Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren beste atal bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana ekaina edo bagilari eskainia. Guk hona gora behera batzuk dakarguz. San Joan eta San Pedrori dagokiezanak hurrengo baten jarriko ditugu. Eskerrik asko Manu!
Más artículos de la serie Urtaro clic aquí.
Hilabete
honen 21ean, udako solstizioan sartzen gara, baina horrarteko egunak betetzeko
kristautasunaz gero, Eleizeak jai handi eta ospetsu batzuk antolatu ebazan
kultorako.
ASENTSIO,
PENTEKOSTE, HIRUTASUN DEUNA ETA KORPUS.
Pazko
eguna ardatz hartuta, Pazko aurrean egin eban bezala, Pazko ostean ere ospakizun
handiak antolatu ebazan sasoi batean Eleiza Katolikoak eta egutegira joaz,
aurrerago edo atzerako, maiatzaren
azkenean edo eta ekainean ospatzen dira jaiok.
Ospakizun aldakorrok sarerra honetan sartuko ditugu, gainetikoak euren
egun berean gogoratuz, hurrengo sarrera baten.
Jai
mugikor nagusienok lau dira, eta Eleizaren egutegi kronologikoan honela datoz:
Asentsio; Pentekostes; Hirutasun Deuna eta Gorpuzti edo Korpus Kristi.
Jai
nagusiok aprobetxatuz, gure herrietan hainbat Lehenengo Jaunartze eta ezkontza
egiten izan da eta egiten da gaur ere.
Asentsio
eguna, Pazko egunetik berrogeigarrenera ospatzen da. Pazkoatik zazpigarren
domekan. Gogoratu, garizumea ere Erramu egunetik berrogei egun aurrerago hasten
dala. Berrogeiren kontua, aspalditik datorkigu. Exodoan berrogei urte emon ei ebezen
Egiptotik gaurko Israelera joaten.
Pentekostes
egunean Espiritu Santuaren etorrerea ospatzen du Eleizeak. Sinesmendunentzat
jai garrantzitsua. Sinbolo mailan, su-argia eta uso zuria erabiltzen da.
Latineko abesti eder batean jasotzen da ospakizun hau: “ Veni creator spiritus,
mentes tuorum visita...”
Hirutasun Deuna,
misterio bezala ezagutu dogu eta ezin daiteke ulertu sinesmen osoz izan ezik.
Hirutasunaren ikonoa |
Gorpuzti edo Korpus Kristi eguna izan da beharbada lehen jaunartzea
egiteko egunik egokiena, sinesmendunarentzat jaunartzean sinbolizatzen dalako
Korpus Kristiren edukia.
Egun
honetan eleiz portikuetatik prozesinoak egiten ziran. Sasoi hau eguzkitsu eta
beroa izaten danez, izerdi-kiratsa beste ezer baino gehigo igartzen da eta
horregatik, prozesioak egin baino lehen, “korpuzbedarrak” botaten dira
elezportikuan, gero zapaldukeran usain gozoa zabaltzeko eleiztarren artean.
Ekainean, natura haziz eta helduz dator. Garia buru, artoa artajorraren
zain, frutalak loretik garaura bidean, animaliak ugaltzen, berba baten esanda,
bizitza emonkortasunean.
Oso garrantzitsua da nekazarientzat hau garai hau eta horrexegaitik
egoten dira eguraldiari begira. Baina batzuetan eguraldiak okertu egiten
dira eta natura arriskuan jarri. Kristauaroa etorri zanean eguraldi
arriskutsuen aurrean eleizarik harako errogatiba, bedeinkazio eta otoitzak
egiteko ohitura zabaldu zan. Arratiako errogatibea Urkiolara San Antonio
hurrengo zapatuan ospatzen da.
URKIOLAKO ANTONIO DEUNA
Ekainaren 13an Paduako Antonio
Deuna eta urtarrilaren 17an Antonio Abata Deuna.
Arratiako errogatibea Urkiolara 2012 |
Bietan
egiten dira jai handiak pertsona gaixo,
osasuntsu zein animalia eta
gainetikoak bedeinkatuz.
Urtean
zehar ere, errogatiba, gogojardun, bederatziurren, triduo, errosario,
promesa-betetze eta abarrak egiteko ohitura egon da eta badago.
Neguko
Antonio Deuna baino ekainekoa egokiagoa da erromeria nagusia egiteko,
eguraldiak laguntzen dauelako.
Bizkaia,
Araba eta Gipuzkoatik joaten dira erromesak. Antzina, oinez, zalpurdiz,
idi-buztarriz eta abar, gaur autoz ere
bai oinezkoekin batera. Batzuk, osasun bila, beste batzuk senar edo emaztegai
topetan, eta gehienak erromeria eguna ospatzera lagun zen senide artean.
Kantu-kopla ugari ere atara dira jai konen inguruan. Hona hemen bat edo beste:
“Aita San
Antonio
Urkiolakoa
askoren
bihotzeko
santu
debotoa.”
“Askok
egiten deutso
San
Antoniori
egun batean
joan
bestean
etorri.”
Urkiola,
paraje zoragarria da, pago eta urkiz betea. Batera begiratuz gero, Anboto,
bestera Gorbeia, berba baten esanda
lurreko paraisoa.
Gazteriak
eta gainetikoetan ahal dauenak joakera handia izan du Urkiolara eta kilometro
eta kilometroetako bideak egin arren danak pozik Urkiolako eleizkizun eta
erromeriara, gero iluntzean barriro etxera bueltatzeko abemariak jo aurretik,
jakina.
Erromeria
honen helburuetariko bat santuari senargai edo emaztegaia eskatzea zan eta ez
dakigu ba santuak ala bideetako kilometro eta abarrek ez ete eben laguntzen
horretarako.
Bestera ere
gertatzen zan baten baino gehiagotan. Ezkongai-harremanak apurtu ere egiten
ziran eta orduan, galtzaileak bertsopaperetan kontatzen eban berari gertatutakoa
eta Urkiolako erromerian edo eta antzerakoetan saldu bertsopaperok bengantza lez
edo.
Sinesmen
munduan garrantzia handia izan du Urkiolak eta kristau aurreko zein osteko
sineskerak mito edo eta esaundetara ere heldu dira.
Urkiolako
paraje zoragarria aipatu dogu baina, zorionez, antzerako leku ugari dogu, dana
mendi-baso, dana haran-ibar eta dena ibai-erreka dogun Euskal Herri honetan.
Edertasun
guzti honekin, ekainak aurrera egin ahala, udaldian sartzen gara, barri eta
goienaren ardatzean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario