Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

viernes, 2 de marzo de 2012

Bilbora abiatu da Arratia Palenque erakusketa misiolari iblitaria

Begoñazpiko ikasle bi erakusketako panelak ikusten

Begoñazpi Ikastolan izango da ikusgai Arratia Palenque erakusketa misiolaria martxoaren 5-11 bitartean.

Gaur goizeko hamaiketan kargau dira furgoneta baten Igorreko Kultura Etxean erakusketa honen 23 panel erraldoi eta material pedagogikoa.

Ikusten dogunez osorik heldu dira Ikastolara eta han izango dira ikusgai datorren astean.

Asier Astigarraga jauna Begoñazpiko ikasle baten aita zela, Labayru Ikastegiaren mandatuaz, Palenquera joan zan lehen Begoñazpitarra izan zan. Han bertako  Kultura Montubioa ikertzen, batzen, baloratzen... hilebete emon eban. Bertako parrokia be berak itxi eban informatizatuta eta internet munduan lehen pausuak emoten. Palenqueri buruzko lehen webgunea ere berak ipini eban martxan.

Ondoren, Ikastolak eta Fatima eskoleak urteotako alkar lan eredugarria eroan dabe. Horren adibide bat dogu erakusketa hau bertara eroatea. Eta urteotan Begoñazpiko andereño maisuak udaldietan Palenquen ibiltea Aita Benjagaz alkar lanean.