Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 18 de enero de 2022

Urtean zeharreko 3. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.







URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKEA - C

KRISTAUEN BATASUNAREN ALDEKO OTOITZALDIA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on  guztioi

            Jaunak bere mahai inguruan alkartu gaitu. Sinismenez eta itxaropenez beterik parte hartu dagigun ospakizun honetan; gero, eguneroko bizitzan Berari hurragotik jarraitu deiogun.

            Aurtengo igande gehienetan Ebanjelioa, San Lukasen liburutik hartuko dogu. Gaurko irakurgaiek argi adierazoko deuskue, zelako garrantzia daukan Jainkoaren Hitzak.

             Kristinauen batasunaren aldeko otoitz zortziurrenean gagoz. Gainareko Eleiza eta eleiz alkarteakaz bat egin eta otoitz egingo dogu.

 

            Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

 

            "Alkartu danok eta kanta..."

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, autortu dagigun pekatari gareala; baina, aldi berean, gogoratu dagigun Jaungoiko Aitaren seme-alabak gareala ere, eta Haren parkamena itxaron geinkela:

 

            - Jesus Jauna, gizon-emakume guztion bila maitasunez zabiltzana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna,  munduko  ume  guztiak  zeure  inguruan  batu nahi dituzuna. KRISTO,               ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, behartsuei Barri Ona iragartera etorri zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ne 8, 2-4a. 5-6. 8-10:

 

            Jaunaren Berbeak bere asmoak agertzen deuskuz, bere herriari bidea argitzen deutso eta entzuleak poztu egiten ditu. Entzun dagigun arreta haundiz.

 

Erantzun-Salmoa: 18. Salmoa

 

            Jainkoaren Hitzari eta Legeari egindako gorespen-kantua abestuko dogu.

 

 "Zure hitzak, Jauna, espiritu eta bizi dira."

 

1 Kor 12, 12-30:

 

            San Paulok gogoratuko deusku, Elizea zati asko dituan gorputz baten antzekoa dala, eta zati bakotxak bere eginkizuna daukala. Zuk eta nik, bakotxak bere bokazinotik, Jesusen Eliza osoari lagundu behar deutsagu.

Lk 1, 1-4; 4, 14-21:

 

            Gaurko Ebanjelioan Jesusen egitasmoa agertzen jaku, mundu honetara zertarako etorri dan: gizaki guztiei, eta batez ere behartsuei eta zapalduei, askatasun eta graziazko mezua iragartera.

 

            Ebanjelioa entzuteko gertatu daigun gure bihotza "Aleluia" abestuz

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Agertu deioguzan Jaungoiko Aitari munduaren eta geure beharrizanak:

 

-         Gaurko ebanjelioan entzun dogu, Jesus, Espirituaren eraginez bizi zala,  Eleiza ere Jesusen Espirituari jarraituz bizi daitela Barri Ona zabalduz  batez ere behartsu eta zapalduen egonaz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

-         Kristauon batasunaren alde. Jainkoak sendatu daiala gure kristau Eleizak atsekabetu eta banatu ebezan iraganeko gertaerak eta batasuna eta alkarrenganako konfiantza ekarri daizala. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-         Gizarte honetan bazterturik aurkitzen diran pertsona guztien alde: gure solidaritatea bitarteko dala, banatzen gaituen traba guztiak desegin daiguzan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-         Otoitzean alkartu garanon alde: bakotxak geure bizitzeko eran, Jainkoaren deia entzun eta erantzunez, Jesusen Barri Onaren mezulari izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Entzun, Aita, gure eskariok, uste osoz zuzendu deutsuguz eta. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Gogoratu dagigun Espirituaren dohaiak alkarte osoaren onerako dirala. Izan gaitezala, gure gizartean, bake eta batasun-egile eta Jaungoikoaren maitasun salbatzailearen testigu.

 

            "Jesus, munduko Argia..."

                                     











                                     URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKEA - C

ORACIÓN POR LA UNIDAD DE LOS CRISTIANOS

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on  guztioi:

 

            Jaunak bere mahai inguruan alkartu gaitu. Sinismenez eta itxaropenez beterik parte hartu dagigun ospakizun honetan; gero, eguneroko bizitzan Berari hurragotik jarraitu deiogun.

            Aurtengo igande gehienetan Ebanjelioa, San Lukasen liburutik hartuko dogu. Gaurko irakurgaiek argi adierazoko deuskue, zelako garrantzia daukan Jainkoaren Hitza entzuteak.

            Estamos dentro del octavario de oración por la unidad de los cristianos. Oramos junto a las demás Iglesias y comunidades eclesiales cristianas, a todos se nos pide conversión a Cristo, encomendándonos recíprocamente para que podamos cumplir en nosotros su voluntad y se haga realidad la unión de los cristianos.

            Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

 

            "Alkartu danok eta kanta..."

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, autortu dagigun pekatari gareala; baina, aldi berean, gogoratu dagigun Jaungoiko Aitaren seme-alabak gareala ere, eta Haren parkamena itxaron geinkela:

 

            - Jesus Jauna, gizon-emakume guztion bila maitasunez zabiltzana. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna,  munduko  ume  guztiak  zeure  inguruan  batu nahi dituzuna. K.  E

            - Jesus Jauna, behartsuei Barri Ona iragartera etorri zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ne 8, 2-4a. 5-6. 8-10:

 

            Jaunaren Berbeak bere asmoak agertzen deuskuz, bere herriari bidea argitzen deutso eta entzuleak poztu egiten ditu. Entzun dagigun arreta haundiz.

            La lectura de la ley produce el milagro. La Palabra de Dios mata nuestro pecado y nos hace don para los demás.

 

Erantzun-Salmoa: 18. Salmoa

 

            Jainkoaren Hitzari eta Legeari egindako gorespen-kantua abestuko dogu.

            El Padre se revela por su Palabra. Quien la escucha y la pone en práctica llega a la felicidad.

 

 "Zure hitzak, Jauna, espiritu eta bizi dira."

 

 

 

 

1 Kor 12, 12-30:

 

            San Paulok gogoratuko deusku, Elizea zati asko dituan gorputz baten antzekoa dala, eta zati bakotxak bere eginkizuna daukala. Zuk eta nik, bakotxak bere bokazinotik, Jesusen Eliza osoari lagundu behar deutsagu.

            Todos los bautizados tenemos nuestros dones y carismas, que debemos ponerlos al servicio de toda la Iglesia. Eso es lo que va a recordarnos San Pablo en su mensaje.

 

Lk 1, 1-4; 4, 14-21:

 

            Gaurko Ebanjelioan Jesusen egitasmoa agertzen jaku, mundu honetara zertarako etorri dan: gizaki guztiei, eta batez ere behartsuei eta zapalduei, askatasun eta graziazko mezua iragartera.

            Jesús vino a sanar. Nos trae en nombre de su Padre la libertad, la gracia de ser hijos de Dios

 

            Ebanjelioa entzuteko gertatu daigun gure bihotza "Aleluia" abestuz

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Agertu deioguzan Jaungoiko Aitari munduaren eta geure beharrizanak:

 

Agertu deioguzan Jaungoiko Aitari munduaren eta geure beharrizanak:

 

-         Gaurko ebanjelioan entzun dogu, Jesus, Espirituaren eraginez bizi zala,  Eleiza ere Jesusen Espirituari jarraituz bizi daitela Barri Ona zabalduz  batez ere behartsu eta zapalduen egonaz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

-         Por las Iglesias y comunidades cristianas para que superemos en la caridad y la verdad lo que nos divide.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

-         Por todas las personas que viven en los márgenes de la sociedad, para que, con nuestra solidaridad, consigamos eliminar aquellas barreras que nos separan y pronto no haya más excluidos ni excluidas. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-         Otoitzean alkartu garanon alde: bakotxak geure bizitzeko eran, Jainkoaren deia entzun eta erantzunez, Jesusen Barri Onaren mezulari izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Entzun, Aita, gure eskariok, uste osoz zuzendu deutsuguz eta. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AZKEN AGURRA

 

            Gogoratu dagigun Espirituaren dohaiak alkarte osoaren onerako dirala. Izan gaitezala, gure gizartean, bake eta batasun-egile eta Jaungoikoaren maitasun salbatzailearen testigu.

            La Palabra de Dios ha iluminado nuestra vida y la Eucaristía que hemos celebrado nos ha dado fuerza para vivir con fidelidad el mensaje de hoy. Recibamos la bendición de Dios.

            "Jesus, munduko Argia.

                                  






URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKEA

      Nehemiasen liburutik (8, 1‑4a. 5‑6. 8‑10)

      Egun hareetan: Zazpigarren hilaren lehenengo egunean, Esdras abadeak lege liburua ekarri eban, gizon eta emakumeen eta ezaguerea euken guztien batzarrera.
      Eta Ur-atearen aurreko plazan, goizetik eguerdiraino ekin eutsan handik irakurten, gizon, emakume eta ezaguerarik euken guztiei; eta herri osoa zuhur egoan, lege liburukoak entzutean. Hata­rako, zurezko oholtza bat eginda euken, eta hantxe egoan zutunik Esdras lebitarra.
Esdrasek, danak baino gorago egoalako guztiak ikusten ebela, zabaldu eban liburua, eta zabalduaz batera, zutunik jarri zan herri osoa.
      Gero, Esdrasek Jaungoiko handiaren goramenezko otoitza esan eban, eta herri osoak, eskuak jasorik, «Amen, Amen» erantzun eban, eta bertan makurtu eta ahuspez gurtu eben Jaungoikoa.
      Lebitarrak argi eta garbi irakurten eben Jaungoikoaren Lege-liburua, irakurri ahala azalduaz, ulertu egien.
      Eta Nehemias Agintari nagusiak, eta Esdras abade idazlariak, eta herriari irakasten eutsen lebitarrak, hauxe inotsen herri osoari:
      ‑Gaurko egun hau gure Jaungoiko Jaunari eskeinia dogu; ez egon larri, ez negarrik egin; (herri guztia, legeko berbak entzutean, negarrez egoan‑ta). Gehiago ere esan eutsen:
      ‑Zoaze, jan haragi guria eta edan ardao gozoa, eta bialdu zati bana, eurentzat gertatu ez dabenei: gaurko eguna Jaungoiko Jaunari eskeinita dago‑ta. Ez zaiteze atsekabetu, zuen indarra Jaunagan poz hartzea da‑ta. 

Erantzun-salmoa        Sal 18, 8-15

Jaunaren hitza gure argia,
gure bidea, gure bizia.

      Jainko‑legea / bikaina da, bihotz‑gogoen / bizkorgarri.
Jaunaren hitza / sendoa da, ezikasien / jakituri.
      Harek aginduak / beti zuzen, bihotzarentzat alaitasun.
Jaunak esanak / dira garden, begi bientzat / argitasun.
      Jaunaren nahia / ze garbia, iraungarri ta / betikoa.
Haren epaia/ ze egia, okerbiderik / bagakoa.
      Onartu, ahoz / Nik esanak; onartu nire / gogamenak.
Zeu zaitut harkaitz, / nire Jauna. Zeu zaitut nire / salbamena.

      San Paulo Apostoluak korintotarrei (1 Kor. 12, 12‑30)

      Senideok:
      Bat izanda ere, gorputzak atal asko dituen lez, eta gor­putzeko atal guztiak asko izanda ere, gorputz bat diran lez, Kristo ere holantxe. Gu guztiok ere, nahiz judu nahiz atzerritar, menpeko nahiz jabe, Espiritu batengan bateatuak izan gara, gor­putz bat bakarra egiteko; eta guztiok Espiritu batetik edan dogu.
      Gorputza, izan ere, ez da atal bat bakarra, asko baino.
      [Oinak esango baleu: «eskua ez nazan ezkero, ez naz gorputzarena», ez legoke horregaitik gorputzarena izan barik. Eta belarriak esango baleu: «begia ez nazan ezkero, ez naz gorputzarena», ez leuke horregaitik gorputzarena ez izaterik. Gorputz guztia begi balitz, entzutea non? Eta dana belarri balitz, usain hartzea non? Orain, ostera, Berak zelan nahi eta halantxe ipini Jaun­goikoak atal bakoitza gorputzean. Izan ere, danak atal bat ba­lira, non legoke gorputza? Orain, barriz, atalak asko dira; baina gorputza bat.
      Begiak ezin deutso eskuari esan: «Ez dot zure beharrik». Ezta buruak ere oinei: «Ez dot zuen beharrik». Gehiago oraindik, makalenak dirudien gorputz atalak, hareexek dira beharrenak; eta gure gorputzean ezainentzat doguzanak, hareexek estaltzen doguz lotsa handiagoz; eta lotsagarrienak begirune gehiagoz erabilten doguz; berez eder emoten dabenak, ez dauke horren beharrik. Halan, Jaungoikoak ezarri deutsoz legeak gorputzari, berez ez euken atalei begirunerik haundiena emonez, gorputzean burruka­rik izan ez daiten, eta atal guztiak alkarren ardura izan dagien.
      Holan, atal batek minik dauanean, min hartzen dabe beste guztiek haregaz; eta atal batek omenik artzen dauanean, poz hartzen dabe beste guztiek ere.]
      Zuok, bada, Kristoren gorputza zaree, eta zuetako bakoitza gorputz horren atal.
      Jaungoikoak, Elizan, batzuk Apostolu jarri ditu lehenengo, igarle bigarren, irakasle hirugarren. Hurrengo, mirariak datoz; gero gaixoak osatzeko dohaina, laguntzarakoa, buru egitekoa, edo­zein hizkuntza ulertzekoa.
      Guztiak ete dira, bada, Apostolu?, guztiak igarle?, guztiak irakasle?, guztiak mirarigile?, guztiek ete dauke osatzeko doairik?, guztiek ete dauke edozein hizkuntza egiten, edo aditzera emoten?    

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (1, 1‑4; 4, 14‑21)

      Asko ahalegindu dira gure artean jazorikoen barriak zuzen emoten, hasieratik testigu‑ikusle eta berbearen zabaltzaile iza­nikoak emon euskuenez. Neuri ere gogoak emon deust, lehenen­gotatik hasita, danaren argibideak zehatz atarata gero, Zuri, Teo­filo agurgarri horri, ahalik egokien idaztea, irakatsi jatzuzanak egi‑egiak dirala jakin dagizun.
      Aldi haretan: Jesus, Espirituak eraginda, Galileara bihurtu zan, eta Haren entzutea behingoan zabaldu zan lurralde haretan guztian. Sinagogetan irakasten eban, guztiak goratzen ebela.
      Halan joan zan Nazaretera, Bera hazi zan herrira, eta zapatuz ohi eban lez, Sinagogan sartu zan, eta irakasteko zutunik jarri.
      Isaias Profetaren liburua emon eutsoen; eta Berak, liburua za­baldu eta honako hau idatzita egoan zatia aurkitu eban:
«Jaunaren Espiritua dot neure gainean.
Horregaitik igurtzi nau eta behartsuei Barri Ona eroaten bialdu nau,
katibuei askatasuna iragarten eta itsuei ikusmena;
zapalduak askatuta izten eta Jaunaren grazi urtea iragarten».
      Eta liburua batu, laguntzaileari emon, eta jesarri egin zan. Sinagogako guztien begiak begira-begira egozan Harengana. Bera, barriz, honantxe hasi jaken esaten:
      ‑Gaur berton bete da, entzun dozuen Liburu Santuetako esan hau. 

 

No hay comentarios: