Espiritu Santua Mendekoste Jaia

domingo, 18 de enero de 2015

San Anton animalien zaindariaren jaia Dimako Oban ospatu dabe

Hona hemen Dimako Obatik heldu jakuzan argazkiak San Anton eguneko mezea eta animalien bedeinkazioa.

Oban San Anton eguna ospatu dogu. 

Garai baten baserritik bizi ziran auzotarrak ziren gehiengoa, gaur ostera baserriko lanetik baino gehiago bizi gara danok be beste lan batzuei ekiñez.

Baina auzotarrak gogoan dabe nondik datozen, eta ondo baino hobeto barneratuta auzo izatea, Obaztar izatea. San Anton eguna ospatzea be horrexen señale:  auzotarrak batu, mezan gogotsu parte hartu, animaliak bedeinkatu, kopautxoa hartu danok batera eta gero txokoan bazkari gozo-gozoa. Beste ezeren gainetik adiskidetasuna sendotu.

Lorea Bilbao Ibarra








No hay comentarios: