Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 21 de enero de 2022

San Bizente hotza, neguaren bihotza: Artaun, Dima

Aurten bada mezarik, zapatuan 12etan ospatuko da!
 Urtarrilaren 22an, San Bizente.
San Bizenti dinotse Diman, baina hotza hotza da, han eta hemen. Esaundak egia badino, neguaren bihotzean gagoz. Hala ere, dimostarrek Artaungo San Bizenti ospatu barik ez dabeko itxi.


Argazkiak: Ainara Lauzirika 2015. urteko ospakizunekoak.

Nor zan San Bizente hau?

Hona bidean.net orrian zer dinoskuen:



Lorentzo eta Estebanegaz batera, BIZENTE da Kristogaitik bizia emon eben hiru martiri nagusietatik bat. Bere eskuan palma adarra dauala, irabazle urten dauan martiria dogu. Ondorengo jakintsu eta santu askok goraldu dabe bere adorea, trebetasuna.

Bizente jaiotzaz Huesca-koa zan, kontsul familia bateko seme; bere ama, dinoenez, San Lorentzoren arrebea. Eleiz ikasketak Zaragozan egin ebazan. San Valero Gotzainak, bera baino argiagotzat eukan Bizente, eta erakustaldi gehienak bere esku itzi ebazan.

IV. gizaldian gagoz, Eleizearen aurkako erasoaldirik zitalenean, Dioclecianoren agintaritzapean. Milaka izan ziran kristau sinismenaren alde egitearren, odol martiritza jasan ebenak. Bizente agertu zan adorez beterik: oinaze-zaldian zauriz josi eben eta burdinezko hatzaparrez urratu. 304. urtean hil zan.

Gogoan hartzekoak dira Bizentek azken orduan itzi euskun erakustaldi zoragarria: “Oker zagoz, gizon petral hori, nire gorputza deseginez, zigortzen nozulakoan. Bada nire barruan inortxok ere harrapatu ezin dauan bat: libre eta bakez dagoan izakia. Zuk buztinezko ontzi bat apurtu gura dozu, hori berez da apurtzekoa; baina ezin dozu barruko hori harrapatu, hori ez dago zure eskuan”.




Kristau herriak gaur ospatzen dau

San Bizenten martiritza,
birtute santuz ta on egitez
beterik dauka bizitza.
Odol gorriaz firmatu eban
bere bateoko hitza,
oi geurea be balitza!
Ondasun honeek hondatzekorik
ez da lapur, ez zitza…
zintzoak beti gerokoaren
Itxaropenez dau bihotza.












Meza ostean salda bero bana txokoan


edo saldea baino gehiago!

San Bizenti ermitea, Artaunen

No hay comentarios: