Goazen 2024 Jarri bidean

domingo, 5 de junio de 2022

San Urban eta San Blas alkarren ondoan doaz. Aurten bai!


Aurten bai! Aurten bai kanta daikegu "San Urban eta San Blas alkarren ondoan doaz". Zapatuan ospatu da mezea eta jaia ermita bietan. San Urban Zeanuriko Urkian eta San Blas Dima eta Zeanuriko mugan. Zorionak!


2021


 Aurten egun berean, zapatuan, ospatuko dira jai biok. Iazko argazkian ikusi daikezunez, San Blas eguneko mezea, tokiak zehatz markata eta distantziak zainduz, oso meza eta ospakizun jatorra ospatu eben Dima eta Zeanuri bitartean dagoen mugarri ermita horretan. San Urban, ostera, iaz ez zan ospatu, auzoak holan ebatzita. Aurten bai! Eguerdiko 12etan ermita bietan.

 

2018


Zapatu eta domekaz ospatu dira aurten, bata bestearen ondoren, San Blas (negutik atzeratutako jaia) eta San Urban (astebete atzeratuta hau be). Hon ahemen gure korrespontsal sareen argazkiak. Aurten Ander Manterola abadea gaixorik dagoela-eta, abade bako ospakizuna egun dabe Urkiako San Urban ermitean. San Blasen Mikel Azpeitia abadea egon zan meza buru.



Eta hona hemen San Blas...







No hay comentarios: