, Santa Águeda y los carnavales. Todas estas fiestas se celebraban como preludio de la primavera en nuestros pueblos.
Publicar un comentario