Poztu eta alaitu!

martes, 12 de enero de 2016

Urtean zeharreko 2. domekea C urtea


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.






 

                                      URTEAN ZEHARREKO II. DOMEKEA - C



SARRERAKO OHARKIZUNA

            Ondo etorriak Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztiok!

            Gabon-jaiak amaitu ondoren eta Garizumea heltzen dan bitartean, Urtean Zeharreko domeka batzuk ospatuko ditugu. Domeka honeetan Nazareteko Jesusen agiriko bizitzearen lehen pausoak jarraituko ditugu. Bere ekintza eta berbak argitu dagiela gure eguneroko bizitza.

            Gurekin dagoan Jaunaren Espirituak emoten deuskun ziurtasunaz eta indarraz, hasi dagigun Eukaristia.

            "Hemen alkartu gara guztiok...."

DAMU-OTOITZA



            Senideok, geure pekatuaz jabeturik, eskatu deiogun parkamena Jaungoikoari eta bere mezua jasotzeko prestau gaitezan:



            - Jesus Jauna, Aitaren betiko Hitza: ERRUKI, JAUNA.



            - Jesus Jauna, gizon-emakumeok argitzen gaituen Argia:   KRISTO, ERRUKI.



            - Jesus Jauna,  heriotzatik salbatzen gaituen Bizia: ERRUKI, JAUNA.



HITZAREN LITURGIA

Is 62, 1-5:



            Biblian, senar-emazteen maitasuna eta Jaungoikoak bere herriari deutson maitasuna, alkarri lotuta agertzen dira. Familia baten sortzen dan benetako maitasuna, indar bizia eta salbatzailea dalako.



Erantzun-Salmoa: 95. Salmoa


             Salmisteagaz bat eginik goratu dagigun Jainkoa, bedeinkatu dagigun Haren izena



"Gora Jainkoa, egin kantu, bihotz hautsiak bizten ditu"



1 Kor 12, 4-11:



            Kristau alkartean eginkizun, izakera, eritzi... desbardinak dagoz. Baina, Jaungoikoaren Espiritua bertan bada, desbardintasun horreek aberastasun iturri baino ez dira izango.











Jn 2, 1-12:



            Jesusek, Kana-ko ezteguetan, familia barri baten pozean parte hartzen dau eta bere laguntza eskeintzen deutso. Goratu dagigun Jauna,  "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Gure bihotzak eta abotsak alkarturik, hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana:



            - Elizearen alde:  Maitasunaren alkarte izan daiten. Egin dagigun otoitz.



- Alkarrekin bizitzeko  arazoak dituen  familien alde:  euren arteko maitasunik eza eta  ulertu ezinak konpondu dagiezan. Egin dagigun otoitz.



- Bakearen alde: edozelango indarkeriak alboraturik,  guztion ahaleginaz beharrezko diren alkarrizketa eta zuzentasuna bultzatu dagiguzan. Egin dagigun otoitz.

           

- Eukaristia honetan parte hartzen dihardugun guztion alde: gugan dagoan Jesusen Espirituari gure bizitzak zuzentzen itzi deiogun beti. Egin dagigun otoitz.



            Entzun, Aita ona, sinismenez eskatu deutsuguna eta emon egiguzuz zeure bakearen, batasunaren eta maitasunaren dohaiak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Kanako gazte bi hareik lez, geuk ere, Jesus eta Maria adiskide izan behar ditugu, eta gure etxera etorteko deia egin.

            Gure maitasun-ardoa amaitzen hasten bada, erregutu Jesus eta Mariari guretzat ere miraria egin dagiela.



                        "Agur, agur, Ama..."















                                      URTEAN ZEHARREKO II. DOMEKEA - C

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Ondo etorriak Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztiok!

            Gabon-jaiak amaitu ondoren eta Garizumea heltzen dan bitartean, Urtean Zeharreko domeka batzuk ospatuko ditugu. Domeka honeetan Nazareteko Jesusen agiriko bizitzearen lehen pausoak jarraituko ditugu. Bere ekintza eta berbak argitu dagiela gure eguneroko bizitzea.

             En este 2º domingo  del tiempo ordinario nos reunimos para escuchar la Palabra del Señor, para proclamar su fe en él y para celebrar su banquete. La mesa del Pan y de la Palabra es el lugar de la fiesta.
                        Gurekin dagoan Jaunaren Espirituak emoten deuskun ziurtasunaz eta indarraz, hasi dagigun Eukaristia.

            "Hemen alkartu gara guztiok...."

DAMU-OTOITZA

            Senideok, geure pekatuaz jabeturik, eskatu deiogun parkamena Jaungoikoari eta bere mezua jasotzeko prestau gaitezan:

            - Jesus Jauna, Aitaren betiko Hitza: ERRUKI, JAUNA.

            - Jesús, Tú que eres Luz que nos iluminas:   KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna,  heriotzatik salbatzen gaituen Bizia: ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Is 62, 1-5:

            Biblian, senar-emazteen maitasuna eta Jaungoikoak bere herriari deutson maitasuna, alkarri lotuta agertzen dira. Familia baten sortzen dan benetako maitasuna, indar bizia eta salbatzailea dalako.
            En la Biblia, el amor matrimonial es utilizado como símbolo del amor de Dios a su Pueblo.

Erantzun-Salmoa: 95. Salmoa

             Salmisteagaz bat eginik goratu dagigun Jainkoa, bedeinkatu dagigun Haren izena
            Para todas las naciones, el anuncio de la llegada del Señor es la buena noticia del reinado de Dios. Así lo predicó Jesús

"Gora Jainkoa, egin kantu, bihotz  hautsiak bizten ditu"


1 Kor 12, 4-11:

            Kristau alkartean eginkizun, izakera, eritzi... desbardinak dagoz. Baina, Jaungoikoaren Espiritua bertan bada, desbardintasun horreek aberastasun iturri baino ez dira izango.
            Todo don que Dios nos hace tiene una dimensión comunitaria. Ser cristiano supone dar importancia a los otros, vivir unidos y lograr que el amor que recibimos fructifique en  amor para todos

Jn 2, 1-12:

            Dios, que todo lo pudo hacer sin nosotros, ha querido nuestra colaboración. Dios es el único que puede hacer milagros; pero nosotros tenemos que llenar las tinajas de agua.
            Jesusek, Kana-ko ezteguetan, familia barri baten pozean parte hartzen dau eta bere laguntza eskeintzen deutso. Goratu dagigun Jauna,  "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Gure bihotzak eta abotsak alkarturik, hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana:

            - Elizearen alde:  Maitasunaren  alkarte izan daiten. Egin dagigun otoitz.

- Bakearen alde: edozelango indarkeriak alboraturik,  guztion ahaleginaz beharrezko diren alkarrizketa eta zuzentasuna bultzatu dagiguzan.  Egin dagigun otoitz.

- Por las familias de nuestra comunidad cristiana, que sufren necesidades o la enfermedad de alguno de sus miembros; para que encuentren el apoyo y la ayuda de los cercanos. Egin dagigun otoitz.

- Por cada una de nuestras familias; para que crezcan en amor mutuo y sean escuela de solidaridad, de paz, de unidad,  de fe. Egin dagigun otoitz.

            Entzun, Aita ona, sinismenez eskatu deutsuguna eta emon egiguzuz zeure bakearen eta maitasunaren dohaiak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Kanako gazte bi hareik lez, guk ere, Jesus eta Maria adiskide izan behar ditugu, eta gure etxera etorteko deia egin.
            Gure maitasun-ardoa amaitzen hasten bada, erregutu Jesus eta Mariari guretzat ere miraria egin dagiela.

            La familia cristiana debe defender los valores del evangelio y debe saber mirar hacia el futuro, para transmitir amor, vida y fe, en nuestra sociedad y en la iglesia.

            Jesus eta Mariak lagundu deiskuela eginkizun hori beteten:

            "Agur, agur, Ama..."


URTEAN ZEHARREKO II. DOMEKEA


Isaias Profetaren liburutik (Is 62 1‑5)

Sionen maitez ez naz isilduko,

Jerusalenen maitez ez naz geldi egongo,

harik eta Haren zuzentasuna distira lez argituko dan arte,

Haren salbamena zuzia lez biztuko dan arte.

Ikusiko dabe herriek zure zuzentasuna,

erregeak zure ospea; izen barria jarriko jatzu,

Jaunaren ahoak emona.

Koroi eder izango zara Jaunaren eskuan,

errege‑burukoa zeure Jainkoaren eskuan.

Ez deutsue deituko barriro «Bertan behera itzia»,

ezta zure lurraldeari ere «Hondamendia».

«Neure atsegina» deituko deutsue zuri,

eta «Senarduna» zure lurraldeari.

Atsegin izango daualako zugan Jaunak,

eta senarduna, izango da zure lurraldea.

Mutil gaztea neskatileagaz ezkontzen dan lez,

zure jasotzailea holantxe ezkonduko da zugaz;

senarrak emazteagaz, hartzen dauan poza .

hartuko dau zure Jainkoak zugaz.

Erantzun-salmoa       95. Salmoa

Jauna, zure maitasuna 

abestuko dot betiren beti


     Kanta Jaunari kantu barri, kanta, lur osoa, Jaunari.

Kanta. Jaunari,bedeinkatu Haren izena,

iragarri egunetik egunera, Haregandiko salbamena.

     Herrietako sendiak, emon Jaunari,

emon Jaunari ospe eta goraldi.

Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,

sartu zaiteze Haren atarietan opariak eroanez.

     Ahuspez gurtu Jauna jantzi gurenean,

ikaratu zaitez, lurbira guztia, Haren aurrean.

Esaizue atzerrietan: «Jauna errege da,

herriak zuzenbidez epaitzen ditu».

            San Paulo Apostoluak Korintotarrei (1 Kor 12, 4‑11)

     Senideok: Era askotakoak dira dohainak, baina bat bera Espiritua; era askotakoak zerbitzuak, baina bat bera guztiakan dana egiten dauan Jaungoikoa. Bakoitzari guztien onerako emoten jako Espirituaren argitasuna.

     Eta honan, jakintsu berba egitea emoten jako bati, Espirituaren bidez; besteari, Espiritu beraren arabera, berba egokiz irakastea; besteari, sinistea, Espiritu beraren egitez; besteari, Espiritu beraren egitez, gaixoak osatzea; besteari, mirariak egitea; besteari, profeta dohina; besteari, espirituak bereiztea; besteari, hizkuntza ezkutuetan berba egitea; besteari, hizkuntza horreen esanaia adierazotea.

     Guzti hori, ostera, Espiritu batek berak egiten dau, Berak nahi dauan lez bakoitzari banatuz.


Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn. 2, 1-12)

     Aldi haretan, ezteguak ziran Galileako Kanan, eta Jesusen Ama han zan. Jesus ere deitua izan zan, bere ikasleakaz. Ardaoa amaitu zan, eta esan eutson Jesusi bere Amak : «Ez dauke ardaorik». Eta Jesusek erantzun : «Eta guri zer ardura deusku, emakume? Nire ordua ez da oraindino etorri». Orduan, amak morroiei: «Egizue Berak esaten deutsuena».

     Harrizko sei ontzi egozan han, judeguen ohituraz eskuak garbitzeko ipinita, ontzi bakoitza ehunen bat litrotakoa. Jesusek esan eutsen: «Bete egizuez ontziak urez». Eta hareek goraino bete ebezan. Jesusek barriro: «Atara orain, eta eroan mahaizainari». Eta hareek eroan eutsoezan.

     Probatu eban mahaizainak ardao bihurtutako ura, nondik ekarren jakin barik (morroiek, bai, baekien, eurek atara ebelako); orduan, ezkonbarriari deituta, esan eutson: «Ardao ona guztiak hasieran ataraten dabe; eta edanda dagozanean, orduan txarra. Zuk, ostera, oraintxe arte gorde dozu ardao ona».

     Holan, Galileako Kanan egin zituan Jesusek bere lehenengo ezaugarriak; bere aintza agertu eban, eta sinistu eben Harengan bere ikasleak. Ondoren, Kafarnaunera jatsi zan, eta Beragaz bere ama, bere senideak eta bere ikasleak; eta han egon ziran, baina ez egun asko.



           




           
Publicar un comentario