Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

viernes, 2 de marzo de 2012

Arantxa Jakaren berbaldia Arratian Conferencia de Arantxa Jaka en Arratia

Aretxabaletako monasterioan bizi dan Arantxa Jaka monja agustindarrak berbaldia eskainiko dau gaur, “Pausoz pauso pazkotik bizi” goiburupean, Igoreko parrokiko lokaletan, 19.00etan. Garizuma eta Pazko aldiari buruzko gogoetea izango da. Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak “Bakea eta Adiskidetzea” gaiari buruzko berbaldia eskainiko dau leku berean, martxoaren 23an.

Arratia bailarako bederatzi parrokiek berbaldi batzuk antolatu dabez Garizuma aldirako. Arantxa Jaka monjak eskainiko dau lehenengoa, gaur, Igorren. 

Jaka izan da, hogei urteren buruan, elizbarrutiko abade batzuei gogo jardunak euskeraz zuzendu deutsezan lehenengo emakumea. Aurretik, 2008an, Dolores Aleixandrek hogeta lau abadez osatutako taldeari emon eutsazan gogo jardunak gaztelaniaz. 

Arantxa Jakak, ‘Alkarren Barri / Comunicación’ elizbarrutiko aldizkariari eskainitako alkarrizketan, “bera klausurako monja dala eta absolutuaren bila, hau da Jaungoikoaren bila diharduala” inoan. Bere esanetan, “etengabeko bilatzaileak gara” eta “betetasuna ez jagoko bizitza honi baina bai bizitza honetan pausuak emoteari”.


La religiosa agustina del monasterio de Aretxabaleta, Arantxa Jaka, ofrecerá hoy una charla con el título “Pausoz pauso pazkotik bizi”, una reflexión sobre el tiempo de cuaresma y pascua. El obispo emérito de San Sebastián, Juan María Uriarte, ofrecerá otra comunicación sobre “Paz y Reconciliación” en el mismo escenario, el 23 de marzo.


Las nueve parroquias del valle de Arratia han organizado un ciclo de conferencias para la época de cuaresma. La religiosa Arantxa Jaka será la encargada de ofrecer la primera charla, hoy en Igorre. 

Jaka ha sido la primera mujer, tras veinte años, en impartir ejercicios espirituales, en euskera, a un grupo de presbíteros de la diócesis. Anteriormente, el año 2008, Dolores Aleixandre acompañó a un grupo de veinticuatro curas, en castellano. 

Arantxa Jaka, en la entrevista realizada para el número de febrero de la revista diocesana Alkarren Barri/Comunicación, se considera una “monja contemplativa a la búsqueda de lo absoluto, que es Dios”.  Afirma que “estamos inmersos en una búsqueda permanente” y añade que “a esta vida no le corresponde la plenitud pero sí dar pasos hacia la misma”. 

Iturria: bizkeliza.org