Aleluia! Juanjo Elezkano

jueves, 1 de febrero de 2018

Jaunaren aurkezpena eta San Blas

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Moniciones bilingües para estas dos fiestas.
Irakurgaiak euskeraz. 
Ospakizun eta bedeinkapen egutegia.
Kandelario eta San Blas ospakizun eta bedeinkapen ordutegia

Arantzazu: domekako mezan, 4an, 10:30etan
Artea: domekako mezan, 4an, 11:30etan
 Areatza: domekako mezan, 4an, 13:00etan
Dima: otsailaren 2an, 18:00etan
Bedia: domekako mezan, 4an, 11:00etan
Lemoa: domekako mezan, 4an, 12:00etan
Igorre: otsailaren 2an eta 3an, arrastiko 7etan
Zeanuri: otsailaren 2an eta 3an, arrastiko 6etan, San Isidron
Dimako egoitzan, barikuan, otsailaren 2an, 10:30etan


JESUSEN AURKEZPENA   (Kandelario)



         Sarrera

   Israeldarrak, Jainkoarengandik hu-hur bizi ziran. Jainkoa zan eurentzat Salbatzailea, askatzailea; ondasun guztiak emoten eutsiezana. Horregaitik Jainkoari eskeintzen eutsiezan fruturik onenak, baita euren seme-alabak ere. Eta horretara joan ziran Jose eta Maria JAURETXERA; euren seme Jesus Jainkoari eskeintzera.

 Jauretxera sartzean, Simeon eta Anak, gizon-emakume fededunak zirenez, ume hori ezagutzen dabe: “nire begiak ikusi dabe Salbatzailea, mundu guztia argituko dauan ARGIA”.  Bai,  Jesus agertzen da benetako munduko Argi lez. Horregaitik ospatzen dogu, gaur, ARGIAREN EGUNA.

Gaur, geu etorri gara gure Jauretxera, geure Eleizara eta geure bizitza eskeiniko deutsagu Jainkoari; geuk ere gure bizitza Jesusen ARGIA zabaltzen emon nahi dogu-ta.



Guztiok bat eginda abestu daigun



Abestia: Goazen alkarturik       (Tartean abadea Pazko zirioa piztuta eta ondokoak

                 kandelak piztu barik  altarara urreratzen dira)

Abadeak:


-         Aitaren…

-         Jesukristo gure Argiaren dizdiratzea eta Jainko Aitaren maitasuna eta Espiritu Santuaren batasuna izan bedi zuekin….



AUTORTZA:


            Senideok: Ondo be ondo dakigu Jesus gure Argia doguna, baina guk sarritan nahiago izaten doguz gure ilunaldiak. Bihotzez eskatu dagigun Jaunaren parkamena

-         Jesus Jauna, geure argia izatera zatozana. ERRUKI JAUNA

-         Jesus Jauna, geure ilunpetatik ataratzen gaituzuna. KRISTO ERRUKI

-         Jesus Jauna, geure bihotzak argitu nahi dozuzana. ERRUKI JAUNA



AINTZA: (Abestuz)



OTOITZA:


            Jesus Jauna,

            Zu zara gure bizitzak argiz betetzen dituan argia.

            Zure bizitza osoa munduko iluntasunak kentzen emon zenduan:

-         tristuraren iluntasunak, pozaren argiaz argitzen

-         gaixotasunaren iluntasunak, osasunaren argiz argitzen

-         bakardadearen iluntasunak, adiskidetasunaren argiaz argitzen

-         haserrearen eta eztabaidaren iluntasunak bakearen argiaz argitzen

-         heriotzaren iluntasuna, bizitzaren argiaz argitzen.

Zure bizitza osoa, Aita Jainkoari eskeini zeuntson munduarentzat, gizon-emakume guztientzat argi izateko. Emoiguzu guztioi zure argi horretatik. J.G.J.B



HITZAREN LITURGIA



Ml. 3, 1-4


            Malakias igarlearen liburua Jesus jaio aurretik, idatzia izan zan. Bost gizaldi lehenago. Malakiaz hitzak berak “MANDATARIA, MEZULARIA” gura dau esan. Liburu osoa MANDATARIAri buruz idatzita dago eta hauxe da bere helburua: erlijioari eta kultoari buruz jokaera barri batzuk martxan ipintea. Malakias igarlea dogu Jerusalen-eko Eleiz-Nagusian Jaunaren Aurkezkundea iragarri ebana.

            Entzun daigun arreta haundiz


23. Salmoa:



            Salmo honetan galdera bizi-bizi bat egingo jaku eta baita berari erantzun egokia emon ere NOR DA ZERUKO ERREGE HORI?  JAUNA DA! Jesus Mesias. Bera da, Jerusalengo eleizan sartzen dan Erregea, Salbatzailea. Goratu daigun Jesus gure Jauna.



AINTZA JESUS ZURI BETI, ZU ZARA GURE ARGI.



Ebanjelioa: Lk. 2, 22-40



            Lukasen Ebanjelio honetan, Malakias igarleak esan ebana beteko da. Mesias Eleiza-Nagusian sartuko ebela eta Judako ta Israeleko opari lez Jaunari aurkeztua izango zala.

         



ALELUIA hitzak berak esan gura dauan lez, emon daioguzan eskerrak Jainkoari

Bere Seme bakarra geure ARGI lez bialdu deuskulako. Abestu dagigun  poztasunez beterik Aleluia...



(Homili oso laburra)





ARGIAREN EZAUGARRIA



            Orain abadeak, Pazko zirioan kandela piztuaz eleiztarrei ARGI hori eroango deutsee.

            Abestia: Jesus munduko argia…





JAINKO HERRIAREN OTOITZA



            Ondo be ondo dakigu danok, gure mundua ilunpe haundi baten itzaltasunean bizi dana eta Jesusek MUNDUKO ARGIA IZATEKO DEITU DEUSKUNA  ELEIZA LEZ. Baina bere laguntza barik  guk ezer  ezin dogu egin. Horregaitik, benetan eskatua emona izango jakula uste oso-osoa izanik, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jainko Aitari.



-         Guztiok  osotzen dogun Eliza Amaren alde: Espiritu Santuaren  ausartasunaz beterik, JESUS dala gizakia argitzen dauan ARGI BAKARRA mundu guztian aldarrikatu dagian.  GUZTIOK ESATEN DOGU:



-         AITA,  JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA



-         Arratiako kristau alkartearen alde, Ebanjelioa sakonduz  Jesus benetako argi lez gure bizitzan onartu dagigun eta gure inguruan zabalduz bizi gaitezen. GUZTIOK ESATEN DOGU:



-         AITA,  JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA



-         Pekatuak, beragaz dakarren ilunpean bizi diran hainbat pertsonen alde; hainbeste borondadate oneko gizon-emakumeen ekintzak ikusirik, lehenbailehen JESUSen ARGIra bihurtu daitezan. GUZTIOK ESATEN DOGU.



-         AITA,  JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA



-         Hemen alkartuta gagozanon alde; Jesusen antzera, poza, bakea, maitasuna eguneroko bizitzan  zabaldu dagiguzan: GUZTIOK ESATEN DOGU



-         AITA,  JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA



Aita, Jesusengan zeure seme-alabak egin gaituzun ezkero, emoiguzu zeure goiko ARGIA ta indarra, mundu honetan guretariko bakoitzak eta danok ARGIAREN SEME-ALABEI dagokion lez jokatu dagigun. J.G.J.B. Amen.



AGURRA


            Andra Mariak, Jesusen umea Eleizan sartzean, munduko argia eta salbamea aurkeztu deusku. Guk ere bere antzera, Kristo egiazko argia iragarri behar dogu.

            Agertu deiogun gure Amari, gure esker-ona, Jesusen bizitza guztian partaide izan zalako, geure salbamenaren alde jokatuz.



Abestia:


JESUSEN AURKEZPENA  
(Kandelario)

            Israeldarrak, Jainkoarengandik hu-hur bizi ziran. Jainkoa zan eurentzat Salbatzailea, askatzailea; ondasun guztiak emoten eutsiezana. Horregaitik Jainkoari eskeintzen eutsiezan fruturik onenak, baita euren semeak ere. Eta horretara joan ziran Jose eta Maria JAURETXERA; euren seme Jesus Jainkoari eskeintzera.
Gaur, geu etorri gara gure  geure Eleizara eta geure bizitza eskeiniko deutsagu Jainkoari; geuk ere gure bizitza Jesusen ARGIA zabaltzen emon nahi dogu-ta.

Hoy celebramos la presentación de Jesús en el Templo de Jerusalén. Allí Simeón y Ana reconocieron en Jesús, al Salvador de los pueblos, a la LUZ que iba a iluminar a todas las personas que caminaban en tinieblas.
Vamos a proclamar que Jesús es la LUZ que ilumina nuestras vidas, al mismo tiempo que recordamos nuestro compromiso de transmitir esa misma LUZ  a todas las personas, con el testimonio de nuestra propia vida.

Guztiok bat eginda abestu daigun

Abestia: Goazen alkarturik biztuta fedea…       (Tartean abadea Pazko zirioa piztuta eta ondokoak kandelak piztu barik  altarara urreratzen dira)

Abadeak:
-         Aitaren…
-         Jesukristo gure Argiaren dizdiratzea eta Jainko Aitaren maitasuna eta Espiritu Santuaren batasuna izan bedi zuekin….

AUTORTZA:
            Reconozcamos ante Dios Padre que no siempre hemos acogido su luz y pidamos perdón por el cultivo de la oscuridad. El siempre acoge nuestras limitaciones.
-         Jesus Jauna, geure argia izatera zatozana. ERRUKI JAUNA
-         Jesus Jauna, geure ilunpetatik ataratzen gaituzuna. KRISTO ERRUKI
-         Jesus Jauna, geure bihotzak argitu nahi dozuzana. ERRUKI JAUNA

AINTZA: (Abestuz)

OTOITZA:

            Jesus Jauna,
            Zu zara gure bizitzak argiz betetzen dituan argia.
            Zure bizitza osoa munduko iluntasunak kentzen emon zenduan:
-         tristuraren iluntasunak, pozaren argiaz argitzen
-         gaixotasunaren iluntasunak, osasunaren argiz argitzen
-         bakardadearen iluntasunak, adiskidetasunaren argiaz argitzen
-         haserrearen eta eztabaidaren iluntasunak bakearen argiaz argitzen
-         heriotzaren iluntasuna, bizitzaren argiaz argitzen.
Zure bizitza osoa, Aita Jainkoari eskeini zeuntson munduarentzat, gizon-emakume guztientzat argi izateko. Emoiguzu guztioi zure argi horretatik. J.G.J.B





HITZAREN LITURGIA

Ml. 3, 1-4

             Malakias igarlea dogu Jerusalen-eko Eleiz-Nagusian Jaunaren Aurkezkundea iragarri ebana.
            El profeta Malaquias comparte la misma misión y tarea de todos los profetas: animar la fe y la esperanza del pueblo, ya que el Señor está cercano y envía sus mensajeros.
            Entzun daigun arreta haundiz

23. Salmoa:

            Salmo honetan galdera bizi-bizi bat egingo jaku eta baita berari erantzun egokia emon ere NOR DA ZERUKO ERREGE HORI?  JAUNA DA! Jesus Mesias. Bera da, Jerusalengo eleizan sartzen dan Erregea, Salbatzailea. Goratu daigun Jesus gure Jauna.
            Cantemos con gozo a Jesús que es nuestra luz y salvación

AINTZA JESUS ZURI BETI, ZU ZARA GURE ARGI.

Ebanjelioa: Lk. 2, 22-40

            Lukasen Ebanjelio honetan, Malakias igarleak esan ebana beteko da. Mesias Eleiza-Nagusian sartuko ebela eta Judako ta Israeleko opari lez Jaunari aurkeztua izango zala.
            Es el Espíritu quien ilumina  a los dos ancianos, Simeón y Ana, para que reconozcan en Jesús, al Salvador del mundo.

ALELUIA hitzak berak esan gura dauan lez, emon daioguzan eskerrak Jainkoari
Bere Seme bakarra geure ARGI lez bialdu deuskulako. Abestu dagigun  poztasunez beterik Aleluia...

(Homili oso laburra)


ARGIAREN EZAUGARRIA

            Orain abadeak, Pazko zirioan kandela piztuaz eleiztarrei ARGI hori eroango deutsee.
            Ahora el sacerdote, con la vela encendida en el Cirio Pascual nos dará esa misma luz  para que la trasmitamos a los demás. Cada uno de nosotros recibiremos y daremos a los que nos rodean. Mientras cantaremos que Jesús es nuestra luz.

Abestia: Jesus munduko argia…


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            ATERA BIDERA! dei egiten deusku Bizkaiko Elizak, V. Egitasmoan, eta Jesusen laguntza barik  guk ezer  ezin dogu egin. Horregaitik, benetan eskatua emona izango jakula uste oso-osoa izanik, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jainko Aitari.

-         Guztiok  osotzen dogun Eliza Amaren alde: Espiritu Santuaren  ausartasunaz beterik, JESUS dala gizakia argitzen dauan ARGI BAKARRA mundu guztian aldarrikatu dagian.  GUZTIOK ESATEN DOGU:

-         AITA,  JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA

-         Por todos los que formamos la familia cristiana, para que con la ayuda de Cristo Luz del mundo seamos constructores de paz en nuestras familias y en todos los lugares que frecuentamos.  GUZTIOK ESATEN DOGU:

-         AITA,  JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA

-         Pekatuak, beragaz dakarren ilunpean bizi diran hainbat pertsonen alde; hainbeste borondadate oneko gizon-emakumeen ekintzak ikusirik, lehenbailehen JESUSen ARGIra bihurtu daitezan. GUZTIOK ESATEN DOGU.

-         AITA,  JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA

-         Por los que estamos aquí reunidos, para que con nuestra manera de actuar, acojamos la luz de Cristo y seamos luz para los que nos rodean, como nos lo pide el plan diocesano de evangelización. GUZTIOK ESATEN DOGU

-         AITA,  JESUS DOGU GURE ARGI BAKARRA

Aita, Jesusengan zeure seme-alabak egin gaituzun ezkero, emoiguzu zeure goiko ARGIA ta indarra, mundu honetan guretariko bakoitzak eta danok ARGIAREN SEME-ALABEI dagokion lez jokatu dagigun. J.G.J.B. Amen.

ESKEINTZA:   Abestia: Zurekin Jauna eskeintzen dogu

AGURRA
            Andra Mariak, Jesusen umea Eleizan sartzean, munduko argia eta salbamea aurkeztu deusku. Guk ere bere antzera, Kristo egiazko argia iragarri behar dogu, gu ere eguneroko bizitzan izan gaitezen MUNDUARENTZAT ARGIA
            María, entró en el templo llevando en brazos a Aquel que era LUZ del mundo. Seamos nosotros portadores de esa luz y de la paz que trajo el Salvador del mundo.

Abestia:  Ama, maite Maria...


Irakurgaia 1




Malakiasen liburutik
Mal 3,1-4

Honela dino Jaun ahalguztidunak: «Hor bialtzen deutsuet neure mandataria, niretzat bidea prestatzera. Bat-batean sartuko da bere tenplura bilatzen dozuen nagusia. Nire ituna iragarriko dauen mandataria irrika dozue; horra non datorren!»
 Nork aurpegi emon haren etorrera-egunari? Nork zutik iraun ha agertzean? Metala birfintzeko sua bezala, arropa garbitzeko lixiba bezala izango da.
  Epaitzeko jesarriko da. Zilarra eta urrea birfintzen eta garbitzen dituenak bezala garbituko ditu Lebiren ondorengoak, Jaunari opariak behar bezala eskaini deiozuezan. Orduan, Judaren eta Jerusalemen oparia atsegin izango jako Jaunari antzina bezala, lehengo sasoietan bezala.

Salmoa


Sal 23, 7. 8. 9. 10

R/. Jaun ahalguztiduna, Bera da Errege ospetsua.

Ateburuok, zabaldu zaiteze,
zabaldu zaiteze, aspaldiko ateok,
badator-eta Errege ospetsua. R/.

Nor da Errege ospetsu hori?
Jauna da, indartsu eta ahaltsua,
Jauna, guduan ahaltsua. R/.

Ateburuak, zabaldu zaiteze,
zabaldu zaiteze, aspaldiko ateok,
badator-eta Errege ospetsua. R/.

Nor da Errege ospetsu hori?
Jaun ahalguztiduna,
Bera da Errege ospetsua. R/.

Irakurgaia 2


Gauza guztietan senideen antzeko izan behar eban, errukiorra izan zedin.

Hebrearrei egindako gutunetik
Heb 2, 14-18

Familia bereko seme-alabek odol eta haragi bat bera daben lez, Jesusek giza odol-haragiak hartu zituan, bere heriotzaz heriotzaren nagusia dan deabrua ezerezteko, eta heriotzearen bildurrez euren bizitza osoan esklabo bizi ziranak askatzeko; ha ez zan-eta aingeruei laguntzera etorri, Abrahamen jatorrikoei baino. Horregaitik, gauza guztietan bere senideen antzeko izan behar eban, abade nagusi errukitsu eta Jainkoari jagokozan gauzetan fidagarri izateko, herriaren pekatuak parkatzeko gai.
Bera ere nekeetan probatua izan zalako, gauza da orain probaldian dagozanei laguntzeko.

Ebanjelioa


Atzerria argitzeko argia.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 2, 22-35

Moisesen Legearen arabera, amari garbikuntza egiteko unea heldu jakonean, gurasoek Jerusalemera eroan eben Jesus, Jaunari aurkezteko. [Izan ere, honan dago aginduta Jaunaren legean: «Lehen-seme guztiak Jaunari sagaratuko jakoz». Jaunaren legean ezarritako oparia ere eskeini behar eben: «Usapal bi edota usakume bi».
Bazan Jerusalemen Simeon izeneko gizon bat, gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain egoana. Espiritu Santua beragaz eban, eta aditzera emon eutsan ez zala hilgo Jaunaren Mesias ikusi arte. Eta Espiritu Santuak eraginda tenplura joan zan.
Gurasoek Legeak agintzen ebana beteteko Jesus umea tenpluan sartzean, hartu eban Simeonek umea besoetan eta Jainkoa bedeinkatu eban, esanez:
«Orain itzi daikezu, Jauna,
zeure morroi hau bakean hilten,
Zeuk agindu zenduan lez.
Ikusi dabe nire begiok Zugandiko salbamena,
herri guztien aurrean Zuk aurkeztua:
Nazinoak argitzeko argia
eta zure herri Israelen ospea».
Umearen aitamak harriturik egozan umeagaitik esaten ziranakin. Eta Simeonek bedeinkatu egin zituan, eta umearen ama Mariari esan eutsan:«Begira, hau israeldar asko jausteko eta beste asko jagiteko ipinita dago; eztabaida sortzen dauan ezaugarri izango da, holan bihotz askotako asmoak agirian gelditu daitezan. Eta zeuri ezpata batek aldez alde zulatuko deutsu arimea».

San Blas ermitea


SAN BLAS, gotzain eta martiria
Otsailak 3

SARRERA

             Arratsalde on eta ondo etorriak Eukaristia ospakizun honetara.
           
             Jauna dogu ondasun guztien iturri. Jesusen Berbea entzun eta Haren Ogia jateko hemen alkartu ahal izatea, Jaungoikoaren dohai eder bat dogu. Gure bizitzea makala da eta horregaitik beharrezko egiten jaku, beste fededun batzuekin batera, Jesusen inguruan alkartzea eta Beragandik jatorkun indarra jasotea.
            Hoy festividad de San Blas hemos venido  a celebrar la eucaristía.
Que la celebración que ahora comenzamos nos haga caer en la cuenta de la grandeza de la fe que hemos recibido, de los valores que tenemos como personas, de la necesidad de compartirlos. Hoy venimos a que el Señor nos bendiga, para que en la vida cotidiana sepamos compartir lo que somos y tenemos y que todo lo utilicemos según el deseo de Dios.

“Zein gozo ta eder dan”


HITZAREN LITURGIA


Erm 5, 1-5:

            San Paulok esango deusku, Kristok Jaungoiko Aitagaz baketu eta Haren seme-alaba egin gaituala, emon jakun Espiritu Santuaren bitartez.
            En esta lectura escuchamos este cántico a la salvación que Dios nos ha dado, por Jesucristo y en el espíritu Santo.
           

Erantzun salmoa: 116

Jainkoari gorespen eta aintza emotea, ez da  israeldarrena bakarrik; atzerritarrak ere Jainkoa goratuko dabe. Eskertu dagigun Jesusengan emoten jakun salbamena eta bere testigu izateko gogoa barriztau dagigun
Manifestemos la alegría de ser salvados y anunciemos la Buena Noticia que se nos da en Jesús

            “Zoaze mundu guztira eta iragarri Barri Ona”


Mk 16, 15-20

            Jesusek,  bere apostoluak mundu zabalera bialtzen ditu Barri Ona iragarten. Apostoluen antzera gu ere Jaunaren testigu  gure inguruan izatera deituak gara.
            La unión con Cristo nos empuja al mundo. En la lucha no estamos solos. Jesús camina con nosotros. Toda la fuerza viene de EL; sólo nos pide que pongamos en sus manos nuestra debilidad.
            Goratu daigun,  geugaz dagoen Jauna, "Aleluia" abestuz.


JAINKO-HERRIAREN OTOITZA


Agertu deioguzan Jaungoiko Aitari munduaren eta geure beharrizanak:

- Elizak Jesusen nahiari erantzunez Barri Ona lurralde guztietara zabaldu dagian,  batez ere nekepean bizi diranei egoera barri baten itxaropena azalduz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Gure herriko bakearen alde, bake-bideari benetako izanbidea urratseko gure harremanak justiziazkoak eta askatasunezkoak izan daitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

- Por  quienes tienen más poder  sobre las estructuras sociales, para que corrijan las injusticias que caen sobre los más débiles. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

- Oremos por todos nosotros, que participamos en esta Eucaristía y vivimos en la abundancia de los bienes, para que a través de nuestro compromiso y estilo de vida contribuyamos a que en el mundo desaparezca el hambre. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

          Aita Jaungoikoa, Zeuk maitatu gaituzu lehenengo, zeure Semea bialduz, berari esker bizi gaitezan; entzun gure otoitza eta, Espiritu Santuz beteta, alkar maite dagigula Kristok maite izan gaituan lez. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

AGURRA

            Aquí termina nuestra celebración y comienza el compromiso. Hemos escuchado en el evangelio “Id  por el mundo pregonando la Buena Noticia”.  La buena noticia de Dios  que es salvación y liberación.
            Jaunak bedeinkatu gagizala   eta lagundu daiskula ekarri ditugun gauzak eta beste ondasun guztiak: gareana eta daukaguna,  anai-arreben zerbitzuan erabiltzen
            Hartu dagigun Jaunaren bedeinkapena

Eskerrik asko Jauna