Abenduko izarrak

sábado, 3 de marzo de 2012

Patxi Arraibi hil da

Hileta eleizkizuna Lemoako parrokian izango da astelehenean arrastiko 6etan. Bitorin hil da. 1948. urtean Los Riosera joan ziran hiru arratiarren artean bizirik egoan bakarra. Oraintsu dabil euren omenez eratutako Arratia Palenque erakusketa ibiltaria Arratiako herriak zeharkatzen.

Argazkian eskumakoa dogu Patxi, misiolarien kurutzea jarrita Ls Riosera joateko bezperan.

Arratia Palenque alkartasun zubiak eregiten erakusketa zabladu zanean Igorren, gaixo arazoengandik ez zan bertaratu. Bere izenean familia artekoak jaso eben oroigarria eta txalo zaparrada.

Bitor Garaigordobil gotzainak bere lanaren zertzelada batzuk ere eskeini zituan. Ondo ezagutzen eban Patxi, alkarregaz joan ziran Los Riosetara-eta duela 64 urte.

Lemoako semea, Lemoan egingo jakoz hileta eleizkizunak.

Ha fallecido Patxi Arraibi, el último arratiano del grupo de tres misioneros que abrió la misión vasca en Los Rios, Ecuador, allá por el año 1948.

El funeral se celebrará este lunes en su Lemoa natal.

En homenaje a estos arratianos que escribieron una página solidaria de la historia del valle de Arratia se organizó la exposición itinerante Arratia Palenque construyendo puentes de solidaridad y a su inaguración po pudo asistir Patxi Arraibi por encontrarse delicado de salud.

En su nombre recibió el recuerdo la familia de Patxi, y Monseñor  Bitor Garaigordobil, compañero de aventuras de Patxi hace 64 años, desgranó jugosas anécdotas del trabajo de Patxi en la construcción de las obras iniciales de la misión en Babahoyo y Montalbo.







ESKUTITZA

Ez naz Zuekin, ez, aiztu,
Nire senide maitiak
Lanak dira ugaritu
Eta gitxitu astia.

Gasteiztik Madrilera,
Españatik Euzkadira,
Alan da nire biziera,
Ez dakit ziur zeren billa.

Baña ixildu gaitezan,
Begira izarrak zeruan
Jesus ta Maria argitzen
Jose pozez dago onduan.

Gabona da elizetan
Gosea toki askotan,
Gorrotoa biotzetan,
Guda gure Euskal Herrian.

Artzain txiro apalak
Dira Jesusen adiskide,
Gutzat diru eta janak
Dira askotan bixibide.

Zatoz, Jesus, gugana,
Poztu ta onetsi gagizuz,
Gixon ta Jainko zarana
Siñesmena gugan piztuz.

Eta nire sendi ona
Pozez gaur bete egizu,
Emoiozu zoriona
Zeure eskuan beti eukizu.

Patxi Arraibi, ZER aldizkaria, 120. zenbakia, 1988 bagilla/ekainilla, 4. orrialdea.