Garizumako ibilaldia amaitu da.
Gaur, Aste Santuan sartzen gara. Erramu domeka Aste Santuko atea da eta, Eliza
osoagaz batera, Kristoren Azken Afaria, Heriotzea eta Biztuerea barriztatuko
ditugu. Gure salbazinoko misterio nagusi honeek, Erramu Domeka honetan, Jesusek
Jerusalenen egin eban sarrera ospetsua ospatuz hasiko ditugu.
Gure
kantu eta erramuekin agertuko dogu Kristori jarraitu nahi deutsagula eta Haren
heriotzan eta biztueran parte hartu gura dogula.
Erramu bedeinkatzea eta eliz‑jira
- Otoitza
- Mt 21, 1‑11:
Jesusen
Jerusalenen sartzea irakurriko dogu orain ebanjelioko txatal honetan. Dabid
errege haundiaren urian sartuko da Jesus; baina "errege apal" lez.
Kurutzatik izango da errege, bere bizia maitasunez emonez.
- Eliz‑jira:
Jerusalengo
jenteak egin eban antzera, lagundu deiogun geuk ere Jesusi; erramuak jasota,
goratu daigun geure Salbatzailea.
Abestiak: - Hosanna....
-Kristo gure Errege...
-Jainko gizon eginari...
HITZAREN LITURGIA
Is 50, 4‑7:
Jaungoikoaren
Zerbitzaria agertzen jaku lehenengo irakurgai honetan. Jaungoikoagandik hartu
dauan egitekoa beteten ahaleginduko da, irainei aurpegia alboratu barik. Oinaze
ugari jasango dituan "zerbitzari" honek Jesus gogoratzen deusku bere
Nekaldiko sufrimentuetan.
Erantzun‑Salmoa: 21.salmoa
Bere
sufrimenduaren erdian, Jaunagan uste osoa jarririk, otoitz egiten dau
salmisteak
"Ene Jainkoa non zagoz zu..."
Flp 2, 6‑11:
Hil eta
biztu dan Jesuseganako fedea autortzen deusku San Paulok irakurgai honetan.
Mt 26, 14‑27, 66:
Jesusen
Nekaldiaren eta Heriotzearen kontakizuna entzungo dogu orain. Hortxe agertzen
da zelako maitasuna deuskun Jesusek, bizia emoterainokoa.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok:
otoitz egin deiogun Jaungoiko Aita, bere Semearen heriotzan agertu deuskun
maitasuna mundu guztiak ezagutu dagiala eskatuz:
-
Egizu, Jauna, behartsuen eta sufritzen dagozanen laguntzaile izan gaitezala
beti.
ENTZUN,
ARREN, JAUNA.
- Egizu,
Jauna, pekatuaren eta injustiziaren aurkako burrukan, ez deiogula izan bildurrik ez heriotzeari ez inori.
ENTZUN,
ARREN, JAUNA.
- Jauna,
hildako gure senideak hartu egizuz zure zeruan, eta hemen gelditzen gareanok eroan gagizuz zeure bidetik.
ENTZUN,
ARREN, JAUNA.
Jaungoiko
Aita, heldu beti Zugana gure otoitza, eta gure bizitza guztia zure maitasun
haundiari eskeintzen dautsagun gorespen kantu bat izan daitela. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. AMEN.
JAUNARTZE ONDORENGO OTOITZA
Garizuma aldi osoan hausnartu dogu gure bizimoduaren inguruan. Gaurtik aurrera hasiko dogun
Aste Santu honek emon deigula pentsatu doguzan aldaketak egiteko egokiera. Sinesmen beroz bizi
daiguzala Jesusen nekaldi, heriotza eta biztuerako egunok. Bihurtu daigula Jesusen irakatsia gure
bizitzan jarraibide eta eredu. Gure bizimodua hurrekoen zerbitzuan oinarritu daigula. Zaindu
daiguzala beti, Jesusek irakatsi euskun moduan, mesede eginez, gogotsu, azken arnasa emon arte.
Irribarrea ez daitela falta gure aurpegian eta eskuak eta bihotza zabalik izan daiguzala beti.
Badakigu, Jauna, inguruan izango zaituguna eta sekula hutsik egingo ez deuskuzuna. Apaltasunez
eta umiltasunez egin daigula guztia, zeuk gura dozun legez. AMEN.
AZKEN AGURRA
Etxeetara
eroango ditugun erramu‑adar honeek gogoratu deiskuela beti Kristogan dogun
sinismena. Eurok eskuan ditugula, goratu dogu Kristo. Sortu dagiela gugan
Kristoren heriotzan eta biztueran parte hartzeko gogoa eta itxaropena.
JAUNAREN NEKALDIKO ERRAMU DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Garizumako ibilaldia amaitu da.
Gaur, Aste Santuan sartzen gara. Erramu domeka Aste Santuko atea da eta, Eliza
osoagaz batera, Kristoren Azken Afaria, Heriotzea eta Biztuerea barriztatuko
ditugu. Gure salbazinoko misterio nagusi honeek, Erramu Domeka honetan, Jesusek
Jerusalenen egin eban sarrera ospetsua ospatuz hasiko ditugu.
Nuestra
fe reconoce a Jesús por nuestro Salvador y nuestro Rey y le seguimos. Caminamos
con El hacia la muerte, pero la muerte no es el fin de todo. Al fondo está la
vida del Resucitado. Triunfo y cruz se unen. Jesús triunfó muriendo.
Gure
kantu eta erramuekin agertuko dogu Kristori jarraitu nahi deutsagula eta Haren
heriotzan eta biztueran parte hartu gura dogula.
Erramu bedeinkatzea eta eliz‑jira
- Otoitza
- Mt 21, 1‑11:
Jesusen
Jerusalenen sartzea irakurriko dogu orain ebanjelioko txatal honetan. Dabid
errege haundiaren urian sartuko da Jesus; baina "errege apal" lez.
Kurutzatik izango da errege, bere bizia maitasunez emonez.
Bendito el que viene
en el nombre del Señor - Se necesitan ojos iluminados por la fe para
ver a un Rey que entra cabalgando un borrico y aclamado por pobres y niños.
- Eliz‑jira:
Jerusalengo
jenteak egin eban antzera, lagundu deiogun geuk ere Jesusi; erramuak jasota,
goratu daigun geure Salbatzailea.
Abestiak: - Hosanna....
-Kristo gure Errege...
-Jainko gizon eginari...
HITZAREN LITURGIA
Is 50, 4‑7:
Jaungoikoaren
Zerbitzaria agertzen jaku lehenengo irakurgai honetan. Jaungoikoagandik hartu
dauan egitekoa beteten ahaleginduko da, irainei aurpegia alboratu barik. Oinaze
ugari jasango dituan "zerbitzari" honek Jesus gogoratzen deusku bere
Nekaldiko sufrimentuetan.
El Siervo es un “si” total al querer del Señor. Todo su
ser está abierto al querer del Otro. Pero en su morir la esperanza está
abierta. Dios es vida.
Erantzun‑Salmoa: 21.salmoa
Bere
sufrimenduaren erdian, Jaunagan uste osoa jarririk, otoitz egiten dau
salmisteak
Esta
oración brota de la experiencia de un profundo sufrimiento iluminado por la
revelación. Jesús crucificado oró con las palabras del salmo. Experimentó el
abandono de Dios. Pero Dios lo escuchó y lo resucitó.
"Ene Jainkoa non zagoz Zu..."
Flp 2, 6‑11:
Hil eta
biztu dan Jesuseganako fedea autortzen deusku San Paulok irakurgai honetan.
El
camino glorioso de la Palabra (Jesús) no es el de los hombres. El siguió el
camino de la humillación que terminó en la muerte, pero que culmina en la vida.
En la resurrección.
Mt 26, 14‑27, 66:
Jesusen
Nekaldiaren eta Heriotzearen kontakizuna entzungo dogu orain. Hortxe agertzen
da zelako maitasuna deuskun Jesusek, bizia emoterainokoa.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok:
otoitz egin deiogun Jaungoiko Aita, bere Semearen heriotzan agertu deuskun
maitasuna mundu guztiak ezagutu dagiala eskatuz:
- Que
como el Señor, sigamos el camino de la Cruz, de la entrega y del servicio
ENTZUN,
ARREN, JAUNA.
- Egizu,
Jauna, pekatuaren eta injustiziaren aurkako burrukan, ez deiogula izan bildurrik ez heriotzeari ez inori.
ENTZUN,
ARREN, JAUNA.
- En esta
Eucaristía pedimos al Señor, que nos haga sensibles con los hermanos que
sufren, los enfermos, los marginados, los inmigrantes.
ENTZUN,
ARREN, JAUNA.
Jaungoiko
Aita, heldu beti Zugana gure otoitza, eta gure bizitza guztia zure maitasun
haundiari eskeintzen dautsagun gorespen kantu bat izan daitela. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. AMEN.
AZKEN AGURRA
Etxeetara
eroango ditugun erramu‑adar honeek gogoratu deiskuela beti Kristogan dogun
sinismena. Eurok eskuan ditugula, goratu dogu Kristo. Sortu dagiela gugan
Kristoren heriotzan eta biztueran parte hartzeko gogoa eta itxaropena.
Jesús fue un
“si” perfecto a la llamada del Padre y como Rey camina a la Cruz. Sigamos su camino
JAUNAREN NEKALDIKO
ERRAMU DOMEKEA
Erramu-bedeinkatzea eta elizbira
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena!
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 21, 1-11)
Jerusalemera hurreratu ziranean, Oliamendi ondoko Betfage herritxora heldurik, ikasle bi bialdu zituan Jesusek, esanez: «Zoaze aurreko herritxo horretara; bat-batean asteme bat aurkituko dozue lotuta, eta astakume bat haregaz; askatu eta ekarri niri. Eta inork ezer esaten badeutsue, erantzun: "Jaunak behar ditu, baina bat-batean bihurtuko ditu"».
Hori jazo zan Jainkoak profetearen bidez esana bete zedin:
«Esan Sion uriari:
"Hara, bajatortsu zeure erregea,
apal eta asteme baten gainean,
zamari baten umearen gainean"».
Joan ziran, bada, ikasleak eta Jesusek agindu lez egin eben; ekarri ebezan astoa eta astakumea, eta euren jantziak bizkarrean ezarri eutseezan, eta Jesus gainean jesarri zan. Jente askok bere jantziak zabaldu eutsozan bidean; beste batzuek, barriz, zuhaitzei adarrak moztu eta bidean zabaltzen ebezan. Aurretik eta ondotik joian jenteak honan inoen oihuka:
«Hosanna Daviden Semeari!
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!
Hosanna Goi-goikoari!»
Jesus Jerusalemen sartu zanean, uri osoak, harriturik, itauntzen eban: «Nor dogu Hau?» Jenteak erantzuten eban: «Hau Jesus profeta da, Galileako Nazaretekoa».
Meza
Ez deutset aurpegia alboratu irainei,
eta badakit ez nazala lotsagarri izango.
Isaias Profetearen liburutik (Is 50, 4-7)
Jainko Jaunak berba egiteko trebatu nau,
bihotz-jausiei adore-berbea emoteko.
Goizero deust belarria ernearazoten,
ikasle onak lez entzun dagidan.
Jainko Jaunak belarria edegi deust,
eta nik ez deutsot aurka egin, ez atzera jo.
Bizkarra eskeini neutsen joten ninduenei,
matrailak, bizarretik tiraka egiten eustenei.
Ez neutsen aurpegia alboratu irainei eta txistuei.
Jauna dot laguntzaile;
horregaitik, ez naz kikildu;
horregaitik gogortu dot aurpegia, harkaitza lez,
badakit-eta ez nazala lotsagarri izango.
Erantzun-salmoa Sal 21, 8-9. 17-18a. 19-20. 23-24
Zure eskuetan dot bizia...
Ikusten nabenak holan dabilkidaz barreka,
ezpan‑keinuka eta buru‑eraginka:
«Jaunagan dau uste on, salbau begi;
maite badau, onik atara begi».
Txakur‑taldeak nauka inguraturik,
gaizto‑taldeak erdian harturik.
Esku‑oinak zulatu deustez,
ezur guztiak bat‑banatu daikedaz.
Nire jantziak eurentzat banatzen dabez,
nire soinekoa zotz egin dabe.
Zu, ostera, Jauna, ez egon urrun,
Zu, neure indar, zatorkidaz arin lagun.
Nire senideei zure izena deutset iragarriko,
batzarraren erdian zaitut goretsiko.
«Goratu egizue Jauna, bildur deutsazuenok,
Jakob‑en seme guztiok, ospatu egizue,
izan Haren bildur, Israel‑en seme guztiok».
Apaldu egin eban bere burua;
horregaitik, Jainkoak goratu egin eban.
San Paulo Apostoluak Filipoarrei (Flp 2, 6-11)
Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera bereko izanik,
ez eutson gogor eutsi Jainkoagaz bardin izateari;
bestela baino, bere izaeraz hustu egin zan
morroi-izaerea hartuz,
eta beste edozein lez azalduz.
Eta, gizon lez agerturik,
apaldu egin eban bere burua,
menpeko eginez heriotzaraino,
kurutzeko heriotzaraino.
Horregaitik, Jainkoak goratu egin eban
eta izen guztien gaineko izena emon eutson,
Jesusen izenera belaun guztiak makurtu daitezan,
guztien belaunak makurtu daitezan,
zeruan, lurrean eta lurpean,
eta mihin guztiek autortu dagien:
Jesu Kristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako.
Irakurgai laburragoa egin gura bada, [ ] kako artean emoten diran zatiak itzi daitekez.
Laburdurak, alkarrizketa-moduan irakurri gura danerako jarri dira: D = Jesus; K = “Kronikaria;
S = “Sinagoga” eta beste alkarrizketa-lagunak.
Jesu Kristo gure Jaunaren Nekaldia San Mateoren liburutik (Mt 26, 14-27, 66)
K Aldi haretan, [Hamabietako batek, Judas Iskariote eritzonak, abadeburuakana joan eta esan eutsen:
S «Zenbat agintzen deustazue, Jesus zuen eskuetan izteagaitik?»
K Hareek zidarrezko hogeita hamar txanpon agindu eutsoezan. Harrezkero, Jesus hareen eskuetan izteko egokiera bila ebilen Judas.
Non prestatzea gura dozu pazko-afaria?
Legamina bako Ogien jaiaren lehen egunean, ikasleek Jesusegana hurreratu eta itaundu eutsoen:
S «Non gura dozu pazko-afarirako prestaketak egitea?»
K Jesusek erantzun eutsen:
“ «Zoaze urira, halakoagana, eta esaiozue: "Maisuak dino hurrean dala berarenordua, eta zuen etxean ospatu gura dauala Pazkoa ikasleekin"».
K Jesusek agindu eutsen lez egin eben ikasleek, eta pazko-afaria prestatu eben.
Zuetako batek saldu egingo nau.
Ilunabarrean, mahaian egoan Jesus hamabi ikasleekin eta, afaltzen ziharduela, esan eban:
“ «Benetan dinotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau».
K Ikasleak, oso goibeldurik, itaunka hasi jakozan banaka:
S «Nik ete, Jauna?»
K Harek erantzun:
“ «Nigaz plater beretik jaten diharduan batek salduko nau. Gizonaren Semea badoa, Liburu Santuek Haretaz dinoen lez; baina zoritxarrekoa Gizonaren Semea salduko dauana! Hobe eukean jaio izan ez balitz».
K Orduan, Judasek —salduko ebanak— itaundu eutson:
S «Ni al naz, Maisu?»
K Jesusek erantzun eutson:
D «Zeuk esan dozu».
Hau nire gorputza da. Hau nire odola da.
K Afaltzen ziharduela, Jesusek ogia hartu eban eta, bedeinkapen-otoitza eginez, zatitu eta ikasleei emon eutsen, esanez:
D «Hartu egizue, jan: hau nire gorputza da».
K Gero, kaliza hartu eta esker oneko otoitza eginez, emon eutsen, esanez:
D «Edan guztiok honetatik: hau nire odola da-eta, itunaren odola, pekatuak parkatzeko guztien alde isuria. Hau dinotsuet: Hemendik aurrera ez dot gehiago ardorik edango, neure Aitaren erreinuan zuekaz ardo barria edango dodan egunera arte».
K Gorazarreak abestu ondoren, Oliamendira urten eben.
Joko dot artzaina,
eta sakabanatuko dira artaldeko ardiak.
Jesusek esan eutsen:
D «Gaur gauean zuen guztion sinismenak huts egingo Neu nazala-eta, honan dago-eta idatzita Liburu Santuan: "Joko dot artzaina eta artaldeko ardiak sakabanatu egingo dira". Baina Ni, biztu ondoren, aurretik joango najatzue Galileara».
K Orduan, Pedrok esan eutson:
S «Beste guztiek Zugaitik huts egiten badabe ere, nik ezelan ere ez».
K Jesusek erantzun eutson:
D «Benetan dinotsut: Gaur gauean bertan, oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nozu».
K Pedrok esan eutson:
S «Zugaz hil behar badot ere, ez zaitut ezelan ere ukatuko».
K Eta gauza bera esaten eben ikasle guztiek.
Nahigabetzen hasi zan eta larritzen.
Jesus ikasleekin Getsemani eritzon landa batera heldu zan, eta esan eutsen:
D «Zagoze hemen, Ni hara otoitz egitera noan bitartean».
K Pedro eta Zebedeoren seme biak eroan zituan Beragaz. Tristura eta larria sentitzen hasi zan, eta esan eutsen:
D Hilteko zorian nago tristuraz; gelditu hemen eta zagoze zuhur Nigaz batera».
K Eta aurreratxoago joanik, ahuspez jarri zan eta otoitz egin eban, esanez:
D «Ene Aita, ahal bada, urrundu egizu Nigandik kaliza mingots hau. Baina ez bedi egin Nik gura dodan lez, Zuk gura dozun lez baino».
K Joan zan ikasleakana eta lotan aurkitu zituan. Pedrori esan eutson:
D Beraz, ordu bete ere ezin izan zaree Nigaz erne egon? Zagoze erne eta egin otoitz, tentaldian jausi ez zaitezen: gogoz gartsu izan arren, ahula da-eta gizakia».
K Bigarren aldiz aldendu eta otoitz egin eban, esanez:
D «Ene Aita, kaliza mingots hau derrigorrez edan behar badot, egin bedi zure guraria».
K Eta barriro bihurturik, lotan aurkitu zituan, begiak astun ebezan-eta. Hareek itzita, barriro ere aldendu eta hirugarren aldiz otoitz egin eban, lehengo berba berak esanez. Gero, ikasleakana joan eta esan eutsen:
D Egin lo eta hartu atsedena. Hara, heldu da ordua Gizonaren Semea pekatarien eskuetan itzia izateko. Jagi, goazen, hurrean da salduko nauana».
Eskuak jarri eutsoezan Jesusi, eta lotu egin eben.
K Oraindino berbetan ziharduala, han azaldu zan Judas, Hamabietako bat; jente-talde handia etorren haregaz, abadeburuek eta herriko zaharrek bialduta, ezpatak eta makilak eskuetan zituela. Saltzaileak seinale hau emon eutsen:
S «Nik musu emongo deutsodana, haxe da; atxilotu egizue».
K Bat-batean Jesusegana hurreratu eta esan eutson:
S «Agur, Maisu!»
K Eta musu emon eutson. Jesusek esan eutson:
D «Adiskide, egizu egitekoa»
K Orduan, besteek, Jesusegana hurreraturik, heldu eta atxilotu egin eben. Jesusegaz egozanetariko batek, eskua luzatuz, ezpatea atara eban, abade nagusiaren morroia jo eta belarria moztu eutson. Jesusek esan eutson:
D «Bihurtu ezpatea bere lekura; ezpata darabilana ezpataz hilgo da. Zer uste dozu? Ezin deutsodala neure Aitari dei egin laguntza eske? Hamabi aingeru-talde eta gehiago ipiniko leukez bat-batean nire esku. Baina zelan beteko litzatekez orduan Liburu Santuak, honan jazo behar dauala dinoe-eta».
K Une haretan, Jesusek jenteari esan eutson:
D «Lapur baten bila lez etorri zaree, ezpata eta makilekin, Ni harrapatzera. Egunero jesarten nintzan tenpluan irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu. Baina guzti hau Profetek idatzitakoa bete daiten jazo da».
K Orduan, ikasle guztiek Jesus itzi eta ihes egin eben.
Ikusiko dozue Gizonaren Semea,
Ahalguztidunaren eskumaldean jarten.
Jesus atxilotu ebenek Kaifas abade nagusiaren etxera eroan eben, han egozan-eta batuta lege-maisu eta herriko zaharrak. Pedro, Jesusi urrunetik jarraituz, abade nagusiaren jauregiraino joan zan eta, barrura sarturik, morroiekin jesarri zan, ha guztia zertan amaitzen zan ikusteko.
Abadeburuak eta Batzar Nagusi osoa Jesusen kontra guzurrezko testigantza bila ebilzan, heriotzara kondenatzeko; baina ez eben aurkitzen, guzurrezko testigu asko azaldu arren. Azkenean, bi aurkeztu ziran, esanez:
S «Honek esan eban: "Jainkoaren santutegia desegin daiket eta hiru egunetan barriro eregi"».
K Zutundu zan orduan abade nagusia eta esan eutson:
S «Ez al deutsezu ezer erantzun behar zure kontrako salaketa horrei?»
K Baina Jesus isilik. Abade nagusiak esan eutson:
S «Jainko biziagaitik eskatzen deutsut: Esaiguzu Zu zarean Mesias, Jainkoaren Semea».
K Jesusek erantzun eutson:
D «Zeuk esan dozu. Eta gehiago dinotsuet: Oraindixe Gizonaren Semea Jainko ahalguztidunaren eskuman jesarrita eta zeruko hodei gainean etorten ikusiko dozue».
K Orduan, abade nagusiak bere jantziak urratu zituan, esanez:
S «Biraoa esan dau. Ba al dogu lekuko beharrizanik? Zeuek entzun dozue biraoa. Zer deritzazue?»
K Hareek erantzun:
S «Heriotzea merezidu dau».
K Orduan, aurpegira txistua bota eta ukabilkadak emon eutsoezan; beste batzuek matrailakoak emoten eutsoezan, esanez:
S «Asmau egik, Mesias: nork jo hau?»
Zin eginez ukatu eban:
«Nik ez dot ezagutzen gizon hori!»
K Pedro kanpoan egoan jesarrita, patioan; neskame batek hurreratu eta esan eutson:
S «Zu ere Jesus Galilearragaz ibilten zinan».
K Pedrok guztien aurrean ukatu eban:
S «Ez dakit zertaz diharduzun».
K Atarira urten eban, eta beste neskame batek ikusi eta esan eutsen ingurukoei:
S «Hau Jesus Nazaretarragaz ibilten zan».
K Pedrok barriro ukatu eban, zin eginez:
S «Ez dot ezagutzen gizon hori!»
K Handik laster, han egozanek Pedrogana hurreratu eta esan eutsoen:
S «Bai, zu ere horreetarikoa zara; hizkeran ezagun dozu».
K Orduan Pedro biraoka eta madarikazinoka hasi zan:
S «Ez dot ezagutzen gizon hori!»
K Eta bat-batean oilarrak jo eban. Pedrori Jesusek esana gogoratu jakon: «Oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nozu», eta, kanpora urtenda, negarrari emon eutson samintasunez.
Pilato agintariagana eroan eben Jesus.
Eguna argitu ebanean, abadeburu eta herriko zahar guztiek batu eta Jesusen aurkako erabagia hartu eben, heriotzara kondenatzeko. Eta loturik eroan eta Pilato gobernadorearen eskuetan jarri eben.
Ez da zilegi diru hau atabakara botatea, odol-saria da-eta.
Judas saltzaileak, Jesus kondenatu ebela ikusirik, damu izan eban eta zidarrezko hogeita hamar txanponak abadeburu eta herriko zaharrei bihurtu eutsezan, esanez:
S «Pekatu egin dot errubakoa heriotzara emonez».
K Baina hareek erantzun eutsoen:
S «Eta guri zer? Hor konpon!»
K Orduan, dirua tenpluan jaurtirik, handik urten eta bere burua urkatu eban. Abadeburuek dirua jaso eta esan eben:
S «Ez da zilegi diru hau tenpluko dirutegira botatzea, odol-saria da-eta».
K Eta, alkarregaz erabagia hartu ondoren, «Lapikogilearen Soloa» erosi eben, kanpotarren hilerritarako. Horregaitik, gaur egun ere, solo hari «Odol Solo» deritzo. Honan bete zan Jeremias profeteak esana: «Zidarrezko hogeita hamar txanpon hartu ebezan; hori izan zan israeldarrek ezarri eutsoen salneurria. Eta Lapikogilearen Soloa erosteko erabili ebezan, Jaunak agindu eustan lez».]
Zu al zara juduen erregea?
Jesus Gobernadorearen aurrera aurkeztu eben. Gobernadoreak itaundu eutson:
S «Zu al zara juduen erregea?»
K Jesusek erantzun eutson:
D «Zeuk dinozu».
K Abadeburuak eta herriko zaharrak salatu eta salatu ziharduen Jesusen aurka, baina harek ez eban berbarik erantzuten. Pilatok esan eutson:
S «Ez al dozu entzuten zenbat gauza ataraten daben zure kontra?»
K Jesusek salakuntza bakar bati ere ez eutson erantzunik emoten-eta, zehatz harriturik egoan Gobernadorea. Pazko-jai guztietan preso bat askatzeko ohiturea eban Gobernadoreak, herriak gura ebana. Bazan orduan preso sonatu bat, Barrabas eritzona. Herria batu zanean, Pilatok itaundu eutsen:
S «Nor gura dozue askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias dalakoa?»
K Baekian-eta bekaitzez emon eutsoela Jesus. Auzitegian jesarririk egoala, emazteak mandatu hau bialdu eutson:
S «Ez zaitez sartu errubako Horregaz; asko sufridu dot bart amesetan Hori dala-eta».
K Baina abadeburuek eta herriko zaharrek jentea berotu eben, Barrabasen askapena eta Jesusen heriotzea eskatu egiezan. Gobernadoreak barriro itaundu eutsen:
S «Bietako zein gura dozue askatzea?»
K Hareek erantzun:
S «Barrabas».
K Pilatok esan eutsen:
S «Eta zer egin behar dot Jesusegaz, Mesias dalakoagaz?»
K Danek erantzun eben:
S «Josi kurutzean!»
K Eta harek:
S «Zer oker egin dau, bada?»
K Hareek, gero eta deadar handiagoz:
S «Josi kurutzean!»
K Pilatok, dana alperrik zala eta gainera iskanbila sortzera joiala ikusirik, ura hartu eta eskuak garbitu ebazan jentearen aurrean, esanez:
S «Ez naz gizon honen heriotzaren erantzule. Zeuek ikusi!»
K Herri osoak erantzun eban:
S «Geu eta gure ondorengoak egiten gara horren heriotzearen erantzule!»
K Orduan, Barrabas askatu eutsen eta Jesus, zigortarazo ondoren, hareen eskuetan itzi eban, kurutzeratu egien.
Agur, juduen erregea!
Gobernadorearen gudariek jauregira eroan eben Jesus eta gudari-talde osoa batu eben haren inguruan. Soinekoak erantzi eta purpurazko kapea jantzi eutsoen. Arantzaz eginiko koroia ezarri eutsoen buruan eta kainaberea eskuan. Eta, aurrean belaunikaturik, iseka egiten eutsoen, esanez:
S «Agur, juduen erregea!»
K Txistua botaten eutsoen eta, kainaberea kendurik, buruan joten eben. Nahiko iseka egin ondoren, kapea kendu eta bere soinekoak jantzi eutsoezan. Gero, kurutzean jostera eroan eben.
Haregaz batean gaizkilebi kurutzeratu ebezan.
Urtetean, Zireneko gizon bat aurkitu eben, Simon eritzona, eta Jesusen kurutzea eroatera behartu eben. Golgota izeneko lekura heldu ziranean —Golgotak "Buru-hazur" esan gura dau—, behazunez nahastautako ardoa emon eutsoen edatera; Jesusek txastatu eban, baina ez eban edan gura izan. Kurutzean josi ebenean, gudariek Jesusen jantziak banatu ebezan, zotz eginez, eta han gelditu ziran jesarrita Ha zaintzen.
Buruaren gainekaldean kondenazinoaren arrazoia ipini eben idatzita: HAU JESUS DA, JUDUEN ERREGEA. Jesusegaz batean gaizkile bi kurutzeratu ebezan, bata eskuman eta bestea ezkerrean.
Jainkoaren Seme baldin bahaz, jaitsi hadi kurutzetik!
Handik igaroten ziranek irain egiten eutsoen Jesusi, buruari eragin eta esanez:
S «Santutegia desegin eta hiru egunetan barriro eregiten ei hoan horrek, salbau egik heure burua, Jainkoaren Seme baldin bahaz! Jaitsi hadi kurutzetik!»
K Era berean, abadeburu, lege-maisu eta herriko zaharrek ere burla egiten eutsoen, esanez:
S «Besteak salbatu jozak, eta bere burua ezin salbatu. Israelgo erregea ei dok; jaitsi daitela orain kurutzetik, eta sinistuko joagu Beragan. Jainkoagan jarri jok uste ona; libratu dagiala orain, maite baldin bajok; ez joan, bada, Jainkoaren Seme zala esaten?»
K Beragaz kurutzean josirik egozan gaizkile biek ere irain egiten eutsoen.
Eli, Eli, lema sabaktani.
Eguerditik hirurak arte, ilundu egin zan lurbira osoa. Hirurak inguruan, Jesusek oihu handiz esan eban:
D «Eli, Eli, lema sabaktani»,
K —hau da:
D «Ene Jainko, ene Jainko, zergaitik itzi nozu?»—
K Hau entzutean, bertan egozan batzuek esan eben:
S «Eliasi deika jabilk».
K Bat-batean, hareetako batek, lasterka joan, ozpinetan bustitako belakia hartu eta, kainabera bati muturrean jarriz, edatera emon eutson. Besteek, ostera, inoen:
S «Egon, ea jatorkon Elias salbatzera».
K Baina Jesusek, barriro deadar handia eginez, azken arnasa emon eban.
Hemen belauniko jarri eta egonalditxo bat egiten da.
Orduan, santutegiko oihala erdiz erdi urratu zan, goitik beheraino; lurrikarea izan zan eta harkaitzak zartatu egin ziran; hilobiak edegi eta hilda egozan santu asko biztu egin ziran. Honeek, euren hilobietatik urten eta, Jesus biztu ondoren, uri santuan sartu ziran eta jente askori agertu jakezan. Lurrikara eta jazoera guztiok ikustean, erromatar ehuntariak eta haregaz Jesus zaintzen egozan besteek, bildurrak jota, esan eben:
S «Benetan, Jainkoaren Semea zan Hau».
[K Baziran han emakume asko ere, urrunetik begira; Jesusi jarraituz Galileatik etorriak ziran, berarenzerbitzari; hareen artean, Maria Magdalena, Santiago eta Joseren ama Maria, eta Zebedeoren semeen ama.
Josek beretzat zulatutako hilobi barrian
ipini eban Jesusen gorpua.
Ilunabarrean, Jose eritzon Arimateako gizon aberats bat etorri zan, bera ere Jesusen ikaslea. Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu eutson. Orduan, Pilatok emoteko agindu eutsen. Josek, Jesusen gorpua harturik, izara garbi batean batu eta harkaitzean zulatutako bere hilobi barrian ipini eban. Gero, harri handi bat irauliz, hilobiko sarrerea itxi eban eta joan egin zan. Maria Magdalena eta beste Maria hilobi aurrean jesarrita egozan.
Badozuez zeuen guardiak;
zoaze eta zaindu dakizuen eran.
Pazko-jaia prestatzeko egunaren ondoren, zapatuan, abadeburuek eta fariseuek Pilatogana alkarregaz joan eta esan eutsoen:
S «Jauna, gogoratu gara guzur-saltzaile Harek, artean bizi zala, esan ebala: "Hiru egunen buruan biztu egingo naz". Agindu egizu, beraz, hilobia zaintzeko hirugarren egunera arte; ez daitela jazo haren ikasleek gorpua ostu eta gero "Biztu da hilen artetik" herriari esanez etortea. Azken engainu hau lehenengoa baino okerragoa izango litzateke».
K Pilatok erantzun eutsen:
S «Badozuez zeuen guardiak. Zoaze eta zaindu dakizuen eran».
K Joan ziran, bada, eta hilobia segurtatu eben, harria zigilatuz eta guardia ipiniz.]
No hay comentarios:
Publicar un comentario