Garizuma 2020

jueves, 8 de marzo de 2012

La despedida de Edurne: Argiz jantziko gara


Edurne conocía la gravedad de su enfermedad. En lugar de esconderse miró a los ojos a la muerte y nos dejo el regalo de esta despedida, que cuando la leyó Juanma en su funeral nos emocionó a todos. Con permiso de la familia copiamos aquí su despedida, el evangelio y algunos trozos de la homilia. Edurne argiz jantzi da!



Llevo unos cuantos añitos aliándome con las enfermedades,  y la verdad
es que he aprendido mucho  :
Aprender a valorar la VIDA…
Aprender a observar y no enjuiciar…

Cada uno ES como ES   y de hecho, hemos venido a eso :  
A  SER y aprender a comprenderse a uno mismo… Y desde ahí,  respetas, valoras,  y si puedes   AMAS.

Ahora me toca volar…
Dejo aquí mi enfermo cuerpo y me voy al cielo,
donde me espera DIOS  con las manos abiertas.

Que nadie piense que tiro la toalla porque estoy viviendo a tope …
sin olvidarme de VIVIR por el miedo a MORIR.

Probablemente os preguntaréis cómo estoy tan tranquila, dejando aquí
a mi familia…
Son las fuerzas internas que van más allá :
El AMOR  y  la FE

¿Qué si tengo apego a la familia ?
No …. No es apego … es responsabilidad y AMOR

Me siento en PAZ… tranquila… preparada para Volar
Mi ALMA  ya ha aprendido todo lo que necesita y me voy.
Allí  quizá me encuentre con mi  Ama,  Aitites, mi suegro y demás familia.-

Será maravilloso… y desde allí,  si estáis atentos, sabréis que os puedo ayudar… poco a poco…
haciendo que este mundo sea más bondadoso.

Aquí dejo un buen legado …. sobre todo a mi chico,
y a mi hija.-
Soy consciente que adoráis a mi gente… porque yo también   me he sentido adorada por todos.

DESEO que cada cual pueda hacer su camino libremente para que pueda recoger los frutos de la vida.-

DESEO que cada cual sea capaz de mirar hacia adentro… y así  encontrar el
Equilibrio para VIVIR  en  PAZ

Y… DESEO que vayamos hacia la coherencia :
  Ser … Sentir … y  Actuar de la misma manera …
              En  COHERENCIA


Badaroadaz urte batzuk gaixotasunakaz batera biziten, eta egia esan
asko ikasi dot:
Ikasi dot BIZITZA baloratzen…
Ikasi dot bizitzako gauzei juzgau barik begiratzen…

Bakotxa DAN modukoa DA, eta ganera, horretara etorri gara:
GEU IZATERA, geure burua ulertzen ikastera… Eta hortik abiauta, errespetatu egiten dozu, baloratu, eta ahal badozu MAITATU.

Orain hegaz egiteko txanda etorri jat:…
Hemen itxiko dot nire gorputz gaixoa eta zerura joango naz,
han JAUNGOIKOAK itxaroten deust eskuak zabalik.

Ez daiala inork pentsau errendidu egin nazala, topera biziten nabil eta…
Ez nabil, ez, BIZITEA zer dan ahaztuta, HILTEKO bildurragaitik.

Seguru esango dozuela ea zelan nagoan hain lasai, hemen nire familia guztia itxita…
Barruko indar batzuek emoten deuste lasaitasun hori: MAITASUNAK eta FEDEAK

Loturarik sentitzen eten dodan familiagaz?
Ez da loturea, ez… ardurea da, eta MAITASUNA

BAKEAN sentitzen naz… lasai… hegaz joateko prest
Nire ARIMEAK ikasi dau behar dauan guztia, eta banoa.
Han igual topauko naz amagaz, aititakaz, aitaginarrebagaz, familiako besteakaz.-

Ederra izango da…. Eta handik, adi bazagoze, jakingo dozue lagundu neikizuela… geldi-geldika…
mundu hau hobea izan daiten laguntzen.

Hemen ondare on bat ixten deutsuet …. batez be nire mutila,
eta nire alabea.
Badakit asko gura dozuezala… ni be asko gura izan nabiela sentidu dodalako.

DESIO DOT gutako bakotxak bere bidea askatasunez egin ahal izan daiela, bizitzako frutuak batu ahal izan daizan.

DESIO DOT gutako bakotxa kapaz izan daitela bere barrura begiratzeko… eta holan oreka topatu eta BAKEAN BIZITEKO.

Eta… DESIO DOT gero eta koherenteagoak izan gaitezala:
Izan… Sentidu… eta Jokatu, modu berean:
KOHERENTZIAZ.

(Euskeratzailea: Jesus Mari Agirre)

 

Lectura del santo evangelio según san Juan:

        En aquel tiempo, dijo Jesús a Nicodemo: "Nadie ha subido al cielo, sino el que bajó del cielo, el Hijo del hombre. Lo mismo que Moisés elevó la serpiente en el desierto, así tiene que ser elevado el Hijo del hombre, para que todo el que cree en él tenga vida eterna. Tanto amó Dios al mundo que entregó a su Hijo único para que no perezca ninguno de los que creen el él, sino que tengan vida eterna. Porque Dios no mandó su Hijo al mundo para condenar al mundo, sino para que el mundo se salve por él."

Jesukristoren ebanjelioa San Joanen liburutik  (Joan 3, 13-17)

Aldi haretan, Jesusek esan eutson Nikodemori:   
   
         <<Iñok ez dau zerura igo,
zerutik jaitsi zanak baiño: Gizonaren Semeak.
Moisesek basamortuan sugea  jaso eban lez,
holantxe jaso-beharra da Gizonaren Semea;
sinisten deutsan guztiak betiko bizia izan dagian.

Hain maite izan dau Jaungoikoak mundua:
bere Seme bakarra emon deutso;
Honi sinisten deutsonik iñor galdu ez daiten,
betiko bizia izan dagian baiño.
Jaungoikoak ez dau bere Semea
Mundua galtzeko bialdu,
Haren bitartez mundua salbau daiten baiño>>.

Gogoeta

Sentimen biak gure barruan josirik ditugu. Agurtu behar dogun ama, emaztea, ama, lagunagaitik samina eta negarra. Hunkiturik gatoz gaur hona. Bestetik Edurnek bere agurrean emon deuskuzan bakea, esperantza…
Heriotzari begietara begiratu eutson Edurnek eta bere gaixoan eta hilzorian. Gaur egun ez dago modan heriotza aipatzea ere. Berak lezio bat emon deusku. Une gogorra da heriotzatik bizira pasatzea, gugan esperantza dana Edurnek zirtasun eredugarriz bizi izan dau, eta opari moduan eskaini dausku. Yoga eta fedea aipatu behar ditugu lagungarri pausu honetan.
         Jesusek esan deusku ebanjelioan ez zala etorri mundua kondenatzera. Guk arinegi daukagu batzutan gure eritxia besteak salatu eta gurea estaltzeko. Guztiz kontrakoa Jesusen jokabidea, mundua maitatu, salbatu, askatu. Bihotz barruko katepetik, gizartearen katepetik.
         Edurnek esperantzaz beteriko giro bat aukeratu gura izan dau gaurko, gure agur eta omenaldirako, beraz Joxanton Artzeren berba batzuk hartuko dodaz amaitzeko, bere poema bat. Artzeren historia. Jesus Mari anaiaren minbizia, gaixoa eta heriotza. Hona, egokituta, bere agurra.  


AMATXUK EZ ZAITUZTE BAKARRIK UTZI

Ni guztion Aitaren etxera itzuli naiz,
baina ez naiz zuen ondotik joan
hor nago zuekin,
non eta den maitasuna nagusi
han baitago Zerua bere betean.

Ba dakit aitatxok eta zuk
zein xamurki maite ninduzuen.
Ez dakizue horrek nola goxatu zituen nire gaixo egunak
eta zein zoriontsu egin ninduen,
hain nintzen maitatua sentitzen!

Amatxok ez zaituzte bakarrik utzi,
ez utziko;
aitatxo maitearekin batera,
beti izango nauzu zuen ondoan,
zu maitatzeko,
zuretzat neguan eguzki izateko,
eta udako sargorian, itzal;


beti izango nauzue
inoiz baino bertago, zuen bihotz xokoan,
zuen lagun, zuen babesle,
batez ere estualdietan
eta nora jo jakingo ez duzuenetan.

Zuek ere izan nazazue aurrean otoitzetan,
zuengandik hurbilago izan nazazuen,
zuekin nagoela beti ikus dezazuen.

Maita nazazue,
bizirik eduki nazazuen zuen bihotzetan.  
(JosAnton Artze)              


Ama zeruan dago. Zer da zerua? Bakea. Zer da zerua? Bizia. Zer da zerua? Jainkoa. Eta den guztiaren bihotzean dago Jainkoa, eta den guztia Jainkoaren bihotzean. Amaren arnasa bizirik dago bakearen eta biziaren arnasa handian, Jainkoarengan! Bakean. Zuek ere izan egizue bakea!