Poztu eta alaitu!

lunes, 19 de enero de 2015

Jesusen ondoren joan Ir detrás de Jesús: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Dionisio Amundarain

Joan Bataiatzailea atxilotu zutenean, Galileara joan zen Jesus eta «Jainkoaren Berri Ona hots egiten» hasi zen. Markosen arabera, ez da ari preseski doktrina irakasten, ikasleek ikasi eta zuzen zabal dezaten. Jazotzen, bizitzen ari den gertaera bat ari da Jesus hots egiten. Gertaera hori bizitzen ari da bera, eta guztiekin partekatu nahi du bere esperientzia.

Hona nola laburtu duen Markosek mezu hori: «Bete da epea»: ez da jada zertan egon atzera begira. «Hurbil da Jainkoaren erregetza»: hain juxtu, mundua gizatarrago egin nahi du. «Bihotz-berri zaitezte»: ezin jarraitu duzue ezer gertatzen ari ez balitz bezala; aldatu zeuen pentsaera, zeuen jarduera. «Sinetsi Berri On hau».

Entzun dezakezuen berririk onena duzue Jainkoaren asmo hau. Hotsandiko laburpen hau egin duelarik, lankide bila hastea izan da Jesusen lehenengo egintza, bere asmoa gauzatu ahal izateko. Jesus «Galileako aintziraren inguruan dabil». Ekin dio bere bideari. Profeta ibiltaria da, jarraitzaile bila dabil, haiekin ibilaldi zirraragarri bat egiteko: Jainkoaren erregetzarentzat bideak urratuz bizi. Jesus ez da bere katedran eseria dagoen lege-maisua, erlijio-eskola bat moldatzeko ikasleak etorri zain dagoena. Kristau izatea ez da doktrina bat ikastea, baizik Jesusi jarraitzea, haren bizi-asmoari atxikiz.

Jesus da beti ekimenari ekiten diona. Hurbildu, lau arrantzale haiei begira jarri eta beren bizitzari beste norabide bat ematera egin die dei. Jesusen esku-hartzerik gabe, ez da jaio sekula egiazko ristaurik. Fededunok sinesmen handiagoz bizi behar dugu Kristoren presentzia bizia eta gutako bakoitzari egiten dion begiratua. Hura izan ezean, nork eman gure bizitzari beste norabide bat?

Baina gauzarik funtsezkoena nork bere barruan haren deia entzutea da: «Zatozte nire ondoren». Ez da gauetik goizerako eginkizuna. Dei hori entzuteak Jesusekiko konfiantza iratzartzea esan nahi du, harekiko atxikimendu pertsonala biziagotzea, haren egitasmoan uste ona izatea, haren egitarauarekin bat egitea, haren jarrera geugan berregitea...; horrela, haren egitasmorako jende gehiago irabazteko.

Honako hau izan liteke gaur egun ikurritz bat kristau-elkarte batentzat: Jesusen ondoren ibili. Guztien buru hura ezarri. Igandero gogoratu hura, gure aurretik doan lider gisa. Beste dinamika bat sortu. Jesu Kristori hurbilagotik jarraitzea ipini erdigunetzat. Gure kristau-elkarteak egiaz eraldatuko lirateke. Beste bat izango litzateke Eliza.

IR DETRÁS DE JESÚS

José Antonio Pagola

Cuando el Bautista fue detenido, Jesús vino a Galilea y comenzó a «proclamar la Buena Noticia de Dios». Según Marcos, no enseña propiamente una doctrina para que sus discípulos la aprendan y difundan correctamente. Jesús anuncia un acontecimiento que está ya ocurriendo. Él lo está ya viviendo y quiere compartir su experiencia con todos.

Marcos resume así su mensaje: «Se ha cumplido el plazo»: ya no hay que mirar hacia atrás. «Está cerca el reino de Dios»: pues quiere construir un mundo más humano. «Convertíos»: no podéis seguir como si nada estuviera ocurriendo; cambiad vuestra manera de pensar y de actuar. «Creed en esta Buena Noticia». Este proyecto de Dios es la mejor noticia que podéis escuchar.

Después de este solemne resumen, la primera actuación de Jesús es buscar colaboradores para llevar adelante su proyecto. Jesús va «pasando junto al lago de Galilea». Ha comenzado su camino. Es un profeta itinerante que busca seguidores para hacer con ellos un recorrido apasionante: vivir abriendo caminos al reino de Dios. No es un rabino sentado en su cátedra, que busca alumnos para formar una escuela religiosa. Ser cristiano no es aprender doctrinas, sino seguirle a Jesús en su proyecto de vida.

El que toma la iniciativa es siempre Jesús. Se acerca, fija su mirada en aquellos cuatro pescadores y los llama a dar una orientación nueva a sus vidas. Sin su intervención, no nace nunca un verdadero cristiano. Los creyentes hemos de vivir con más fe la presencia viva de Cristo y su mirada sobre cada uno de nosotros. Si no es él, ¿quién puede dar una nueva orientación a nuestras vidas?

Pero lo más decisivo es escuchar desde dentro su llamada: «Venid detrás de mí». No es tarea de un día. Escuchar esta llamada significa despertar la confianza en Jesús, reavivar nuestra adhesión personal a él, tener fe en su proyecto, identificarnos con su programa, reproducir en nosotros sus actitudes... y, de esta manera, ganar más personas para su proyecto.

Este podría ser hoy un buen lema para una comunidad cristiana: Ir detrás de Jesús. Ponerlo al frente de todos. Recordarlo cada domingo como el líder que va por delante de nosotros. Generar una nueva dinámica. Centrarlo todo en seguir más de cerca a Jesucristo. Nuestras comunidades cristianas se transformarían. La Iglesia sería diferente.

3 Tiempo Ordinario - B
(Marcos 1,14-20)


25 de enero 2015

Publicar un comentario