Abenduko kanta: Belenen jaio jaku

domingo, 23 de mayo de 2021

Mendekoste: Jesusen Espirituaz bizitza aukera!


 

Espiritu Santua

maitasun sorrera,

hamaika koloredun

gizarte bat bera,

baztertua senide,

arrotza etxera,

otoitzaren indarraz

bizitza aukera.

 


Ezin badozu bideoa ikusi edo entzun klikatu hemen: https://youtu.be/VwW5YZqSUwU

 

Zabal Espiritua

bete zure hitza:

gure bihotz barruak

garbitzeko giltza,

txikiaren babesa,

haizete bortitza,

Zugaz gura genduke

aukera bizitza.

 

 

Zure jakituria

eta pentsaera

Elizaren bideak

eroan hobera,

josi esku bihotzak

guztiok batera

abestuz guk dagigun

bizitza aukera.   


Bideo egilea eta kantaria: Ana Berrizbeitia

Hitzak: Jose Mari Kortazar

No hay comentarios: