martes, 28 de junio de 2016

Urtean zeharreko 14. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.










                                    URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA - C
Errepidean arduraz jokatzearen aldeko jardunaldia:
«Zorionekoak errukitsuak»


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on guztioi: “Zoaze eta esan jenteari: hurrean dozue Jaungoikoaren Erreinua”, misinoagaz bialdu ebazan Jesusek bere ikasleak. Horixe entzungo dogu gaurko ebanjelioan.



Eukaristia honetan, errepideko profesionalak eta gidari guztiak gogoan izango doguz, erantzukizunez, era guztietako istripuak saihestu daiezan.



            Danok alkartuta hurreratu gaitezan Jesusegana eta prestau gaitezan Haren berbea entzuteko eta Harek eskeiniko deuskun Ogiaz janaritzeko.



            "Alkartu danok..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, geure bihotzeko isiltasunean, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu dagigun damutasunez Jaunaren parkamena:



            - Jesus Jauna, pekatariei bakea eta errukia eskeintzen deutsezuna. ERRUKI, JAUNA.



            - Jesus Jauna, zure izenean bakea eskeintzera bialtzen gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.



            - Jesus Jauna, bakegileak zorioneko autortu zenduzana. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA


Is 66, 10-14c:

            Profeteak Israeli iragarten deutson mezua baiezkorra da. Hondamendia igaro da eta bake egunak biziko ditu.



Erantzun-Salmoa: 65. salmoa

            Beraren salbamen-ekintza haundiagaitik, Jainkoa gorestera dei egiten deusku. Izadi osoaz goratu daigun gure Jainkoa



"Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari..."






Gal 6, 14-18:

            Irakurgaian, San Paulok hauxe dinosku: bere poz guztia Kristoren kurutzean daukala; bakea eta errukia kurutzetik jatorkuzalako.


Lk 10, 1-12. 17-20:

            Onartu dagigun pozez beterik Ebanjelioan egingo jakun bakearen dohaia. "Aleluia" abestu dagigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, zuzendu deioguzan uste osoz gure eskariak Jaungoiko Aitari:



            - Sinistedun guztien alde: dohai lez hartu dogun fedea ezagutzen emon dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



            - Bizkaiko Elizearen alde: bere indarrak eta ondasunak Ebanjelioaren zerbitzuan erabili  dagizala beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



            - Gidarien alde: euren eta besteen bizia estimatuz, arduraz gidatu daien, errukitsu izan daitezan eta onik heldu daitezan helmugara. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



            -Eukaristi honetan alkartu garean guztion alde: gure gizarte apurtu honetan bakearen zerbitzari izan gaitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



            Jaungoiko gure Aita, entzun fedez egin deutsuguzan eskariak eta emon egiguzu zure laguntza Jesusen bidea jarraitzeko. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA


            "Egin otoitz", "zoaze"..., gaurko ebanjelioan entzundako berbak dira. Jaungoikoak bere bakezko erreinua eregitera bialtzen gaitu, Jesusi gure gizartean bidea prestatzera... Eta eginkizun hau beteteko, eten barik otoitz egin behar dogu.



            "Bai, eskerrak emon"





                                   



                                    URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA - C

            Jornada de responsabilidad en el tráfico:
«Zorionekoak errukitsuak»

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on guztioi: “Zoaze eta esan jenteari: hurrean dozue Jaungoikoaren Erreinua”, misinoagaz bialdu ebazan Jesusek bere ikasleak. Horixe entzungo dogu gaurko ebanjelioan.

            Que esta liturgia nos ayude a una transformación real de nuestros corazones y de nuestras vidas, para que consigamos como premio la paz que Dios nos ha prometido.
Venimos cada domingo para renovar nuestra fidelidad a Jesucristo, para mostrar nuestro deseo de seguirle.

            Danok alkartuta hurreratu gaitezan Jesusegana eta prestau gaitezan Haren berbea entzuteko eta Harek eskeiniko deuskun Ogiaz janaritzeko.

            "Alkartu danok..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, geure bihotzeko isiltasunean, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu dagigun damutasunez Jaunaren parkamena:

            - Jesus Jauna, pekatariei bakea eta errukia eskeintzen deutsezuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, zure izenean bakea eskeintzera bialtzen gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, bakegileak zorioneko autortu zenduzana. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA


Is 66, 10-14c:

            Profeteak Israeli iragarten deutson mezua baiezkorra da. Hondamendia igaro da eta bake egunak biziko ditu.
            El profeta Isaías anuncia el cumplimiento de la promesa de Dios.
            Alegría, paz, consuelo, son dones de Dios. Jerusalén la destruida, vuelve a ser creada

Erantzun-Salmoa: 65. salmoa

            Beraren salbamen-ekintza haundiagaitik, Jainkoa gorestera dei egiten deusku. Izadi osoaz goratu daigun gure Jainkoa
            El salmista nos invita a cantar  la bondad de Dios

"Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari..."

Gal 6, 14-18:

            Irakurgaian, San Paulok hauxe dinosku: bere poz guztia Kristoren kurutzean daukala; bakea eta errukia kurutzetik jatorkuzalako.
            San Pablo se alegra, porque su vida está entregada totalmente a la causa de Cristo.

Lk 10, 1-12. 17-20:
            Todos los cristianos debemos llevar consigo la paz a los hermanos. La paz no se impone, se ofrece. Llevar la paz es hacer el bien.
            Onartu dagigun pozez beterik Ebanjelioan egingo jakun bakearen dohaia. Zutunik, "Aleluia" abestu dagigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, zuzendu deioguzan uste osoz gure eskariak Jaungoiko Aitari:

            - Sinistedun guztien alde: dohai lez hartu daben fedea ezagutzen emon dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Bizkaiko Elizearen alde: bere indarrak eta ondasunak Ebanjelioaren zerbitzuan erabili  dagizala beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Que a quienes conducen, el aprecio por la vida, propia y ajena, les ayude a ser responsables en la conducción, misericordiosos con todos y lleguen felizmente a su destino. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Que quienes ostentan la autoridad en todas las naciones de la tierra sirvan de verdad a todos y faciliten la libertad, la justicia y la paz . ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Jaungoiko gure Aita, entzun fedez egin deutsuguzan eskariak eta emon egiguzu zure laguntza Jesusen bidea jarraitzeko. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            "Egin otoitz", "zoaze"..., gaurko ebanjelioan entzundako berbak dira. Jaungoikoak bere bakezko erreinua eregitera bialtzen gaitu, Jesusi gure gizartean bidea prestatzera... Eta eginkizun hau beteteko, eten barik otoitz egin behar dogu.
            Hemos sido elegidos por Dios, para ser discípulos  de Jesús su hijo. Esta elección nos compromete a trabajar en nuestra sociedad y en nuestro pueblo con valentía y con fe.
            Recibamos la bendición del Señor.

            "Bai, eskerak emon"



  




           








URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA

      Isaias Profetaren liburutik (Is 66, 10‑14)
     
      Poztu zaiteze Jerusalenegaz,
maite dozuen guztiok, egin jai haregaz;
alaitu eta poztu haregaz,
dolu egin zenduenok harengaitik.
      Asetzeraino edango dozuelako haren bularren gozoa,
 atseginez xurgatuko haren bular betetik.
      Honan dino Jaunak:
«Ibaia lez isuriko dot haren gainera bakea,
eta, gainezka doan ibaia lez, herrien ondasuna.
Haren umetxoak besoetan eroango dabez,
belaunetan maitekiro hartuko dabez.
Amak bere umea pozten dauan, lez, holantxe poztuko zaituet Nik,
eta zuen poza Jerusalenen izango dozue.
Poztu egingo da zuen bihotza, hori ikustean;
zuen hazurrak bedartza baten antzean loratuko dira,
Jaunaren eskua bere zerbitzariakan agertuko da».         

Erantzun-salmoa        Sal 65, 1-20


Kanta Jaunari, lur guztia; egin alaitsu Haren nahia



       Kanta jaunari, / lur guztia,
kanta jaunaren / izenari.
Berari aintza / merezia.
Hain zara, jauna, / miragarri!
      Bai harrigarri / Zuk eginak;
etsaiak ere / agur! Zuri.
Lurrean dagoz / kantuz danak.
Hain zara, jauna, / goragarri!
      Ikus, Jainkoak / dau jokatu
gizonen alde / haundikiro.
Itsasoa dau / lur bihurtu,
ibaia oinez / dabe_igaro.

      San Paulo Apostoluak Galaziarrei (Ga 6, 14‑18)

      Senideok: Jainkoak librau nagiala arrotzetik, Jesukristo gure Jaunaren kurutzean izan ezik. Kurutze horretan kurutzeratua dago mundua niretzat eta ni munduarentzat. Izan ere, ezer ez dira, ez erdaindua, ez erdaindubakoa; izaki barriak balio dau.
      Bakea eta errukia lege honen jarraitzaileari! Baita Jaungoikoaren Israeli ere! Aurrerantzean, ez deistala inok nekerik emon, Jesusen ezaugarriak neure gorputzean daroadaz nik eta.
      Senideok, Jesukristo gure Jaunaren grazia zuen espirituarekin. Amen.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik Lk 10, 1‑12. 17‑20

      Aldi haretan, Jaunak beste hirurogei eta hamabi aukeratu zituan, eta binaka bere aurretik bialdu, Bera joateko zan herri eta auzo guztietara.
      Eta esan eutsen: «Solo-aria ugaria da, baina langileak gitxi. Egin, bada, otoitz, solo‑ariaren jabeari, bialdu daizala langileak bere solora. Zoaze; begira, bildotsak otso artera lez bialtzen zaituet. Ez eroan aldean ez diru zakutorik, ez bide zorrorik, ez oineta­korik. Eta ez gelditu bidean inori agur egiten.
      Etxeren baten sartzen zareenean, hauxe izan bedi zuon lehenengo berbea: «Bakea etxe honetan». Eta han bakezko jenterik bada, euren gainean geldituko da zuen bakea; bestela, barriz, zeuokana bihurtuko da. Etxe haretan bertan gelditu zaiteze; daukenetik jan eta edan egizue, langileari bere saria zor jako‑ta.
      Ez ibili etxerik etxe. Herriren baten sartzen zareenean, ondo hartzen bazaitue, jan emoten deutsuena, osatu hango gaixoak, eta esaiezue: «Hurrean dozue Jainkoaren erreinua».

 
Publicar un comentario