Hala ere... Lourdes Iriondo & Xabier Lete

miércoles, 21 de marzo de 2012

Obedientzia eta askatasuna. Obediencia y libertad: Asis sarea

Ihazko garizuman hasi zan batzen Asis sareagaz batera taldetxo bat Arratian hilean behin otoitzean. Asis sarearen 41. orritxoa dakargu hona, marxoaren otoitzaldira prest etortzeko edo etxean norberak egin ahal izateko.

Sarrera

Hilero Asis Sareak frantziskotar espiritualitatearen lau printzipioren jirabiran gogoeta egitera gonbidatzen gaitu. Hil honetako gutuna horietako lehenengoaz doa: “Jainkoarekiko harreman pertsonala landu”.
Harreman hori zentratu daiteke dena laburbiltzen duen ardatz baten inguruan: konfiantzaz, itxaropenez eta maitasunez Aitaren nahia egitera irekia bizi. Obedientzia eta libertatea dira martxorako prestaturiko gutunaren muin. Kontraesan dirudien zerbait: libreki hautatu Jesusi jarraitzen dion obedientzia.

Gogoetarako gaia

Obedientzia

Joan eta etorri gabiltza, eta eguneroko presek aldendu egiten gaituzte bihotzetik, eta badirudi gure fedea airerik gabe gelditzen dela. Joan eta joan urrutiratzen eta distraitzen gara, eta betarik gabe uzten gaituzte eguneroko bizitzak eta suertatzen zaizkigun aldiek. Baina egunerokoaren mende erortzen ez bagara, behin eta berriz Kristoren bila itzultzen bagara, gutxi bada ere Jainkoaren Hitzarengana hurbiltzen bagara, Hitz horrek solasa ematen eta bihotza suspertzen digu.
Presentzia baten esperientzia da, eta horrek lagun egiten digu, eta amore ez ematera eta geure iturritik ez aldentzera deitzen gaitu. Horixe dugu intuizio sakona: Jainkoagandik urruntzen bagara ere, bera zain dugula. Intuizio horretan aurki dezakegu Jainkoaren maitasuna, etengabe  iraunkorra. Presentzia hori ez zaigu ematen ziurtasun gisa, geure buruarekiko gatazka gisa baizik. Etxetik joandako semearen antzera, geure joan-etorri eta kontraesanetan horixe egin dezakegu: apalki eskertu eta txiki sentitu Aitak semea aurkitzean duen pozagatik.
Behin eta berriz dator gugana, gure zain sentitzen dugu, eta isiltasunean haren presentzia sumatzen dugu. Antzeman dezakegu, bizitzak baduela zentzu sakon bat, eta horrek baduela zerikusik Aitaren nahia egitearekin, obeditzearekin, obeditzea libreki hautatzearekin. Betiko konfiantza horren aurrean, etxetik joandako semeon bihotzak Kristoren nahia egin nahi luke, behin eta berriro saiatu eskatzen zaigun gauza bakarra egiten: maitatzen, alegia. Aitari obeditzen askatasun helduaren zeinu denez, Ebanjelioko hitzei obeditzen giza betetasuna lortzeko modurik onena denez.
 “Bai” esan nahi izan, jarriko dugula geure borondatea, prest gaudela, jakinik Bera dela gure harkaitza. Libreki hautatu obeditzea, Kristok eskaintzen digun bidearen bila ibiliz: apaltasun eta emanak bizitzearen bidearen bila. Obeditu, geure ahulezia ezagutuz, baina jakinez ez zalantzek ez isiltasunak ez dutela gugandik onartzen gaituen Espiritua aldentzen.

Ebanjelioko pasartea: Mt 26,36-46

Jesus bere ikasleekin Getsemani zeritzan landa batera iritsi zen, eta esan zien: «Zaudete hemen, ni hara otoitz egitera noan bitartean».
Pedro eta Zebedeoren bi semeak eraman zituen berekin. Tristura eta larria sentitzen hasi zen, eta esan zien: «Hiltzeko zorian nago tristuraz. Gelditu hemen eta zaudete erne nirekin batera».
Eta aurreraxeago joanik, ahuspez erori zen eta otoitz egin zuen, esanez: «Ene Aita, ahal bada, urrun ezazu niregandik edari samin hau. Hala ere, egin bedi zuk nahi bezala, ez nik nahi bezala».
Ikasleengana joan eta lotan aurkitu zituen. Pedrori esan zion: «Beraz, ordubete ere ezin izan zarete nirekin erne egon? Zaudete erne eta egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko: gogoz kartsu izan arren, ahula baita gizakia».
Bigarren aldiz aldendu eta otoitz egin zuen, esanez: «Ene Aita, edari samin hau derrigorrez edan behar badut, egin bedi zure nahia».
Eta berriro itzulirik, lo aurkitu zituen, begiak astun baitzituzten. Haiek utzirik, berriz ere aldendu eta hirugarren aldiz otoitz egin zuen, lehengo hitzak berriro esanez. Ondoren, ikasleengana joan eta esan zien: «Egin lo eta hartu atseden! Hara, gainean da ordua, Gizonaren Semea bekatarien eskuetara emana izateko. Jaiki, goazen, hemen da salduko nauena!»

Frantziskotar pasartea

Frantziskok obedientzian bizi nahi izan zuen. Harentzat obeditzea, Jainkoaren hitza entzunez eta Jainkoagan konfiantza jarriz bizitzea zen. “Jauna, zer nahi duzu nik egitea?,” galdetuz hasi zen bere konbertsioa. Eta harrezkero ikasiz joan zen konfiantzan bizitzen, bere burua abandonatuz eta emana biziz bidea egiten. Lehen, berak egiten zuen programa, berak egiten zituen ametsak bere proiektu eta planetatik eta dena bere inguruan ibilarazten zuen. “Jauna, zer nahi duzu nik egitea?: hor aurkikuntza bat egon zen, eta hortik aurrera Jainkoa bihurtu zen zentro, Haren hitza bizi-iturri, eta Haren nahia gauzarik maiteena. Orduan Frantziskok abandonatu egin zuen bere burua Jainkoaren nahira, obedientzia maitetsura.
Konfiantza dugunean, libre eta benetako izatea oparitzen zaigu, geure burua gorde edo atzipetu gabe, disimulurik erabili gabe. Konfiantza dugun haren aurrean izan gaitezke, besterik gabe eta pozik, gu geu, xalo eta argi eta garbiak. Jesu Kristoren Aita Jainkoarekiko obedientziaz hitz egiteko, Frantziskok espresio hau erabiltzen du: “Bere nahia Aitaren nahian jarri zuen”. Eta horrela esaten digu obedientzia ez dela ezer nahi ez izatea edo desiratzea, baizik eta indar guztiz maite dugun hark nahi duena nahi izatea. Maitasunagatik obeditzea; horregatik Frantziskorentzat karitatea da obedientziaren ahizpa. Maitasunak bakarrik hezten ditu egoki desioak eta moldeatzen ongi nahiak.
Egiazko obedientziak beharrezko ditu: bereizkuntza, egian ibiltzea, norbere baitan sartzea eta bihotza jokoan jartzea. Obedientzia onak pertsona libre bat behar du, maitasunez eta maitasunagatik Jainkoari honela esaten ikasiz doana: “Jauna, zer nahi duzu nik egitea?”.

Otoitza

Ulertzen ez dudanean,
bizitzak ihes egiten didanean,
betiko historia berriz gertatzen denean,
dena gaizki doala dirudienean,
sufrimendua lagun dudanean,
gurutzearen zama gainean dudanean,
basamortuak ezustean harrapatzen nauenean … ,
egin bedi zure nahia.

Bidea monotono egiten bada,
zeruertza ilunduz badoa,
esperoak zimeltzen badira,
erraiak idor badaude eta nekea astun,
lore eta fruituak desagertu eta indarrak ahul badira … ,
egin bedi zure nahia.

Zure planak onartzea zail bazait ere,
gogorrak eta aldats-gorakoak iruditzen bazaizkit ere,
eroso ibiltzetik ateratzen banaute ere,
sustraitik atera eta egurats gorrian uzten banaute ere,
nire egitasmo eta ilusioei kontra egiten badiete ere,
protesta egin eta argibideak eskatzen baditut ere,
etengabe honat harat dantzatzen banaute ere,
egin bedi zure nahia.
Argia presente denean,
haizekirriak esperoak ekartzen eta kulunkatzen dituenean,
oasiak itzala eta atsedena eskaintzen dituenean,
oihuak bozkariozkoak eta festakoak direnean,
bizitzaren pilpira epela denean,
maitasunak doan inguratzen nauenean,
dena nobedade eta txera denean,
egin bedi zure nahia.

Orain, Jauna,
txundituta eta hautsita uzten banau ere,
egin bedi zure nahia.

Florentino Ulibarri

Gutuneko azken hitzak

Libre izatea eta harremanean ibiltzea gizakiaren bi isurialde dira elkar osatzeko (Moratalla).

2012ko apirileko eguneroko ebanjelioa

1- Mk 15,1-38
2- Jn 12,1-11
3- Jn 13,21-33.36-38
4- Mt 26,14-25
5- Jn 13,1-15
6- Jn 18,1-19-42
7- Mk 16,1-7
8- Jn 20,1-9
9- Mt 28,8-15
10- Jn 20,11-18
11- Lk 24,13-35
12- Lk 24,35-48
13- Jn 21,1-14
14- Mk 16,9-15
15- Jn 20,19-31
16- Jn 3,1-8
17- Jn 3,5ª.7b-15
18- Jn 3,16-21
19- Jn 3,31-36
20- Jn 6,1-15
21- Jn 6,16-21
22- Lk 24,35-48
23- Jn 6,22-29
24- Jn 6,30-35
25- Mk 16,15-20
26- Mt 5,13-16
27- Jn 6,52-59
28- Jn 6,60-69
29- Jn 10,11-18
30- Jn 10,1-10


Introducción

Cada mes Asis Sarea/Red Asís nos invita a reflexionar rotativamente con cuatro principios de espiritualidad franciscana. La carta de este mes gira en torno al primero de ellos “Buscar cada día la relación personalizada con Dios”.
Esta relación se puede concentrar en torno a un eje que lo sintetiza todo: confiar, esperar y amar en apertura a la voluntad del Padre. La Carta preparada para marzo tiene como tema central la obediencia y la libertad. Una aparente contradicción: elegir libremente la obediencia que sigue a Jesús.



Tema de reflexión

La obediencia

Andamos yendo y viniendo, las urgencias del día a día nos alejan del
corazón, y nuestra pequeña fe parece que se queda sin aire. Nos vamos,
nos alejamos, nos distraemos, la vida cotidiana y los tiempos que nos
tocan nos ocupan intensamente. Pero si no nos rendimos a lo cotidiano,
si volvemos una y otra vez en busca de Cristo, por poco que nos
acerquemos a la Palabra de Dios  esta nos habla y reconforta el
corazón.

Es la experiencia de una presencia que nos acompaña y nos llama a no
abandonar,  y a no alejarnos de nuestra fuente. Es la intuición
profunda de que aunque nos distanciemos de Dios, Él siempre nos
espera.  En esa intuición podemos descubrir el amor de Dios que
siempre permanece. Este regalo no se nos da como seguridad sino en
conflicto con nosotros mismos.  Así, como el hijo pródigo, en nuestras
idas, venidas y contradicciones, no podemos hacer otra cosa que
agradecer humildemente y sentirnos pequeños por la alegría del Padre
ante el hijo reencontrado.

Una y otra vez viene a nosotros, sentimos su espera, y en el silencio
vislumbramos su presencia. Podemos percibir que la existencia tiene un
sentido profundo, y  que este sentido tiene que ver con hacer la
voluntad del Padre.  Tiene que ver con obedecer con elegir libremente
obedecer.  Ante la confianza permanente, nuestro corazón de hijo
pródigo  quisiera hacer la voluntad de Cristo, entregarse una y otra
vez a lo único que se nos pide: amar. La obediencia al Padre como
signo de libertad madura, la obediencia a las palabras del Evangelio
como mejor manera de cumplimiento humano.

Poder decir que sí, que pondremos nuestra voluntad, que estamos
dispuestos,  sabiendo que Él es nuestra  roca. Elegir libremente
obedecer, buscando el camino que Cristo nos ofrece, el estrecho camino
de la humildad y de la entrega. Obedecer conociendo nuestra fragilidad
pero sabiendo que ni las dudas ni el silencio retiran de nosotros el
Espíritu que nos acoge.

Texto evangélico: Mt 36-46

Fue Jesús con sus discípulos a un lugar llamado Getsemaní, y les dijo:
–Sentaos aquí mientras yo voy más allá a orar.
Se llevó a Pedro y a los dos hijos de Zebedeo, y comenzó a sentirse muy triste y angustiado. Les dijo:
–Siento en mi alma una tristeza de muerte. Quedaos aquí y permaneced despiertos conmigo.
Y adelantándose unos pasos, se inclinó hasta el suelo y oró, diciendo:
–Padre mío, si es posible, líbrame de esta copa amarga: pero no se haga lo que yo quiero, sino lo que quieres tú.
Luego volvió adonde estaban los discípulos y los encontró dormidos. Dijo a Pedro:
– ¿Ni siquiera una hora habéis podido permanecer despiertos conmigo? Permaneced despiertos y orad para no caer en tentación. Tenéis buena voluntad, pero vuestro cuerpo es débil.
Por segunda vez se fue, y oró así:
–Padre mío, si no es posible evitar que yo sufra esta prueba, hágase tu voluntad.
Cuando volvió, encontró de nuevo dormidos a los discípulos, porque los ojos se les cerraban de sueño. Los dejó y se fue a orar por tercera vez, repitiendo las mismas palabras. Entonces regresó a donde estaban los discípulos y les dijo:
– ¿Aún seguís durmiendo y descansando? Ha llegado la hora en que el Hijo del hombre va a ser entregado en manos de los pecadores.¡Levantaos, vámonos: ya se acerca el que me traiciona!

Espiritualidad franciscana

Francisco quiso vivir en la obediencia. Para él obedecer era vivir en la escucha de la palabra de Dios, fiándose de Dios. Su conversión comenzó con un “Señor, ¿qué quieres que haga?” y, desde entonces, aprendió a vivir confiado, a caminar abandonándose y a estar entregándose. Antes era él quien programaba, soñaba desde sus proyectos y planes, todo giraba sobre sí mismo. “Señor, ¿qué quieres que haga?”: hubo un encuentro a partir del cual Dios se convirtió en el centro, su palabra en la fuente de vida, y su voluntad en lo más querido. Entonces Francisco se abandonó confiado al querer de Dios, a la obediencia amorosa.
Cuando confiamos se nos regala ser libres, auténticos, sin necesidad de escondernos, ni de engañarnos, ni de disimular. Ante aquel en quien confiamos podemos ser sencilla y gozosamente nosotros mismos, ser sencillos y claros.  Francisco para hablar de la obediencia de Jesucristo a Dios Padre usa la expresión “puso su voluntad en la voluntad del Padre”, diciéndonos que la obediencia no está en no querer o no desear nada, sino en querer lo que quiere aquel al que se ama con todas las fuerzas. Obediencia por amor; por eso para Francisco la hermana de la obediencia es la caridad. Sólo el amor educa adecuadamente los deseos y modea bien las voluntades.
La verdadera obediencia necesita discernimiento, caminar en verdad, adentrarse en el propio interior y poner en juego el corazón. La buena obediencia requiere una persona libre que está aprendiendo a decir a Dios, con amor y por amor, “Señor, ¿qué quieres que haga?”

Oración

Cuando no entiendo,
cuando la vida se me escapa,
cuando la historia se repite,
cuando todo parece ir mal,
cuando el dolor me acompaña,
cuando la cruz me pesa,
cuando el desierto me sorprende…,
hágase tu voluntad.

Si el camino se hace monótono,
si el horizonte se oscurece,
si las esperanzas se marchitan,
si las entrañas están yermas, si el cansancio es fuerte,
si las flores y frutos desaparecen, si las fuerzas flaquean…,
hágase tu voluntad.

Aunque me cueste aceptar tus planes,
aunque me parezcan duros y contra corriente,
 aunque me saquen de mis comodidades,
aunque me desarraiguen y dejen a la intemperie,
aunque contradigan mis proyectos e ilusiones,
aunque proteste y pida explicaciones,
aunque me hagan nómada permanente…,
hágase tu voluntad.

Cuando la luz se hace presente,
cuando la brisa trae y acuna esperanzas,
cuando los oasis ofrecen sombra y descanso,
cuando las voces son de júbilo y fiesta,
cuando la vida palpita caliente,
cuando el amor me envuelve gratis,
cuando todo es novedad y ternura…,
hágase tu voluntad.

Ahora, Señor,
aunque me desconcierte y rompa,
hágase tu voluntad.

Florentino Ulibarri

Epílogo

“Ser libre y estar vinculado son dos vertientes complementarias del ser humano” (Moratalla)

Evangelio diario del mes de abril de 2012

1- Mc 15,1-38
2- Jn 12,1-11
3- Jn 13,21-33.36-38
4- Mt 26,14-25
5- Jn 13,1-15
6- Jn 18,1-19-42
7- Mc 16,1-7
8- Jn 20,1-9
9- Mt 28,8-15
10- Jn 20,11-18
11- Lc 24,13-35
12- Lc 24,35-48
13- Jn 21,1-14
14- Mc 16,9-15
15- Jn 20,19-31
16- Jn 3,1-8
17- Jn 3,5ª.7b-15
18- Jn 3,16-21
19- Jn 3,31-36
20- Jn 6,1-15
21- Jn 6,16-21
22- Lc 24,35-48
23- Jn 6,22-29
24- Jn 6,30-35
25- Mc 16,15-20
26- Mt 5,13-16
27- Jn 6,52-59
28- Jn 6,60-69
29- Jn 10,11-18
30- Jn 10,1-10